ler

iz. Pinua. Izeia eta lerra hazten dira toki laiotzetan. Insignis lerra. || ler gorri Ler azal-gorrixka, Europako eta Asiako iparraldean hazten dena (Pinus sylvestris). (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

ler (Sal, R; Aq 49 (R), Lcq 155, H), leher (S; SP, Gèze 344), lerra (Dv), leherra (Dv). Ref.: VocPir 564; A (ler, leher); Alth Bot 17; ZMoso 70.

1. Pino. “Pino, y particularmente el que arde” Aq 49. “Lerrak albara ta korala txu [...] (Sal), el pino tiene la albura y el leño” A. v. lerrondo. Cf. llerko. Saion Peire Guilem de Lerraga (1164). Arzam 326. Leerriço, Leherreaga, Badagarra (1193). Ib. 322. Auial, Lerraegui, Larraondo (1193). Ib. 325. En Lerraga (1350). Ib. 326. Lerra edo pinoak, aberasten du Kaskoinia. Dv Lab 320. Izeia eta lerra aztandra oxezkietan. Mdg 130. Izai, zapin, lerra. “Abeto o pinabete, pinsapo, pino”. ForuAB 137. Ler-ostrotzan. “En la fronda del pinar”. Laux AB 47. Ler beltzen abarrak ebaki. Or Mi 90. Ler-adaburuan. Ib. 27. Ler-basora igesegin. Ib. 48. Jakin bear dezu ler edo piñu-mota asko dirala. Munita 56. Insignis-lerrak bezin azkar. Ib. 79. Baditut emen laratza eta ler-abar guriak. Ibiñ Virgil 52. Zuberoako leherrak, Errongari-Zaraitzuetako ler eta llerko lerdenak. MIH 375s. v. tbn. Zerb Azk 41.

2. “Leher (S-saug), champignon vénéneux” Lh. v. infra LEHER-ONDDO.

3. “Leher (S), amadou” Lh.

Sinonimoak: iz.

    [pinua]: pinu, leher Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. (Bot.) pino
fr iz. (Bot.) pin
en iz. pine (tree)
port iz. (Bot.) pinheiro

Izeia eta lerra hazten dira toki laiotzetan.  (Hiztegi Batua)

ler (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)