lixiba

1 iz. Arropak, izarak eta kidekoak garbitzeko eta, bereziki, zuritzeko erabiltzen zen isurkari alkalinoa, errautsarekin egiten zena. Arropa lixiban berotu eta beratu baino lehen. Hiru edo lau lixibatan igarotako oihala. Borrokatzen bazara tentazioen kontra, hauek izan arren zikinenak, haiekin garbituko zara, lixibako hauts lohiak zapiak garbitzen dituen bezala. Lixiba ura.

2 iz. Sodio hipokloritoaren ur disoluzioa, desinfektatzeko edo garbitzeko erabiltzen dena. Iurretako enpresa batek 1.000 litro lixiba isuri ditu Ibaizabal ibaira, nahi gabe. Lixiba usaina beti amaren eskuetan.

3 iz. Lixibatzea. Ik. bokata. Lixiba egin. Arropa zuri, lixibara askotan doana, errazago garbitzen da. Zortzi lixiba edo behar ditu matazak zuritzeko. Nire alkandora lixiban dut eta horregatik nago ohean. Lixiba ontzia.

4 iz. Batera lixibatzen den arropa multzoa. Lehen errautsez egosten zen lixiba. Lixiba zuritu. Emaztea lixibako arropa bezala astindu du. (Hiztegi batua)

Sinonimoak lixiba iz. (UZEI sinonimoen hiztegia)

[arropak garbitzeko isurkari alkalinoa]: gobada Gip., bokata Ipar./Naf.    

[lixibatzea]: bokata, gobada Gip.    

[batera lixibatzen den arropa-multzoa]: bokata, gobada Gip.

Beste hizkuntza batzuetan

  • es (1) iz. lejía (2) iz. colada
  • fr (1) iz. eau de javel (2) iz. lessive
  • en (1) iz. lye; bleach (2) iz. wash, washing, laundry
  • port (1) iz. água sanitária, alvejante, cândida (2) (de ropa) barrela, coada

Testuinguruan

Egun osoan lixiba eta amoniako potoen artean sartuta daukat sudurra. Korapiloak, Jasone Osoro (Elkar, 2001)

Argazkia: casalista.com

Amonak lixiba zabaldu du. #gaurkohitza