lur-arras
adb. Lurraren arrasean.
Orotariko Euskal Hiztegian
LUR-ARRAS (Sal, R ap. A; luherras Sc ap. A). a) (Adv.). Por el suelo, en el suelo. “Lur-arras lo egin du (Sal, R), ha dormido en tierra” A. A ras de tierra. Zakurra ene sahetsean saingaka eta jauzteka, burua lur arras. JE Bur 16. Zirristan lerratzen lur arras [pilota]. Ib. 30. Xoria lur-arras, uria laster has. EZBB II 134. b) (lurrarras L-ain, S, Sal, R ap. A; lurras R-uzt ap. A). (Sust.). “Pavimento de tierra en una habitación” A.
En gral., suelo. Hiru [dupa] kentzen ahal ditugu lur-arrasetik, gain-gainean ezartzeko. Lf Murtuts 16.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es por el suelo, en el suelo; a ras de suelo
fr à ras de de terre
en at floor level, at ground level
port ao rés de solo (terra , chão)
M.M.ren barruan sartzerik ez daukat, nire begiek ezin sumatu haren begiek ikusten duten dena, baina haren tristura nolakoa izango den pentsatzen jartzen naiz, baserria uzten duen egunean, edo garabiak iritsi, paretak eraitsi, teilatua porrokatu eta dena lur arras uzten dutenean… [Etxegabetze isil bat, Xabier Mendiguren Elizegi (Berria.eus, 2017-11-01)]
Reply