larderiatu

ad. larderiatu, larderia/larderiatu, larderiatzen 1 du ad. Ipar. Mehatxatu. Itsua larderiatzen zuten, isil zedin. 2 du ad. Ipar. Zigortu; zentzatu. Gaizkileak larderiatzeko. 3 du ad. Ipar. Errieta egin, erantzuki egin. Israeldarrak larderiatu zituen beren huts handiengatik. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

larderiatu (L-ain ap. A; VocBN, Dv, H), lardeiatu (S ap. A).

Castigar; reprender; amenazar. “Menacer, inspirer de la crainte” VocBN. “Reprendre avec autorité et même avec menace” Dv. “Iausten ezpada eztitasunaz, larderiazazu” H. “Larderiaturik isilarazi nuen (BN-arb)” Gte Erd 170. Eta hainitzek larderiatzen zuten, ixil zadin amoreagatik. TB Mc 10, 48 (Lç mehatxatzen, IBe gogor egiten). Larderiatu zuen Piarres erranez: Gibelerat egik, satan. Dv Mc 8, 33 (Ol, Leon larderiatu; Lç reprotxa, He erreprenitu, Ker agiraka egin, IBk haserre egin, IBe gogor eraso). Oinhazeez halaber larderiatzen du bere ohean. Dv Iob 33, 19 (Ol arragotu, Ker zuzendu, BiblE zentzarazi). Serora batzu borthizki larderiatu zituen. Laph 73. Bere amak larderiatzen eta laidostatzen du. Prop 1876-77, 73. Jainkoak larderiatu zuen [Mois]: Ez hola utz gizon hori. Arb Igand 70. Lehen, behar zenean, burhasoek haurrak larderiatzen zituzten. Ezale 1897, 174b. Herrestatu zuten, fededunen eta Fedea besarkatzekoa zuketenen larderiatzeko. Prop 1908, 59. Israelitak larderiatu zituen [Jeremiasek] bere huts handien gatik. Zerb IxtS 68. Jaungoikuarren zin desaskat, ez larderijatu ni. Arriand Mc 5, 7.

Inspirar respeto. Mendiz hunateko Euskaldunak, ahur bat baizik ez gare. Gu zer garen ikusteak, non nihor larderia dezake? Lander RIEV 1910, 604.

Sinonimoak: ad. Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [mehatxatu]: keinatu, mehatxatu, mehatxu egin, zemaitu, zemai egin g.e., makatu Ipar. g.e., amenazatu Heg. g.e., dixidatu Ipar. zah.
    [zigortu]: zigortu, gaztigatu Ipar., kastigatu Heg., atarratu g.e., nekaldu g.e., penatu g.e., punitu Ipar. g.e.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) da/du ad. (Ipar.) amenazar, conminar (2) da/du ad. (Ipar.) castigar (3) da/du ad. (Ipar.) reprender, reñir, amonestar
fr (1) da/du ad. [mehatxatu] (Ipar.) menacer (2) da/du ad. [zigortu] (Ipar.) châtier, punir (3) da/du ad. [errieta egin] (Ipar.) réprimander, gronder
en (1) da/du ad. [mehatxatu] to threaten, to menace (2) da/du ad. [zigortu] to punish

Baina zer larderiatu nahi zigun zehazki? [Hobe isilik, Garbiñe Ubeda (Elkar, 2013)] (Ereduzko Prosa Gaur)

larderiatu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)