lurrikara

  iz. GEOL. Lurrazalaren higidura edo astinaldi bortitza, lurrazalaren barneko puntu batean (hipozentroan) gertatutako perturbazio baten ondoriozko uhinen hedapenak eragindakoa. Hipozentroari lurraren gainazalean dagokion puntua epizentroa da. Lurrikaren indarra eskala batzuen bidez neurtzen da (Mercalliren edo Richterren eskalak, adib.). (Jarraitu irakurtzen Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan)

Sinonimoak: iz.

    [lurrazalaren astinaldi bortitza]: seismo  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. terremoto, temblor de tierra; seísmo, sismo, movimiento sísmico
fr iz. tremblement de terre ; séisme
en iz. earthquake, quake
port iz. terremoto

Ekuadorren 18:58 zirela gertatu da dardara, Manabi probintzian. Sei orduz izan dira lurrikara gehiago, 2,5 eta 5,3 gradu artekoak. Ekuadorreko Sismologia Institutuak ez du baztertzen, beraz, dardara gehiago izatea. Egoera bereziki “konplexua” da Pedernalesen, epizentroa izan den lekuan, erreskate taldeek lanak izan baitituzte bertara iristeko. [272 lagun hil dira Ekuadorren izandako lurrikara batean, Berria.eus (Mundua, 2016-04-18 )]

Argazkia: Berria.eus