kardamu
Ik. pipi. iz. ZOOL. Anobidoen familiako intsektu koleopteroen izen arrunta. Landare-substantziez elikatzen dira eta zenbait espeziek altzarietako egurra jaten dute. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Orotariko Euskal hiztegian
kardamu (V-ger ap. A; Añ), gardamu (V-ger-ple-arr-oroz-m ap. A; Añ).
1. “Broma, carcoma” Añ. “Carcoma, gusano de la madera” A. “Gusano del tocino” Ib. “Gardamu, herrumbre o polilla de hierro” A BeinB voc. Cf. VocNav: “Gardama, carcoma, insecto”, y LzG: “Gardama, insecto, cochinilla (Apellániz)”. Etxe zaarrak […] zur gardamuak edo zerenak ianikoak. A BeinB 57. San Pedro zarraren burua gardamuak zulatua. “Agujereada por la polilla”. A EY III 35. Ene kaixatxu maitea, kardamuak yaten asita ago. EG 1956 (7-8), 28. Kardamuz beteta dago gure arasa; kardamu ta sitsak badauke gurean amasa. (V-m). EZBB II 33.
2. (Lar, H (+ kh-)), gardamu (V-ger-arr ap. A), gerdamu (V-ple-arr-oroz ap. A). “El rancio de […] tocino” Lar. “Rancidité de l’huile, de la graisse ou d’un corps gras” H. “Khardamua, […] rance et rancidité” Ib. “Roña espesa, casi costra. Urdai zaarrari egiten jako gerdamua, esta roña se le forma al tocino viejo” A. “Gardamu (V-arr), mal gusto del tocino rancio” Ib. v. gardinga.
Sinonimoak: iz. [kardamu] : pipiÂ
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es carcoma
fr vrillette
en woodworm
port (insecto) carcoma, caruncho
Eta joango naun
eta nire atzean geldituko zementuzko egunsentia
betirako etxeko atean
malkoz bustiriko agur barea zintzilikEskaileren kardamuan azkeneko gogaeta banaletan
oroimena berariaz utziz gero
joango naun
espaloian etzandako mozkortien
bart gaueko tristeziaren oihartzuna
edontzien elkar jotze gor mingotsa eta urruna
kale oihan zaharrean arrastoa egindakoan
nire itzal hutsalean aurkituko ditun biharJoango naun
eta bihar argitzean ihintzaren kapusaiak estaliko nire urratsa
baina dena gel dadila: hire ametsa ezkutuan
neon argi zurbilak zain dezala
Joango naun
eta geroak ehoko dizkin mila amaraun
nire memoriak ez dezan erloju gelditu bat legez iraunJoango naun
Berbak legezko aiztoak, Joanes Urkixo (Susa poesia, 1990)
Reply