mastrikatu
da/du ad. 1. Eskuartean estutu edo sakatu. 2. Higatu, zimeldu. Hain erraz mastrikatu eta galtzen den lore minbera. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: ad. g.e.
[zimeldu]Â maskaldu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) estrujar, oprimir (2) ajar(se), marchitar(se)
fr (1) presser (2) se faner, se flétrir
en (1) to press, to crush (2) to wilt
port (1) oprimir, sufocar (2) murchar-se
Juan Jose Ibarretxek Ajuria Eneko jauregian konbidatu gintuenean Malores Etxeberria eta biok kafea hartzera 2003ko martxo hartan, esan genion ez genuela ulertzen zertara zetorren gure pelikula hura. Euskaldunon Egunkaria itxi, jende ezagunak horrela mastrakatu… Zer izan zen? Nor eraso edo mehatxatu nahi zuten gu astinduz? Aparte ez zirela egiak gutaz esandakoak, gu ez ginen hain inportanteak, ez zeukaten zertan agertu beharrik hain astazakil, hain militar txetxeniar, hain epaile turko, hain diktadura usaineko agintari. Ala bai? [Ez ahaztu 2003ko otso-hila, Pello Zubiria (Argia.com, 2013-02-20)]
Reply