milurteko

iz. Mila urteko epea, zero urtetik zenbatzen hasita; mila urteko epea edo denbora-bitartea. Zenbat eztabaida ez ote diren izan gure otorduetan mendearen eta milurtekoaren amaiera noiz izan den benetan jakin nahian. Haren koroatzearen milurtekoa bete den urte honetan.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Orotariko Euskal Hiztegian

milurteko. Milenio. Kristo aitzineko milurtekoa baino goizikago. Mde Pr 216.

Sinonimoak: iz.

    [mila urteko denbora-tartea]: milenio (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es milenio
fr millénaire
en millennium
port milênio

Milurteko berri baten hasiera da hau. Biharko teknologia sortuko den milurtekoa. Beltzak, marroiak edo zuriak izan denok dugu odol bera, herri hau sortu zutenen odola. Denok ditugu askatasun berak, eta denok gurtzen dugu bandera bera, amerikarra. (Donald Trump)

[Kargu hartze ekitaldia, minutuz minutu, Arantxa Elizegi Egilegor (Berria.eus, 2017-01-20)]

milurteko (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)