mitxirrika

iz. ZOOL. Tximeleta. Lepidopteroen ordenako zenbait intsekturen izen arrunta. Egun argiz dira aktiboak eta atsedenaldietan itxita edukitzen dituzten lau hego handi dituzte. Nektarrez elikatzen dira eta horretarako aho-aparatua tronpa bilakatua dute. Beren larbak (beldarra) fitofagoak dira eta sarritan kalteak eragiten dituzte nekazaritzan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. Gip.
[tximeleta]
inguma, jainkoilo, marisorgin, mitxeleta, pinpirin, sorgin-oilo, tximeleta, txiribiri Bizk., pinpilinpauxa jas., tximirrika g.e., apex Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es mariposa
fr papillon
en butterfly

Eta, bat-batean, zinezko tximeleta zuri bat – mitxirrika, inguma, txoleta – hegan etorri eta justu goroldio hartan pausatu zen, eta Moro astoa guregana abiatu zen belazean barrena, eta hegazkin bat zeruan azaldu zen atzean estela bat uzten zuela, eta zeru hartan bertan eguzkia sartzeko zorian zegoen. [Soinujolearen semea, Bernardo Atxaga (Pamiela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

mitxirrika

mitxirrika (FlickrCC, Hadi Fooladi)