monjor

Aurrekoan Twitter bidez motxor hitza proposatu zidatenean, berehala piztu zen eztabaida. @XabierEuzkitze-k esan zigunez, Iraurgin ‘ostrokoa’ eta Goierrin ‘trapalea’ esaten diote. @iarantzabal eta @xme64-k ‘montxor’ bezala ezagutzen dute. @gotzonbarandi -k, Larrabetzun, ‘monjorra’ deitzen zaiola zioen, eta @Amendiola2-k Durangon erabiltzen dituzten hainbat hitz ekarri zizkigun: ostrokue, ostarkue, monddor (jasoa). Batzuek  montxor; besteek, aldiz, monjor edo ostrokoa… Nolanahi ere, denek etxe edo eraikin bati teilatua eman ondoren langileei ematen zaien otorduari egiten zioten erreferentzia. Hiztegi ezberdinetara jo eta berdin: hauetan ere adostasun handiegirik ez. Ikus dezagun, bada, nola azaltzen diren monjor eta montxor hitzak hiztegi ezberdinetan:

Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa:

Orotariko Euskal Hiztegian:

monjor (V-ger-m), montxor (V-m-gip, G-azp). Ref.: A (monjor, montxor); A EY I 145; JMB AEF 1928, 32; Elexp Berg (montxor).

“Banquete que se da a los obreros después de puesto el tejado a un edificio nuevo o hechos los caleros […]. Todos pronuncian en esta palabra la j como la j francesa” A. An ebilen gero Prakaman nun eztegua ta antxe, nun batzarra ta barruan, nun mondxorra ta (langillea izan ezarren) aurrerengo. “Reunión en la que hubiese zambra”. A EY II 56.

Hiztegi Batuan:

monjor iz. Bizk. ‘erramu-festa, galdor-festa’

Sinonimoak: iz.
[montxor]  bizkarbesta, monjor, teila boda. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) iz/izond. B que crece poco; (muchacho) flaco, (muchacho) desmejorado (2) iz/izond. B banquete que se da a los obreros (al final de una obra)

An ebilen gero Prakaman nun eztegua ta antxe, nun batzarra ta barruan, nun mondxorra ta (langillea izan ezarren) aurrerengo. A EY II 56.