oilarite

iz. (Ipar.) Argi-urratzea, egunsentia. Nola erori zinen artizarra, goizean goiz, oilaritean sortzen eta ilkitzen ohi zinena? (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. jas.
[egunsentia]
alba, argitze, argi-urratze, egunsenti, egun-txinta, goiz-alba, goizalde, argi-zirrinta Ipar., goiztiri Ipar., egunabar Bizk., argi-haste Ipar./Naf., artatse jas., arturratze jas., goizabar jas., argi-alba g.e., eguantz g.e., eguntze g.e., argiaren begi Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es amanecer, alba, (hora del) canto del gallo
fr aube
en dawn
port amanhecer, alvorecer, aurora

Zeren ordu hura heldua ez ezik iragana ere izan baitzitekeen orduko, eta zeren abiaturik egon bainintekeen, halatan eta ezustean, neure bizitzako argi-urratzerik eta oilariterik gabeko gau beltzik beltzenean eta izugarrienean barrena… [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

oilaritea Algortako portuan (CC @uhandrea)