mordoilo

iz. 1 iz. Nahaspila. Argi bat eta giltza-mordoilo bat eskuan hartuta. Ile mordoilo ederrak dauzka horrek. 2 (Hizkuntzei eta kidekoei dagokiela, izenondo gisa). Beste hizkuntzetako hitz eta joskerez nahasia; garbia ez dena, nahasia. Euskara mordoiloan idatzi. Euskal hitz jatorren ordez mordoiloenak erabiltzen hasiak ditugu bazterretan. Mordoiloak omen dira hitzok, itxuragabeki eratuak. Bertsolari mordoiloak. 3 (Adizlagun gisa). Idazleek badakite, norbaitek oker edo zuzen, trakets edo dotore, garbi edo mordoilo lantzen ez badu, lantzeke geldituko dela alorra. Mordoiloegi idazten zutelako. (Hiztegi Batua)

Sinonimoak: (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

1. iz. nahaste, nahaspila, nahaskeria, nahasmendu, nahasketa, nahaste-borraste, zaramatika, korapilo. ordena. 

2. iz. istilu, zalaparta. bake, sosegu.

3. jargoi

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. embrollo, revoltijo, maraña (2) iz. jerigonza, jerga, argot (3) izond. embrollado, -a, apelotonado, -a; enrevesado, -a (4) izond. [hizkuntza] impuro, -a, lleno de barbarismos, no cuidado
fr (1) iz. imbroglio, emmêlement, enchevêtrement (2) iz. charabia, jargon, argot (3) izond. embrouillé, -ée ; compliqué, -ée (4) izond. [hizkuntza] impur, -e, impropre, barbare
en (1) iz. [nahaspila] tangle; bunch (2) izond. [hizkuntzaz] macaronic
port (1) embrulhada, embrulho (2) gíria, jargão

Mezua mordoilo ulergaitza besterik ez da. [Hitza azti, Iñaki Arranz (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

mordoilo (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)