mugon

iz. g.er. Aukera edo egokiera ona. Jesus haien eskuetan jartzeko mugon bila zebilen Judas. || mugonean Ordu onean. Zatoz elizara mugonean. || mugonez Ordu onez. Arta izan behar da mugonez etzateko, gero mugonez jaikitzeko. (Hiztegi Batua)

Sinonimoak: iz. g.e.

[aukera]: abagune, aldarte, aukera, bide, egokiera, era, era on, koiuntura, okasio, aizina Ipar., ara Ipar., errekontru Ipar., parada Ipar., ereti Bizk., beta Gip., apuko g.e., mugaldi g.e., atiza Ipar. zah., deretxa Gip. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. oportunidad, ocasión
fr iz. opportunité, conjoncture
en iz. chance, opportunity
port iz. oportunidade, ocasião

Testuinguruan

Benito Perez Galdos, idazle handia, 1920. urtean hil zen; beraz, aurten bete dira ehun urte. Duela bi hilabete, bidaiatzea orain baino errazago zegoenean, bere jaiotetxea bisitatzeko mugona izan dut, Kanarietako Las Palmas hirian. Egun, museoa da etxe hori eta joan daiteke bisitan. [Galdos idazlea Euskal Herrian, Joxemari Iturralde (Berria.eus, 2020-12-30)]