musika
iz. 1. Soinuak denboran konbinatzean datzan artea; antolaketa horren emaitza. 2. Herri, garai, konpositore, eskola, etab.etako musika-lanen multzoa. Euskal musika. 3. (hed.) Musikaren soinuak eta erritmoa grafikoki adierazteko erabiltzen den zeinu–segida. Musika irakurtzen dakienak. 4. (hed.) Musika gogorarazten duten hots–multzo edo segida. Txorien musika. 5. (batez ere Ipar.) Iseka. • eliz musika. Leku sakratuetan, liturgi garaitik kanpo, jotzeko konposatua eta, eskuarki, testu erlijiosoetan oinarritua dagoen musika-mota. || musika profano. Inspirazio erlijiosokoa ez dena. || musika-paper. Musika idazteko paper lerroduna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[soinua]: soinu
[iseka]: adarjotze, harpajotze, hista, iseka, purrustada, txantxa, arraileria Ipar., ihakin Ipar., nausa Ipar., trufa Ipar., erremuskada Bizk., burla beh., iskirio g.e., narrita g.e., sarramuska g.e., trufakeria g.e., burlakeria zah., broma Heg. beh., ihakintza Ipar. g.e., eskarnio Ipar. zah.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) iz. música (2) iz. (hed.) música (3) iz. (batez ere Ipar.) burla, mofa
fr iz. musique
en iz. music
port iz. música
Biolin soinua nora haien aurpegia hara, musika ikusiko balitz bezala, musika kea balitz bezala. [Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Ikusi “musika†hitza Dabid Martinezen #27hizki27argazki blogean.
Reply