mutiloi

iz. Mutiloi esaten zaie portuen ertzetan egoten diren euskarriei, burdinazkoak gehienetan. Gaztelaniaz noray edo bolardo izena ematen zaio eta[1], hori dela eta, errepideak eta oinozkoen eremuak bereizteko erabiltzen diren zutoinak adierazteko ere erabiltzen da[2]. (…)

Hirigintzan, mutiloi bat altuera txikiko zutoin bat da, harriz, metalez edo beste elementu batez eginak. Metal ohikoenak aluminioa, altzairu herdoilgaitza edo burdina dira. Lurrera lotzen dira, eta ibilgailuak igarotzea edo aparkatzea ekiditeko erabiltzen dira. Espaloiak eta errepidea bereizteko era erabiltzen dira, kotxeak pasazea ekidinez. Hainbat komertzioren aurrean egon ohi dira, kotxe batekin beira apurtuz eskaparatean lapurtzea ekidinez.

Hiri batzuetan mutiloietan txertatu dituzte semaforoaren argiak, oinezko guneetako seinalizazioak hobetuz. (Wikipedia)

Orotariko Euskal Hiztegian

mutiloi. “Mutilloi (V-m), piezas de madera en que se atan las cuerdas que sostienen las velas de las lanchas, vulg. cornamusa” A. Cf. Echaide Orio 127 motillón.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (Itsas.) noray, bolardo
fr bollard
en bollard, bitts


Gune esanguratsuenetan mutiloiak jarri beharko lirateke ibilgailuen sarrera ekiditeko?

mutiloi (Argazkia: TuCove, Wikimeedia Commons) CC BY-SA 4.0