eskorga

iz.  Aurrealdean gurpil bat eta atzealdean bi gider dituen orga txikia. Buztinez edo adreiluz beteriko eskorga bati bultza egiten nion, egunean zortzi edo bederatzi orduz. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

eskorga (BN-baig; H, DBPT), eskuorga (B, L-ain, BN, S; Dv, H), deskorga (L-ain; H (BN)). Ref.: A (eskorga, eskuorga, deskorga); Satr VocP.

Carretilla. “Pour eskorga, esku-orga, brouette” H in m. “Deskorga, carrito en que aprenden a andar los niños” A. “Syn. txütiler (S) (cf. orga)” Lh. Har zazu orgato edo esku-orga bat. EskLAlm 1866, 8. Karrika guzietan badabiltza, harat eta hunat saltzaleak, beren puskak bizkarrean edo esku-orga batzuetan. Prop 1880b, 11. Bankako esku orga pare bat ferraturik. HerVal 277. Baderamatzate [liliak] hilik eskorgetan, gorotz egiteko. JE Bur 88. Erhotegian, nagusiak ikhusten du gizon bat deskorgak bizkarrean ibilki. “Zer ari hiz hola?” “Atzo, deskorgak aitzinean pusaka erabili ditut, eta harriz bethe daizkidate”. Egunaria 15-11-1956 (ap. DRA). Bere esku-orga gariz beteta sakua eruaten zuala. Karmengo Amaren Egutegia 1956, 99 (ap. DRA). Hum! Holako behi koxkorreri, ez orgak, bainan eskorgak! Larz GH 1959, 90. Gizon bat zegoan eskorga baten ondoan. Osk Kurl 84.

Sinonimoak: iz. Ipar.

    [orgatxoa]: orgatxo, orgatila Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. [orga txikia] carretilla (2) iz. [ibiltzen laguntzekoa] andador, andaderas, pollera
fr iz. brouette
en iz. barrow, wheelbarrow
port iz. carrinho de mão

Lorez betetako eskorga bat zekarten, eta zeharo harrituta geratu ziren loreontzia beteta ikustean. [Peter Pan, James Matthew Barrie / Julen Gabiria (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

eskorga (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)