muxika
Harluxet Hiztegi Entziklopedikoak ez ditu jaso ‘muxika’ eta ‘frisku’ hitzak.
Orotariko Euskal Hiztegian, besteak beste, hauxe topatu dugu ‘muxika’Â begiratuta:
1 muxika (G-azp-to-bet, AN-gip ap. A; Lar, Añ, Lcq 76, H; <muis-> Lar, Añ y H), muixika (H), muxilka (G-azp-goi ap. A), musika (Lar, H).
Melocotón. “Muxika quere decir frisco” Gar Ilustr (ap. RIEV 1908, 547). “En la provincia de Guipúzcoa se conserva este antiguo vascuence llamando a esta fruta [albérchiga o durazno] muxikaak” IC III 54. (Jarraitzen du)
Eibar aldeko hiztegian:
frisku (frisko, frixku, prisku, prixku). iz. (TE). Especie de albaricoque o briñón (Prunus?). Melokotoi txikixa, uletsua, lehen ugarixa zan eta oin ixa zihero galduta dago. Frutua zein zugaitza (ETNO). Friskua frutu gozo osasungarrixa. / Frixkuari hazurra libre geratzen jakok; melokotoiari ez. Ik. albertxiko.
Sinonimoak: frisku
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) melocotón (2) melocotonero
fr (1) pêche (2) pêcher
en (1) peach (2) peach tree
Badira hiru bat urte, andrian basarrittik etortzen dan jenero ugarixan artian fruta arrarotxo batzuei erreparau netsanetik: melokotoiak zirala uste neban, baiña ezetz esan zesten, muxikak zirala. Frisku edo muxikak, Garagoiko orakulua (Oier Gorosabel, 2012/08/09)
Reply