muzin egin
du ad. Norbaitek zerbait atsegin edo gogoko ez duela keinuz adierazi; arbuiatu, errefusatu. Janariari muzin egin zion. Sokrates, idazteari muzin egiten zion hizlaria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak:
[erdeinatu]: apaletsi, diskriminatu, gaitz esan, gaitz iritzi, gaitzetsi, gutxietsi, txarretsi, txikietsi, zaputz egin, arbuiatu Ipar., erdeinatu Ipar., gaitz erran Ipar., hastandu Ipar., mespretxatu Ipar., nardatu Ipar., mendratu Ipar./Naf., gaitzets izan g.e., kondenatu g.e., urruindu g.e., despreziatu zah., menospreziatu zah.
(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es despreciar, desdeñar, menospreciar; rechazar, hacer ascos
fr mépriser, rejeter, bouder
en to spurn, to scorn, to look down on
port desprezar, desdenhar, menosprezar
Entzun:
Enerizek jakin badaki eginiko gomendioak ez direla «aski» gobernuaren erabakiak bertan behera uzteko. «Arartekoa ez da auzitegi bat». Nolanahi ere, irizpide «aproposak» zehazteko baliagarriak izan ohi direla gaineratu du. UPNk gomendioei muzin egiteko joera «maizegi» hartzen duela gaitzetsi du Enerizek, «arrazoizkoak eta logikoak» direla onartu arren. [Arartekoak dio «albo batera» utzita daukala euskara UPNk, Oihan Vitoria (Harian, 2014-04-17)] (Berria.info)
Reply