nagi
1. izond. Lanerako edo zernahi ekintzatarako inolako gogorik izaten ez duena, alferra. 2. iz. Nagitasuna. Goizeko nagi goxoak ohean nindukala. 3. iz. eta izond. Eskuko laugarren hatza. • NAGIAK ATERA, BOTA. Gorputza mugitu gabe luze eduki ondoren (lo egin eta gero, bereziki) nagitasuna edo moteldura kentzeko gorputz-adarrak edo soilik besoak luzatzea, muskuluak tentsioan mantentzen diren bitartean.
2. iz. ZOOL. Bradipodidoen familiako ugaztun edentatuen izen arrunta. 50-75 cm-ko luzera, ile luzea eta atzapar luze eta kurbatuak dituzte. Hego Amerikako oihanetako zuhaitzetan bizi dira eta oso mugimendu geldoak egiten dituzte. Bradypus generokoek hiru behatz dituzte eta nagi hiruhatz edo ai deritze. Choloepus generokoek berriz bi dituzte eta nagi hatzbiko edo unau deritze. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) izond. vago, -a; perezoso, -a, holgazán, -ana; haragán, -ana (2) iz. vagancia; holgazanerÃa, pereza (3) iz. (Zool.) perezoso (4) iz./izond. (dedo) anular
fr (1) izond. fainéant, -e ; indolent, -e, paresseux, -euse (2) iz. (Zool.) paresseux (3) iz./izond. (doigt) annulaire
en (1) izond. lazy, idle (2) iz. laziness, idleness (3) iz. (Zool.) sloth (4) iz./izond. ring finger
port (1) (para el trabajo) preguiçoso m, -a; folgazão(ona), folgado(a) (2) folgança (3) (mamÃfero) preguiça (4) (dedo) anular
Astin itzazue nagi zorritsu horiek! [Azkenaz beste, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)
- Ikusi “nagi†hitza Dabid Martinezen #27hizki27argazki blogean.
Reply