ohitura

1 iz. Zerbait eginaren eginez hartzen den aritzeko era. Ik. ekandu1; usadio. Hartuko du herriak euskaraz irakurtzeko ohitura. Edanerako ohituratik eta makurtasunetik jaiotzen diren ondoren gaiztoak. Jesusen jaiotza kristaukiro ospatzeko ohitura. Ohiturarik eza nabari zaio. 2 iz. Herri edo gizatalde batean ohiko gertatzen den aritzeko modua edo egitea, haren izaeraren edo kulturaren ezaugarri dena. Euskaldunen ohitura zaharrak. Antzinako ohiturak. Gure arteko gizalegezko ohitura atseginari narraiola. Baserritarren ohitura jatorrak. Donostia zaharreko hizkera eta ohiturak. Bizi ote da oraindik ohitura hau? Ohitura-eleberriak.

(Hiztegi Batua)

Sinonimoak: iz.

[usadioa]: aztura Ipar., ohidura Ipar., ohikunde Ipar., ohikuntza Ipar., usantza Ipar., usadio Heg., ekandu Bizk., usaia Ipar./Naf., bezo g.e., ohitza g.e., atun zah., hazkuntza Ipar. zah., kostuma Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. costumbre, uso, hábito (2) iz. tradición
fr iz. coutume, habitude, usage, tradition
en (1) iz. habit, custom (2) iz. tradition
port (1) iz. costume, uso, hábito (2) iz. tradição

Testuinguruan

Zorion, etxe hontako denoi!
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.