okerbide
iz. Okertzeko edo makurtzeko bidea, bide okerra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Orotariko Euskal Hiztegian
okerbide (Izt 22r, H). Tr. Documentado en textos meridionales de los ss. XIX y XX. Hay un ej. suletino en GH. En DFrec hay 3 ejs.
1. Camino de perdición, mala vida. “Chemin de perdition, voie vicieuse, de péché” H. Alderatu ofendidu ziñaidezan oker bidetatik. Añ EL1 7s. Zuzendu daizuzala nire oñak, oker-bideetara joan ez ditezeen. Ib. 92. Iñoiz okerbidian [umiak] ikusi ezkero. Kk Ab I 40. Gazteen yoera ain oker-bideetara etziña dagon aro makal ontan. Ldi IL 86. Autetsiak berak, al baliteke, okerbidez eramateko erakoak. Ir YKBiz 411. Batean oker-bidera saiesten da; bestean, bide onez dijoa. ‘Al mal’. Zait Sof 171. Lengo okerbideak erabat utzi zitun. Etxde JJ 98. Alabaren oker-bidea zuzendu eziñak. NEtx LBB 64. Irakaspide ona eman beharrean datozkigula, okerbideak utzi ditzagun. MEIG I 150.
Camino equivocado. Dirautsiela: oker-bidetik / ibilli gara oñarte. Enb 45. Aide batek […] xenda hun batetan ezarten ahal gütü, bena hanitxetan aide bati josi proba ezdeüs da edo okherbide gisa zerbütxa leite. J.B. Mazéris GH 1933, 309. Makiña bat aldiz okertzen da gizadia betiko okerbideetan barrena. Txill Let 100. Oker-bidian doian untzia. BEnb NereA 89. Ez dezagun pentsa […] zaharragoak oker-bidetik zebiltzanik beti. MIH 393s.
2. Situación peligrosa. “Peligro” A (que cita a Añ). Gorde nagizu estuera ta okerbide guztietan. Añ EL1 11. Il ninteke oker-bide edo era-aldi deungaren baten. Añ EL2 26.
3. “Escándalo, okerbidea […], bekaturako bide emon” Añ. Gazte aiei sarrera ukatzea iritxi zuen; eta ala okerbide hura bukatu zan. ‘Mal ejemplo’. Aran SIgn 51.
4. Trastorno, problema. Egiteko onetatik gertatu al zitezkean okerbide guztiak zuzendurik. Izt C 405 (v. tbn. 407). Artzen badute ezta-baidaren bat alkarren artean, gizonik elduenetako bana edo biña alde bakotxetik ifintearekin, berealaxen daukate zuzendua okerbide guztia. Ib. 228s.
5. “Jugarreta” A.
6. Injusticia. Jaunak, okerbide barik, kendu egikeoezan [emaitzak Adani]. KIkV 23. Eztadin okerbiderikan egon, eztadin bidegaberikan egon. Arti Tobera 267. Gizonen artean zuzenbidea, okerbidea adinbat gertatu baita. Ibiñ Virgil 80. v. tbn. KIkG 15.
7. Medio, procedimiento injusto. Legezko beren eskubideari eusteko okerbidetik ez ibiltzea [langilleak]. KIkG 54. Oker-bidez besteren ondasunik ez nai izatea. Ib. 38.
8. Medio, instrumento de perdición. Euskera ezta, nabarbenki, oker-bide, yakin-bide egin eztegulako. Ldi IL 52.
9. VÃa indirecta. Irakurlea zentzatzea eta hobetzea ere eleberriaren eginkizunen artean badaude, inolaz ere okerbidez eta zehar esanez bete behar du eginbide hori. MEIG III 78.
Sinonimoak:Â iz.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es iz. mal camino, camino equivocado
fr iz. perdition, égarement
en iz. wrong track
port iz. mau caminho
Entzun:
Aleman barkua atrakatu da Zorrotzan.
Zimentua dakar, ehun kiloko sakoetan.
Bien bitartean
Anton eta Gilen zeuden
zerrarekin
tronko hura erdibitzen.
Sokarekin…
Eztago kablerik…
Bestela…
Tira eta tira,
orain Anton,
gero Gilen,
eznaiz hilen,
Gilen.
Hemen euskeraz
ta han erderaz.
Birao egiten zuten.
Okerbideak ezpaitaki mintzaerarik,
berdin tratatzen baitu
erdalduna
eta
euskalduna.
Arbolaren neurriak hartu nituen.
Antiojuak bustitzen zitzaizkidan.
(Amak gauean pentsatu zuen errekara
erori nintzela). Eta esan nuen:
Beti paratuko naiz
gizonaren alde.
Gilen.
Anton.Harri eta herri, Gabriel Aresti (Susa poesia, 2000)
Reply