pantaila
iz. 1. Argi-izpiak, haizea, beroa, erradiazioa, etab. pasatzen ez uzteko jarritako oztopoa. Argiaren kasuan, normalean argi-iturri baten inguruan jarritako tamaina desberdineko xaflez osatuta dago, zeintzuk argia norabide batean zuzentzen baitute. 2. Zerbait ezkutatzen duen objektua edo pertsona. 3. Hodi katodikoetan, irudia proiektatzen den gainazala. Telebista-pantaila. 4. Filmak, diapositibak, etab. bertan proiektatzeko erabiltzen den gainazal zuria. • kristal likidozko pantaila.INFORM. Argirik igortzen ez duen pantaila-mota. Bi elektrodo gardenen tartean kokatutako likido anisotropoa daukan gelaxka batek osatzen du pantailaren puntu bakoitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[pantaila] : monitore (Elhuyar Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es pantalla
fr écran
en screen
port tela
Entzun:
Mahai gainean zenbait paper, eta aldamenean ordenagailuaren pantaila, modelo berri-berrikoa, telebista-aparatu bat bezain handi, erredakzioan nuena baino lau aldiz potentzia handiagokoa. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply