oles
iz. Diosala, agurra; atera heltzen denak egiten duen deia. Olesa eta ate-jotzea da; nor ote dugu? (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Orotariko Euskal Hiztegian:
oles (V, G ap. A; Lar, Añ, H), olas (Aq sg. A).
Fórmula de saludo al llamar a la puerta; fórmula de saludo en gral. “(Fórmula de) llamar a la puerta” Lar. “Ahao, llamando”, “hola, interjección” Lar y Añ. “Modo de llamar a la puerta: oles, nor da emen?” Añ (s.v. puerta). “Palabra que se pronuncia para llamar a uno cuyo nombre se ignora” A. Eta iñor bada atean, / oles, oles egiten. Mg in VMg 93 (cf. OLES EGIN). Oles! ta oles! etxekotxoak! Or Eus 141. Oles, ezkonberriak; / Jaungoikoak gabon! Ib. 366.
(Vc, Gc ap. A). (Sust.). “Invocación” A. Olesa ta ate jotia da: nor ete dogu? Mg PAb 153. Deituten badeustazu errukizko oles ta txistuakaz. Ur MarIl 48. Orregaitik eztozu zeuk be iñori oles edo jeupada bat esateko asmorik artu izan. Ag Kr 72. Oles jakiña, aurpegi ona, / afaria laister gertu. Or Eus 90. Ekin zion Xalbatek oles antzo. Etxde JJ 110. Agertu-olesa egin eban. Erkiag BatB 91. Kristo ta Anima ezkontideen alkar arteko olesak. Gazt MusIx 181.
Sinonimoak:Â iz.
[diosala] : agur; diosal; salutantzia (Elhuyar Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es saludo, salutación
fr salutation, salut
en greeting, salutation
port cumprimento, saudação
Entzun:Â
Nere irudituan, Eske Garai edo Oles Aro asmatu horren giroan sartu behar da pertsonaia honen inguruko usarioa, baina, gure Eske Garaia hagitz ugaria eta zabala da, egun honetara bakarrik mugatzeko. (…) J. M. Satrustegik, bere aldetik, euskal usarioan aspaldi handitik eskeko leloa adierazten duen Olez edo Oles hitzarekin uztartu zigun Olentzeroren hasierako Olen – hori. (…) Euskal usarioan, oles egiteak, holako zerbait esan nahi du: santu edo pertsonaia mitiko baten izen (edo biografia) errukarria inbokatuz (koplatuz) jende izandun guziagan errukia sorrarazi. (…) Baina hortara, Orentzero horrek, denaz ere, gure olesaro horren hasiera adieraziko luke, izanez ere, abenduan hasi eta San Joanak arte, urte erdia oles eginez bizi izan baita gure herritarrik alprojena. (…) Hala eta guzi, Orentzero hori oles aro bihurtzeko, gehisko behartu dira hor kontuak; izan ere, Orentzero baita, nere ustez, misterio honen izen markatu gabea edo jatorrizkoa. [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Zoaz, kapitaina, ene partetik oles egin daniar erregeari. [Hamlet, William Shakesperare / Juan Garzia (Ibaizalbal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Oles, nor da hemen? Añ, Orotariko Euskal Hiztegia
Reply