on beharrez
adlg. Asmo onez, on ustean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak:Â adlag.
[hobe beharrez]Â hobe beharrez, hobe ustean, hobe ustez (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es con buena intención; de buena fe
fr avec la meilleure volonté ; de bonne foi
en in good faith
port de boa fé; com boa intenção;
grez καλόπιστος
Ezer ez egitea erabaki nuen, bada, eta bitxia badirudi ere, deliberamendu horrek poztxo bat ekarri zidan: nire bizitzan lehendabiziko aldiz, familiaren on beharrez ari nintzen, eta ez neure onaren bila. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Maitasuna zein den eskuzabala eta aldi berean berekoia erakusten zenidan, behin berriro: nire on beharrez beti, nirekiko begirunez uneoro, baina zuk abiarazi zenuen nirekiko afera, niri galdetu barik, eta zuk nahi zenuen trenkatu auzia, behin betiko, nire iritzia galdegin gabe. [Arima enkoniatuak, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply