txindata

iz. MUS. 1. (pl.) Metalezko bi diskoz osatutako perkusio-instrumentua. Diskoen erdiko uhal banaren bidez heltzen zaie eta elkarren kontra kolpatuz jotzen dira. 2. Metalezko disko batez osatutako perkusio-instrumentua, bereziki bateriaren osagaia dena. Erdiko irekigunea hagatxo baten muturrean diskoaren higidura eragotzi gabe finkatzen da eta zotz batez kolpatuz jotzen da.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[txirlora] txiribiri, txoskin, txirlora Bizk., kizkur Gip., zirringila Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es platillo
fr cymbale
en cymbal
port prato, pratos
grez κύμβαλο

Sarreran, emakumeak dunbala jotzen zuen eskuin eskuarekin eta txindatak ezkerrarekin, eta ile nahasiko neska batek txilin bati eragiten zion.  [Zalakain abenturazalea, Pio Baroja / Koro Navarro (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

 

txindata (FlickrCC, Thomas Hawk)