ordeka
iz. Gip. Ordokia, eremu laua. Ik. zelai. Bi herri horietako ordeka zelaiak ureztatzen dituen ibaia. Ordeka mehar batean. Ordeka eta aldapa. Efraimgo ordekan. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
ordeka.
1. (G-azp-goi-bet; Dv (que cita a Lard), H (G)). Ref.: A; EI 185. (Sust.). “Llanura, campo sembrado” A. v. ordoki. Baldin tokia bazan ordeka luze ta zabala, izena jarriko zioten Naba edo Nabia, […]; baldin ordeka bazan medarra, deituko zioten Ibarra. Izt C 22. Eta bi Martiztiak Efraingo ordekan aurkez-aurke jarri ziran. Lard 200. Galileako itsas-ondoko ordekaetara aldegin zien. Ib. 403. Ordekatik (zelaia) etxera ioan da. Ag AL 116. Ordeka erdian bei gorriak bedarra jaten. Ag Kr 205. Euskalerria nenkusan, ordeka soil bat iduri. Ez mendi, ez baserri […]. Ldi IL 63. Aren ingurua, ezker ta eskubi, zelai ta ordeka omen da, batere maldarik gabe. A. Zavala in Goñi 12. Kamio ortan danetik dago / ordeka eta aldapa. Basarri 94. Ordeka zahaletan etzan ageri tontorrik. Zubill 118. Zelaien baño ordekan, landereak indar geiago (AN-larr). Inza EsZarr 154. Makina oiek dira ordekan / ibilli izan diranak, / gu gera berriz malda txarretan / lanian ari geranak. Uzt Sas 75. Basalgo mendi orrek ordeka batzuk baditu. Alkain 95. En DFrec hay 10 ejs. v. tbn. AZink 76. Insausti 41.
2. (Adj.). Llano. Artzairen batek laxter joko zin begiz txokon babes ordeka xamarra ta ezea zala. Ataño TxanKan 26. Aurpegi-zabala, lepondo-ordeka, sudur-motza, begi bat oker ta bestea ez oso xuxena. “Llana de cogote.” Berron Kijote 173.
3. (Adv.). “Horizontalmente” Garate 6. . a Cont BAP 1962, 261. MENDI-ORDEKA. v. mendi. ORDEKA-ANTZEAN. Ordeka antzean, itz argiak eta garbiak egoki-egoki jarriaz, doiñu gozo-alaikoa izan deilla zure esaldia. “A la llana” . Berron Kijote 22. ORDEKA-ZELAI. Llano, llanura. Bi erri oetako ordeka zelaiak ureztatzen ditu murruak jotzeraño. Izt C 113. Erribera, ibar ta ordeka zelaiak; aldapa, egi, muno ta malkorrak. Ib. 25. Ordeka-zelai andi batera joan zan. Lard 46. Sakanean, erdi gorderik, ordeka-zelaia. Mok 13.
Sinonimoak: iz. Gip.
[lautada]: lautada, zabaldi, zabalgune, zelaidi, ordoki Ipar., meseta Heg., zabaltoki Gip. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es iz. (batez ere G) llanura, planicie, lugar llano
fr iz. plaine
en  iz. plain
port iz. planÃcie, planura
Testuinguruan
Ederra da ordekaren ertzetik eguzkia sartzen ikustea. [Ileak uretan, Josu Penades, Alberdania, 2012]
Reply