osatu

1 du ad. Zenbait gauzak osotasun edo banako bat eratu. Batzarra osatzen dutenak. Lore sorta zoragarria osatu du. Landuccik osatu zuen euskal hiztegian. Gorputza materiaz osatua dela. “Euskal hitz garbiak”, hau da, hizkuntzan bertan ezagun diren hitzez eta morfemez osatuak. Aldizkarietan argitaratu dituen artikuluekin liburuxka polit bat osatu du. Hiru zatik osatua. Liburuaren hirutatik bi hiztegiek osatzen dute. || Artikuluarekin hiru silaba osatzen dituzten izenak bi sailetan banatuak ageri dira. Ardi-bildotsetan ehun eta berrogei buru osatu behar, eta ehun eta hogeita hemezortzi ziren soilik eskortara bildutakoak.

2 du ad. Zerbaiti osoa edo beteagoa izateko falta zaiona erantsi edo gehitu. Erreala falta da ogerlekoa osatzeko. Hautagaien zerrenda osatzeko. Hilabetea osatu arte. Ez gizonezkoa duzu osoa eta ez emakumezkoa; biek osatzen dute elkar. Bata bestearekin osaturik. Niri falta zaidana zuk osa ezazu. Eta saia gaitezen oro Azkueren lana zuzentzen, osatzen eta hobetzen. Orain, argitaraldi berrian, osaturik dator herri teatro zatiak erantsirik. Hezi eta osa zeure burua lehenbizi. Noek eman zituen ehun urte dorre hura osatzen. Jainkoak zazpigarren eguneko osatu zuen bere eskuko lana.

3 du ad. Hautsi den zerbaiten zatiak elkarrekin bildu. Apurtutako pitxerra osatu. Hezur hautsia, nork osatu?

4 da/du ad. Bizk. Sendatu. Gaixoak osatu, itsuak argitu. Zauria osatu zitzaionean. Begia osatu arte etxean egoteko. Gaitza ezin osatu duten medikuak. Osatuko bazara, hartu behar duzu edari mingots hau. Ez zinen osatu, ala? || Arima osatzeko sakramentua.

5 du ad. Naf. eta Zub. Zikiratu, irendu. Osatua bada, idia esaten zaio zezenari.

6 du ad. Eginiko kalte edo gaitzen ordaina eman. Ik. ordaindu. Inori egindako kalteak ordaintzeko eta osatzeko agintzen du. Honezkero, egindako kaltea ezingo dut osatu.

7 du ad. (Bertsoak, olerkiak…) ondu. Bertsoak nekez osatuak irudi dutelako, nekez ditugu irakurtzen.

(Hiztegi batua)

Sinonimoak ad.  (UZEIren sinonimoen hiztegia)

[zikiratu]: Naf./Zub.irendu, osotu, zikiratu, irantzi g.e.    

[sendatu]: Bizk.osotu, sendatu    

[osotasuna eman]: osotu

Beste hizkuntza batzuetan

es 1 du ad. completar 2  du ad. completar, juntar, reunir, sumar 3  du ad. montar, armar, completar 4 du ad. pagar, liquidar; reparar, compensar 5  du ad. constituir, formar, integrar 6 du ad. (GN) castrar, capar 7 da/du ad. (B) curar(se), sanar, recuperarse

Testuinguruan

Mikel Catania: “Atzo esan zidaten ofizialki osatuta nagoela eta ez dudala isolamenduan egon behar” (goiena.eus, 2020-03-27)