osti-zaparrada
iz. Udako euri zaparrada itsu-itsua.
Orotariko Euskal Hiztegian
OSTI-ZAPARRADA (G-azp). Ref.: Gketx Loiola; Gte Erd. “Chaparrón de verano. El pueblo confunde osti con Hostia” Gketx Loiola. “Zaparrada itsu itsua dator (V-gip, G-azp-goi), osti zaparrada egin du (G-azp), uri zaparrata handia egin du (BN-ciz)” Gte Erd 111. Normalmente empleado hoy con el sentido de ‘gran cantidad de hostias, golpes’.
Sinonimoak: iz.
[zaparrada] : euri-uhar, tzarraka, zapar, zarraswta, erauntsi, indriska, euri-jasa (hiztegi ezberdinetan ‘zaparrada’)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es chaparrón de verano
fr averse d’été, douche d’été
en summer downpour, summer shower
port aguaceiro de verão
Entzun:
Tribunal Konstituzionalak EPSV pentsio osagarriei emandako osti-zaparradaren ondoren (udako euri zaparradei deitzen zaie osti-zaparrada, ez izan gaizki pentsatuak), Jaurlaritzak eta erakunde finantzariek bat egin dute inor ez dadin pentsioon «gatibu» gelditu. [Gatibu, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2014-07-04)] (Berria.eus)
Gernikako bonbardaketan hartu zuen min, eta geroztik, 87. urtean doakion bere bizitza luzean Gernikaz oroitu da, berotik hotzerako aldaketa bortitza zela, antzigarrezko egunsentiak zirela, egun euri-bustien umeltasuna batzuetan, bat-bateko trumoi eta osti-zaparrada bestetan, belaunak oinaze minsorra eragiten zion bakoitzean. [Urregilearen orduak, Pako Aristi (Erein, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply