eiherazain
iz. 1. (Ipar.) Errotazaina. 2. ZOOL. Hemipteroen ordenako intsektu akuatikoa, 1.5 cm-rainoko gorputz arrea eta oso hanka luzeak dituena. Bere ziztada oso mingarria da, baina ez da arriskutsua. Urmaeletan bizi da (Nepa cinerea). 3. ZOOL. Kalionimidoen familiako eta Callionymus generoko arrain osteiktieen izen arrunta. Gorputz txiki eta luzexkak, hegats dortsal handiak, kolore ikusgarriko jantziak eta operkuluetan ezten pozoitsuak dituzte. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Orotariko Euskal Hiztegian:
eiherazain (S; Arch VocGr, H), eiharazain (BN-baig; Dv, H), eihazain, iharazain (L, BN; Lecl, Dv, H), igarazai. Ref.: A (eiherazain, iharazain); Lrq; CEEN 1969, 211.
1. Molinero. v. errotari. Eihera zain bat, enia bezala, / Izan baliz zure nausia. Arch Fab 79. Pelo eiherazainak ere etzuken athera segur. JE Ber 97. Ur-xurruxta dut erdian: onek nau esnatuko. / Eihara-zaina bezala ez al nau sogortuko. Or Poem 539. Eiherazain bat, oro irin. Const 32. (…)
2. eiharazain (H), iharazain (H). “Insecte aptère qui habite les eaux tranquilles” H. “Iharazaina, insecte à longues pattes qui marche sur l’eau. Syn. uhendila” Ib.
Sinonimoak: iz. Ipar.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) (Ipar.) molinero, -a (2) (Zool.) escorpión de agua (Nepa cinerea) (3) (Zool.) dragoncillo
fr (Ipar.) meunier, -ère
en miller
port moleiro, -a, moendeiro, -a
Entzun:
Gaur goizeko uholdeen ondorioz, Pierre Salles eiherazaina hil da. Ahotsak.com-erako elkarrizketatu genuen iaz, Izuran. Ainize Madariagak egin zion elkarrizketa, eta lerro hauek idatzi ditu, omenaldi ttipi gisa:
Pierre Salles, denek Lako izenez ezagutua, sortetxearen izenetik bildua, Altzürüku Lakotegiatik. Ttipitik Izurako eiherarat jin ziren bizitzerat, aitama eta hiru anai-arrebak. (Jarraitu irakurtzen…) [Pierre Salles eiherazaina uholdeek eraman dute, Ainize Madariaga (Ahotsak.com, 2014-07-04)]
Luistxo 9:10 am on 2014/07/08 Permalink
Bueno, nik ez nuen gizon hau ezagutu… pentsatu nuen atzo Ahotsak proiektuak eskain ziezaiokeela hitza. Baina berdin dio. Ahotsak-en kolaboratu duten euskaldun guztiek merezi dute gure eskertza eta omenaldia. Gugan bego Pierre Salles.
Maite 9:11 am on 2014/07/08 Permalink