Recent Updates Page 116 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:55 pm on 2020/03/19 Permalink | Reply  

    kutsakor 

    iz. Berrogei eguneko bitartea; bereziki, eritasun kutsakorren bat bide duten pertsonei ezartzen zaien bakarraldia, lehen berrogeiren bat egunekoa zena. Laborategia apirilean itxi zuten, eta bertako laurehun langile berrogeialdian jarri zituzten. (Hiztegi batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    berrogaialdi. Cuarentena, período de cuarenta días. v. berrogeizaro. Berrogei-aldi onen ondoren deabrua alderatu eta tentatzen asi zitzaion. Lard 372. Ta andikan berrogei egunera, berrogei-aldia bete zitzaion. Jesus! Ura edaten asi ta an zakurra ikusten zuala. PEBiz 42. Naiz berrogai-aldi ezoak naiz legorikaragarriak edo izotzaldiak edo uzta ugariak zekazten. Or Mi 90. Garizumako edo berrogeialdiko barua, Jesukristo gure Jaunaren baruaren oroipenean egin oi dugu. Or MB 156.

    Sinonimoak

    iz. [berrogei eguneko bitartea]: koarentena, berrogeizaro g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es izond. (Med.) contagioso, -a; transmisible, trasmisible
    • en izond. contagious; infectious; transmissible
    • fr izond. contagieux, -euse ; polluant, -e
    • port iz.

    Testuinguruan

    Koronabirusa oso kutsakorra da.

     
  • Maite 10:53 pm on 2020/03/18 Permalink | Reply  

    protesta 

    iz. Heg. Adostasun ezaren edo arbuioaren adierazpena. Protesta eta zalaparta askoren ondoren, bere gelara joan zen azkenean. Hiru lagun hil dira presidentearen aurkako protestan.

    protesta egin Heg. Protestatu. Semeak protesta egin zuen eta zutitu egin zen.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1. Protesta, proclamación, declaración. Eskribitzalliaren menea edo protestia. Astar II 292.
    2. Protesta, queja. Helena protesta bat ateratzera zoan. Mde Pr 172. Jentearen artean protesta batzuk entzuten dira. Arti Tobera 264. Protestak eta jardespenak egin zituen, arrapaladan eldu ziran almendunak. Erkiag BatB 104. Protesta sozialaren giroan. Zarate ELit 110. Aialako zar batek protesta gogorrak egiten eutsazan zuzendaritzari. Gerrika 191. Protesta egin zuen Idiartegarayek zango bat lurrerat eman zuela behin. Larre ArtzainE 148. En DFrec hay 63 ejs., meridionales.

    Sinonimoak (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    • kontestazio, arbudio.
    • gaitzespen, kexu, kexa

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es iz. protesta
    • en iz. protest
    • fr iz. protestation, contestation
    • port iz. protesto

    Testuinguruan

    Protesta urrutitik entzun da.

     
  • Maite 10:50 pm on 2020/03/17 Permalink | Reply  

    maskara 

    iz. Mozorroa. Maskararik ez du behar zuk bezalako aurpegia duenak. (Hiztegi batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1. mazkara. Máscara. Konbenienziaren maskararekin eta libertatearekin ez du agertzen eta estalzen du iduri itsusi bat (B, s. XVIII). BOEans 934. Orain baina gabilzaz / maskaraz erdiak. Azc PB 199. Euskalduna gorputza, / Prantzesa arimea, / au da len esan dodan / geure mazkarea. Ib. 203 (in Ur PoBasc 226 maskaria). Maskararikan ez daula biar / zuk lango arpeia daukonak. BEnb NereA 33. Dendetan kartoizko maskarak saltzen ziran. Etxabu Kontu 96. [Kirofanoan] maskara bat jarri zidaten, aoa eta sudurra tapatzen zituala. JAzpiroz 177. Disimulatzen dira / gamelu oiekin, / errudunak tapatuz / maskara batekin. Ayesta 67. En DFrec hay 2 ejs

    2. Enmascarado, persona disfrazada; personaje disfrazado. Eskerrak maskara Brakamanen lengusua zala. Iraola 118. Etorri aurten Lesakara […] / iñauteriyetako bestak / alai pasatzera; / emengo mairu ta maskara, / jostaketa ona nola ez para? Yanzi 66.

    3. + mazkara (V-ger-m ap. A). “Atrevido, desvergonzado, cínico” A. ” Maskarie. Maskari-ori!, desvergonzado, descarado” Ort Voc 141. “Maskarien arpidxe oki, ser desvergonzado” Ib. 141. Zeuk eztakixu edaten ela? Nongue da maskarien arpidun ori! Ort Oroig 127. Maskarien arpidxe be eztako arek txikidxe! Ib. 95. Azalez zakarra, gordiña ta mazkara da [Rabelais], mamiz besterik da, ordea. Zait EG 1954 (5-8), 92.

    4. mazkara (Sal ap. A). “Ganado vacuno de hocico negro” A. En Garral EEs 1918, 122 aparece Maxkara como nombre propio de una vaca. v. maskaro.

    Sinonimoak

    iz. [mozorroa]: mozorro, koko Bizk., karatula g.e., katamalo g.e., mamu g.e., maska Ipar. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es (1) iz. [mozorroa] máscara, careta, mascarilla (2) iz. [kosmetikoa] mascarilla (3) iz. (Inform.) máscara
    • en iz. mask
    • fr iz. masque
    • port iz. máscara

    Testuinguruan

    Marka eta itxura askotariko maskarak daude, baina nagusiki hiru multzotan bana daitezke: Ffp1, 2 eta 3. [Berria.eus, 2020-03-04 (mold.)]

     
  • Maite 9:47 pm on 2020/03/16 Permalink | Reply  

    hedapen 

    iz. Hedatzea. Nabarmena da irratiek bertsolaritzaren hedapenean izan duten eragina. (Hiztegi batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1. (L ap. A ; Dv). Extensión. v. hedamen. Hedapen haundiko aurkikuntzak dira horiek, zeren gizonaren izateaz egia zerbait irakats bailiezagukete. Mde Pr 319s. Indarrez eta hedapenez garaitu nituen [haren karraxiak]. Ib. 115. En DFrec hay 8 ejs. de hedapen.

    2. (Dv). Propagación, difusión.

    Sinonimoak

    iz.    [hedatzea]: hedaketa, hedakuntza, hedaldi, zabalketa, zabalkuntza, zabalpen, zabaltze, zabalaldi g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es (1) iz. expansión, extensión, difusión, propagación (2) iz. (Fis.) propagación (3) iz. (Fis.) expansión
    • fr iz. (1) iz. expansion, extension, diffusion, propagation (2)  iz. (Fis.) propagation (3)  iz. (Fis.) expansion
    • en iz  expansion, extension, spread
    • port iz. expansão, difusão, propagação

    Testuinguruan

    Covid-19 birusaren hedapena murrizteko helburuz neurri ezberdinak hartu dira. #gaurkohitza

     
  • Maite 10:22 pm on 2020/03/15 Permalink | Reply  

    telelan 

    iz. Telekomunikazio sistema bat erabiliz egiten den lana, enpresaren egoitzatik kanpo dagoen leku batetik, eskuarki langilearen etxetik, egiten dena. Telelana zabaltzeko oztopo nagusia enpresaburuak-eta dira soziologoen ustez, ez baitira langileekin fio. (Hiztegi batua)

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es iz. teletrabajo
    • en iz. (UK) teleworking; telecommuting
    • fr iz. travail à distance, télétravail
    • port iz. telecommuting

    Testuinguruan

    Telelana erabiltzeko eskatu dute.

    Irudia: Pixabay CC0, StockSnap

     
  • Maite 11:03 pm on 2020/03/14 Permalink | Reply  

    konfinamendu 

    iz. Zuz. Konfinatzea; horren ondorioa. Atxiloketak, epaiketak, konfinamenduak eta deportazioak. Auzibide bat ireki dute haren aurka, 1993an ezarri zioten konfinamendua hausteagatik. (Hiztegi batua)

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es  iz. (Zuz.) confinamiento
    • en iz. confinement
    • fr iz. (domicile) assignation à résidence
    • port iz. confinamento

    Testuinguruan

    Herritarrak konfinamendurako prest gaude.

    Argazkia: gipuzkoa.eus

     
  • Maite 11:21 pm on 2020/03/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    larrialdi 

    iz. Larritasunezko unea edo denbora. Ik. estualdi. Larrialdi estu hartan. Bere ezbehar eta larrialdietan. Larrialdi hurbilik ikusten ez zutenez gero, ez ziren kezkatu hizkuntza lantzen. Gero beste larrialdi bat gertatu zitzaidan.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    (V-gip, G-azp, AN-gip-larr-5vill; Izt). Ref.: Iz Ulz ; Asp Leiz ; Elexp Berg; Gte Erd 275 y 19. Situación apurada, trance; apuro, momento apurado. “Apuro, lance” Izt. “Apuro, congoja” Asp Leiz. ” Hasierako larrialdia joan ondoren (G-azp, AN-gip)” Gte Erd 275. ” Larrialditan ibilli da (AN-5vill)” Ib. 19. v. larriune, larrigiro.

    Sinonimoak:

    larrialdi iz. [larriunea]: ataka, egonezin, estualdi, estura, estutasun, ezinegon, hinka, kinka, larri, larridura, larrimin, larritasun, larriune, arrangura Ipar., arteka Ipar., behar-ordu Ipar., herstura Ipar., kexa Ipar., kexaldi Ipar., zinak eta minak Ipar., angustia Heg., elorrio Bizk., istilu Gip., hertsidura Zub., estu g.e., herrestadura g.e., larri-ordu g.e., trantze Heg. beh., antsia Heg. g.e., arbin Bizk. g.e., erreki Gip. g.e., estres Ipar. zah., kexagune Ipar. zah. (UZEI sinonimoen hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan:

    • es (1) iz. momento crítico; crisis; aprieto; urgencia; mal rato (2)  iz. (Med.) urgencia
    • en (1) iz. critical moment; tight spot; fix (2) iz. casualty (ward); emergency room (Am)
    • fr (1) iz. angoisse, crise, gêne, oppression (2) iz. urgence
    • port (1) iz. momento crítico; crise; urgência (2)  iz. (Med.) emergência

    Testuinguruan

    Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdiko egoera ezarri du (berria.eus, 2020-03-13)

    Argazkia, eitb.eus

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel