Recent Updates Page 115 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:24 pm on 2020/03/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    osatu 

    1 du ad. Zenbait gauzak osotasun edo banako bat eratu. Batzarra osatzen dutenak. Lore sorta zoragarria osatu du. Landuccik osatu zuen euskal hiztegian. Gorputza materiaz osatua dela. “Euskal hitz garbiak”, hau da, hizkuntzan bertan ezagun diren hitzez eta morfemez osatuak. Aldizkarietan argitaratu dituen artikuluekin liburuxka polit bat osatu du. Hiru zatik osatua. Liburuaren hirutatik bi hiztegiek osatzen dute. || Artikuluarekin hiru silaba osatzen dituzten izenak bi sailetan banatuak ageri dira. Ardi-bildotsetan ehun eta berrogei buru osatu behar, eta ehun eta hogeita hemezortzi ziren soilik eskortara bildutakoak.

    2 du ad. Zerbaiti osoa edo beteagoa izateko falta zaiona erantsi edo gehitu. Erreala falta da ogerlekoa osatzeko. Hautagaien zerrenda osatzeko. Hilabetea osatu arte. Ez gizonezkoa duzu osoa eta ez emakumezkoa; biek osatzen dute elkar. Bata bestearekin osaturik. Niri falta zaidana zuk osa ezazu. Eta saia gaitezen oro Azkueren lana zuzentzen, osatzen eta hobetzen. Orain, argitaraldi berrian, osaturik dator herri teatro zatiak erantsirik. Hezi eta osa zeure burua lehenbizi. Noek eman zituen ehun urte dorre hura osatzen. Jainkoak zazpigarren eguneko osatu zuen bere eskuko lana.

    3 du ad. Hautsi den zerbaiten zatiak elkarrekin bildu. Apurtutako pitxerra osatu. Hezur hautsia, nork osatu?

    4 da/du ad. Bizk. Sendatu. Gaixoak osatu, itsuak argitu. Zauria osatu zitzaionean. Begia osatu arte etxean egoteko. Gaitza ezin osatu duten medikuak. Osatuko bazara, hartu behar duzu edari mingots hau. Ez zinen osatu, ala? || Arima osatzeko sakramentua.

    5 du ad. Naf. eta Zub. Zikiratu, irendu. Osatua bada, idia esaten zaio zezenari.

    6 du ad. Eginiko kalte edo gaitzen ordaina eman. Ik. ordaindu. Inori egindako kalteak ordaintzeko eta osatzeko agintzen du. Honezkero, egindako kaltea ezingo dut osatu.

    7 du ad. (Bertsoak, olerkiak…) ondu. Bertsoak nekez osatuak irudi dutelako, nekez ditugu irakurtzen.

    (Hiztegi batua)

    Sinonimoak ad.  (UZEIren sinonimoen hiztegia)

    [zikiratu]: Naf./Zub.irendu, osotu, zikiratu, irantzi g.e.    

    [sendatu]: Bizk.osotu, sendatu    

    [osotasuna eman]: osotu

    Beste hizkuntza batzuetan

    es 1 du ad. completar 2  du ad. completar, juntar, reunir, sumar 3  du ad. montar, armar, completar 4 du ad. pagar, liquidar; reparar, compensar 5  du ad. constituir, formar, integrar 6 du ad. (GN) castrar, capar 7 da/du ad. (B) curar(se), sanar, recuperarse

    Testuinguruan

    Mikel Catania: “Atzo esan zidaten ofizialki osatuta nagoela eta ez dudala isolamenduan egon behar” (goiena.eus, 2020-03-27)

     
  • Maite 11:42 pm on 2020/03/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    makurrarazi 

    du ad. makurrarazi, makurraraz, makurrarazten. Makurtzera behartu. Bertutezko bidetik gu makurrarazteko. Ez da edozein haizek makurraraz dezakeen zuhaitza. Burua makurrarazi zion. Senarra bere nahikerietara makurrarazirik. (Hiztegi batua)

    Sinonimoak

    ad. [makurrarazi]: okerrarazi, plegarazi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es (1) iz. (1) someter, hacer inclinar (2) apartar, desviar (3) torcer, corromper

    Testuinguruan

    Makurrarazi beharreko kurba famatuaren koordenatuetako bat denbora da. [Denbora gelditzeaz, Angel Erro (Berria.eus, 2020-03-26)]

     
  • Maite 12:00 am on 2020/03/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    test 

    1 iz. Gaitasuna, adimena edo zerbaiti buruzko ezagutza neurtzeko proba, emaitza mekanikoki neurtzeko aukera ematen duena. Adimen testa. Azterketa test gisakoa izango zela jakinarazi zien ikasleei.

    2 iz. Zerbait egiaztatzeko egiten den analisi kimiko edo biologikoa. Ik. proba 4. Hiesaren testa. (Hiztegi batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    test. Test. Eta “test” moduan erabil ditzakegu. MEIG VIII 36.

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es (1) iz. (Psikol.) test, prueba (2) iz. (hed.) test, examen (3) iz. (Med.) test, análisis
    • en (1) iz. test (2) iz. [azterketa] test, exam
    • fr iz. test
    • port iz. teste

    Testuinguruan

    Osasun arloko langileei testak egiten hasi zaizkie.

     
  • Maite 11:26 pm on 2020/03/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    enpagu 

    iz. Bizk. Nazka, higuina. Enpagua eman zidan. (Hiztegi batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    enpagu. v. enfadu; enparu. enfadu. (-o Lar; Añ), enpadu, enparu (V-m), enpagu. Ref.: Etxabu Ond; Zubk Ond. Enfado; molestia, fastidio. ” Enparu euki, fastidio. Dejar hastiado. Tener hastío” Zubk Ond. ” Enparu izan, tener asco. Cuando se tiene a las personas; es algo como odio, pero mucho menos intenso” Etxabu Ond. Moderatu enfadoak eta atrebimentuak. El 88. Debózio baño enfádo yágo ta moléstia ematendióte gutitáko dagonái. LE Ong 85r. Gogo betia, ta enpaduba emoten deutsen lagunakin. fB Ic III 355. Artu neban enfadu andija dantza naastekueen kontra. JJMg BasEsc 138s. Enpagua emoten deust lurrak, zerura begiratuten dotanean. EgutAr 18-4-1962 (ap. DRA). Zeregin jolaskoi orretan, baldin aren lagunetariko batek edo bestek narda ta enpagua izan ezkero. Erkiag BatB 37.

    Sinonimoak

    iz. Bizk. [nazka]: higuin, nazka, gohaindura Ipar., narda Ipar., susuma Bizk., gogait g.e., higuindura g.e., higuintza g.e., naga g.e., hastiotasun zah., antoju Heg. beh., goihendura Ipar. g.e., hastio Ipar. g.e., nakaitz Ipar. g.e., nakaizdura Ipar. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak)

    • es iz. (B) hastío, fastidio; asco, repugnancia
    • en iz. boredom, annoyance; disgust
    • fr iz. ennui, ennui; dégoût
    • port iz. tédio, aborrecimento; nojo

    Testuinguruan

    Albistegietan gai bakarra dago, eta albisteen bazka irensteko joera duen honi, honezkero, enpagua ematen dio gehiegizko jarioak. [Ezin astindu, Goizalde Landabaso (berria.eus, 2020-03-24)]

     
  • Maite 10:48 pm on 2020/03/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    txerto 

    1 iz. Landare baten enborrean edo adar batean txertatzen den beste landare baten adarra. Ik. mentu. Hauta ezazu txertoa arbola gaztean eta ez zaharkituan. Madariondoa, txertoen bidez antzaldatuta sagarrak ematen. 2 iz. Txertatzea. Txerto batzuk landarearen beheko aldean egiten dira; goiko aldean beste batzuk. Azaleko txertoa eta txerto ziriduna. 3 iz. Pertsona edo animalia bati gorputzean sartzen zaizkion bakterio edo birus ahulduak, horiek sortzen dituzten eritasunen kontra babesten dutenak. Koleraren kontrako txertoa. (Hiztegi batua)

    Sinonimoak: iz.

    [mentua]: mentu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. injerto (2) iz. (Kim.) injerto (3) iz. (Med.) vacuna
    fr (1) iz. (Nekaz.) greffe, greffon (2) iz. (Med.) greffe, greffon (3) iz. (Med.) vaccin
    en (1) iz. graft (2) iz. (Med.) vaccine
    port (1) iz. enxerto (2) iz. (Med.) vacina

    Testuinguruan

    COVID-19ren aurkako txertoa aurkitzeko lasterketa frenetikoa hasi da. #gaurkohitza

     
  • Maite 10:59 pm on 2020/03/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    luzatu 

    luzatu, luza, luzatzen (Hiztegi batua)

    1 da/du ad. Luzeago bihurtu, luzera handitu. Erraza da horrelakoen zerrenda luzatzea. Bi zangoen puntetan gorputza luzatuz. Urratsa luzatu. Arazo honetan laburtzea da zaila, ez luzatzea. Soinekoa luzatu beharra daukat.

    2 da/du ad. (Denbora-bitarteez mintzatuz). Epea luzatu. Egunak hozten eta gauak luzatzen direnean. Bizia luzatzen badio. Hamabost urtez luzatuko ditut zure egunak. Kontakizuna ez luzatzeko. Ez naiz gehiegi luzatuko alde makurra erakusten.

    3 da ad. Pertsonez mintzatuz, hazi. Zure semea luzatua aurkitzen dut. Nola luzatu den aspaldian Iñaki!

    4 da ad. Landareez mintzatuz, garatu. Urazak, nahiz batzuk luzatuak izan, agertu orduko eramaten zizkidaten eskuetatik.

    5 da/du ad. Luzera guztian hedatu. Besoak luzatu. Azpeitiraino luzatzen den ordokia. Zezen gaixoa kordokan mihia luzaturik hiltzen ikustea. Inguruko mendietatik harantz begiak luzatzen ez badakigu.

    6 da/du ad. Zerbait egiteko edo gertatzeko uneaz mintzatuz, atzeratu. Ik. berandutu. Bekatutik ateratzea egunetik egunera luzatuz. Gerora ezin luza daitekeen gauza. Geroko luzatu. Jendartean azaltzea franko luzatu badu ere. Ez ahal da luzatuko agindu zaigun liburuaren bigarren zatia! Gehiago luzatu gabe, esan dezadan esan nahi dudana.

    7 du ad. Norbaiten eskumenean jarri. Aulki bat luzatu dio. Eskua luzatu zion.

    Sinonimoak

    ad.    [berandutu]: atzeratu, berandutu, geroratu, berandu Ipar., gibelatu Ipar., belutu Bizk., tardatu Heg. beh.

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es (1) da/du ad. alargar(se), prolongar(se); crecer (2) da/du ad. retrasar(se), demorar(se), alargar(se) (3) da/du ad. extender(se), alargar(se), estirar(se) (4) dio ad. poner al alcance de; ofrecer; dar (5) du ad. (Kir.) estirar
    • en (1) da/du ad. [luzeago egin, bihurtu] to lengthen (2)  da/du ad. [pertsona, landarea, ilea] to grow (3) da/du ad. to prolong, to extend (4) da/du ad. [atzeratu] to postpone, to put off; to delay (5) da/du ad. to stretch (6) dio ad. [eskura jarri] to pass, to give, to hand
    • fr (1) da/du ad. (s’)allonger, (se) prolonger (2) da/du ad. (s’)ajourner, (se) remettre, reculer (3) da/du ad. (s’)étendre, (s’)allonger ; pousser (4) da/du ad. (s’)étirer (5) dio ad. tendre ; offrir ; donner
    • port (1) da/du ad. prolongar-se, alargar-se ; crescer (2) atrasar-se, demorar-se

    Testuinguruan

    Ez dakigu zenbat luzatuko den egoera hau. #gaurkohitza

     
  • Maite 10:32 pm on 2020/03/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    garaiezin 

    adj. Ezin garaituzkoa. Indar handi garaiezin bat. Hitler garaiezina zela uste zuten. (Hiztegi batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    garaiezin. garaituezin (Añ), garaitezin (Lar). Invencible. “Insuperable”Lar. AxN explica parrik ezin (332) por garaituezin. v. garaitezgarri, EZIN GARAITUZKO. Indar andi garaiezin bat. Ub 99. Buru-auste nekagarria ta garaitu-eziña izango litzakit […] egoki adierazotea. A BeinB 35. Afroditen jolasak garai-eziñak baitituk. ‘Afrodita de todo se burla invencible’ Zait Sof 184. Iransuge arerioak garai-eziña.Zait Sof 164.

    Sinonimoak

    adj. menderaezin, gaindiezin, ezin garaituzko (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak)

    • es izond. invencible
    • en izond. unbeatable, invincible, impregnable
    • fr izond. invincible
    • port izond. invencível

    Testuinguruan

    Gazteei “garaiezinak” ez direla ohartarazi die OMEK (Edu Lartzanguren, berria.eus)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel