Recent Updates Page 114 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:50 pm on 2020/04/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    zarata 

    1 iz. Bibrazio irregularrek sortzen duten hotsa, bereziki aski ozen eta nahasia dena. Ik. harrabots; burrunba 2; soinu. Eta honetan, eliza barrutik zarata batzuk entzun ditugu. Berriro, zaldi zarata eta tiro hotsak. Zaratarik gabe, har ezkutuaren antzera, azpilanean ari den denbora iheskorrak erauzi du gure artetik. Deiadar zarata. Zarata haren hotsera etorri da.

    2 iz. Irud. Film honek, gureganatu baino lehen, bazekarren zarata eta zalaparta.

    zarata atera Soinua atera. Ik. zarata egin. Zer da kale horretan horrenbeste zarata ateratzeko? Politikan, zarata ateratzea ez da sendo izatea; eta isilik egotea ez da ahul izatea.

    zarata egin Soinua egin. Ik. zarata atera. Zarata egitea debekatuta dago. Bi mutil gazte beren motorretan igaro ziren, bi neskarekin, berebiziko zarata eginez. (Hiztegi batua)

    Sinonimoak

    iz. [hotsa]: hots, soinu, azantz Ipar., haro Ipar., harrabots Ipar., zarraparra Bizk., asots Naf., ereta Naf., herots Zub., arrada g.e., ospe Bizk. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es iz. ruido, barullo, algarabía
    • en iz. noise, loud sound
    • fr iz. bruit, tapage, tumulte
    • port iz. barulho, hubbub

    Testuinguruan

    Zarata handia dago.

    zarata

     
  • Maite 7:51 am on 2020/04/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    kokapen 

    iz. Kokatzea; kokalekua. Kokapenari dagokionez, hauxe besterik ez dakigu: garun azalean daudela, itxuraz, oroimenaren alderdi konplexu horiek. Xake jokoan, pieza baten kokapena ez dago pieza horrek lehen izan dituen kokapenekin lotua. (Hiztegi batua)

    Sinonimoak

    iz. [kokapen]: kokatze (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es iz. localización, situación, posición, emplazamiento, ubicación
    • fr iz.  localisation, emplacement, situation, position
    • en iz. location, site, position, situation
    • port iz. localização, situação, posição

    Testuinguruan

    Sakelakoen kokapena jasoko du Madrilek (Berria.eus, 20-04-02)

     
  • Maite 10:01 pm on 2020/04/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    kolpatu 

    ad. kolpatu, kolpa, kolpatzen (Hiztegi batua)

    1 da/du ad. Zauritu. Eroriko handi bat egin zuen eta itsuski kolpatu zen. Ganibet ukaldiz kolpatu zuten. Lagun hurkoa hiltzea, kolpatzea edo jotzea. Begia kolpatu aurretik. Ehiztariak kolpatu baizik ez duen hartzak su gehiagorekin egiten du jauzi, kolpatu duenaren gainera. Gerlan kolpatua. Istripuz kolpatua.

    2 du ad. Irud. Zure amodioak kolpatu nau. Gorputzeko garbitasuna kolpatu ez dutenak. Igande egunaren legea kolpatzen dutenak.

    3 (Partizipio burutua izenondo edo izen gisa). Auto istripua: bi hil eta hiru kolpatu. Bihotz-erdiragarri da kolpatuak ikustea eta entzutea. Aleman kolpatuz beteak ziren ospitaleak. Haren bihotz kolpatua.

    [Oharra: teklak-eta ez dira kolpatzen].

    Orotariko Euskal Hiztegian

    berrogaialdi. Cuarentena, período de cuarenta días. v. berrogeizaro. Berrogei-aldi onen ondoren deabrua alderatu eta tentatzen asi zitzaion. Lard 372. Ta andikan berrogei egunera, berrogei-aldia bete zitzaion. Jesus! Ura edaten asi ta an zakurra ikusten zuala. PEBiz 42. Naiz berrogai-aldi ezoak naiz legorikaragarriak edo izotzaldiak edo uzta ugariak zekazten. Or Mi 90. Garizumako edo berrogeialdiko barua, Jesukristo gure Jaunaren baruaren oroipenean egin oi dugu. Or MB 156.

    Sinonimoak

    ad. Ipar.  [zauritu]: mankatu, zauritu, kaskatu Ipar., zaurtu Ipar., sakitu g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es
    • en
    • fr
    • port i

    Testuinguruan

    Euskal Herria munduan koronabirusak gehien kolpatu dituen herrialdeen artean dago. [Marta Ortega, Goiena.eus (2020-04-01)]

     
  • Maite 9:41 pm on 2020/03/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    aizkol 

    askol, axkol: hitz hau gezurra edo “ziria” sartu dela adierazteko esaten da. <Se emplea para decir que algo es mentira o trola.> Zer axkola bota dakun. || Askola. “Axkola”

    Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa

    aizkol 1. Ik. aixkol. iz. BOT. Leguminosoen familiako landare belarkara. Zurtoina adarkatua, hostoak lantza-formakoak, loreak moreak edo zuriak eta leka-motako fruituak ditu. Abereak bazkatzeko erabiltzen da (Lathyrus sativus).

    aizkol 2. Aizkora izenak zenbait hitz-elkartetan hartzen duen forma.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1. (Sal, R), aixkol (Sal, R-uzt), axkol (AN-gip, B, Sal, R), aiskol (Aq 102 (AN)), askol (B). Ref.: A (aizkol, aixkol, axkol); Izeta BHizt2 (axkol). “Arveja cuadrada” Aq 102. “(Sal, R) arveja” A. ” Axkol (AN-gip), almorta, quija” Ib. “(Lathyrus sativus), almortas, quijas, titos, muela, […] illar latza, de illarra arbeja y latza áspera, y vale como arbeja áspera. En Tierra de Pamplona la llaman askol ” Lcq 73. Cf. Baraib: “Aizcoles (Pueblos lindantes con Navarra). Titos, guijas o almortas, planta papilionácea (Lathyrus sativus)”. Cf. tbn. VocNav: “Aiscol. Nombre que dan en Pamplona, Cuenca y Montaña a la leguminosa Latirus sativus, llamada almorta, muela, tito y guija” (v. tbn. ascol).

    2. “(AN-5vill), lenteja” A. Oe edontzi ta eltzeak, gari, garagar ta iriña, opillak, babak, aizkolak ta errariak. Ol 2 Sam 17, 28 (Dv baba, dilista, ilhar frijitua, Ker babak, tillistak; cf. Ol Gen 25, 34 txillista). Gari, garagar, baberrun, aizkol, artatxiki ta oloa artu ta ontzi batean sartu. Ol Ez 4, 9.

    3. “Axkol, askol. Se emplea para decir que algo es mentira o trola. Zer axkola bota dakun” Izeta BHizt2. . Cf. VocNav s.v. aiscol.

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es iz. almorta ➥ aixkol >  iz. (Bot.) almorta, muela, guija, tito (Lathyrus sativus)
    • en iz. grass pea
    • fr iz. (planta: Lathyrus sativus) lathyrus; (fruto de planta) gesse

    Testuinguruan

    Zer axkola bota dakun!

     
  • Maite 11:20 pm on 2020/03/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    koronabirus 

    Koronabirusa birus espezieen multzo bat da, ugaztunetan eta hegaztietan gaixotasunak sortzen dituena.[1] Besteak beste, gastroenteritisak eragiten dituzte behi eta txerrietan, eta arnas-aparatuko gaixotasunak oiloetan eta gizakietan. Gizakien kasuan, kasu gehienetan gaixotasuna arina izaten da, baina koronabirus gutxi batzuek kasu larriak sor ditzakete eta heriotza eragin. Ez dago koronabirusek sortutako gaixotasunen aurka egiteko txertorik edo droga antibiralik, eta gaixotasuna harrapatu ondoren, ohiko tratamendua sintomak arintzea izan ohi da.

    2020an zazpi koronabirus mota nagusi ezagutzen dira, eta 39 espezie. Horietako hiru birulentzia handiko patogenoak dira.[2] Koronabirusak Orthocoronavirinae azpifamiliako kide dira (Coronaviridae familia, Nidovirales ordena).[3] Koronabirusek bilkin birala, zentzu positibodun hari bakarreko ARN genoma eta simetria helikoidaleko kapsida dute. Haien tamaina genomikoa 26 eta 32 kilobase artekoa da, ARN birusen artean luzeena. Koronabirusen izena “koroa” esan nahi duen latineko corona hitzetik dator; izan ere, birioien itxura, mikroskopio elektronikoarekin behatuta, koroa batena da, birioiak ertzean dituen erraboil itxurako irtenuneen eraginez. (Wikipedia, Koronabirus)

    2020ko urtarrilean, COVID-19 indar handiz zabaldu zen Wuhaneko sorburutik Txinara eta mundu osora, ondorio sanitario, sozial, ekonomiko eta politiko larriak eraginez. Martxoaren 11rako, MOEk pandemia izendatu zuen.

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es iz. coronavirus
    • en iz. coronavirus
    • fr iz. coronavirus
    • port iz. coronavírus

    Testuinguruan

    Euskal Herrian 8.225 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 400 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 1.807 pertsonari eman diete alta. [Berria.eus, 2020-03-30]

     
  • Maite 11:31 pm on 2020/03/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    funtsezko 

    iz. Berrogei eguneko bitartea; bereziki, eritasun kutsakorren bat bide duten pertsonei ezartzen zaien bakarraldia, lehen berrogeiren bat egunekoa zena. Laborategia apirilean itxi zuten, eta bertako laurehun langile berrogeialdian jarri zituzten. (Hiztegi batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    berrogaialdi. Cuarentena, período de cuarenta días. v. berrogeizaro. Berrogei-aldi onen ondoren deabrua alderatu eta tentatzen asi zitzaion. Lard 372. Ta andikan berrogei egunera, berrogei-aldia bete zitzaion. Jesus! Ura edaten asi ta an zakurra ikusten zuala. PEBiz 42. Naiz berrogai-aldi ezoak naiz legorikaragarriak edo izotzaldiak edo uzta ugariak zekazten. Or Mi 90. Garizumako edo berrogeialdiko barua, Jesukristo gure Jaunaren baruaren oroipenean egin oi dugu. Or MB 156.

    Sinonimoak

    iz. [berrogei eguneko bitartea]: koarentena, berrogeizaro g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es (1) iz. [isolatze-denbora] cuarentena (2) iz. (Erl.) cuaresma, cuarentena
    • en iz. quarantine
    • fr iz. quarantaine
    • port iz. quarentena

    Testuinguruan

    Zeintzuk dira funtsezko jarduerak?

     
  • Maite 10:29 pm on 2020/03/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    gogortu 

    ad. gogortu, gogor/gogortu, gogortzen

    1 da/du ad. Gogor edo gogorrago bihurtu, gogortasuna hartu edo eman. Eguzkiak beratzen du ezkoa eta gogortzen lurra. Itsutu ditu haien begiak eta haien bihotzak gogortu. Ez zuen amorerik eman; bigundu eta samurtu beharrean, gogortzen hasi zitzaigun. Gurasoen kontra gogortzen direla. Bere setan gogortua zegoen. Ekandu on hori zugan gogortu artean.

    2 da/du ad. Sorgortu, sentiberatasuna galdu edo galarazi; zalutasuna galdu edo galarazi. Hezurrak zaizkit gogortu, belarriak ere gortu. Goazak, Xalbat, hotzak gogortuko hau bestela.

    3 zaio ad. Gogor egin. Nor ziren Antioko erregeari gogortu eta guda egin ziotenak? Lagunari gogortu bazaio.

    4 (Partizipio burutua izenondo gisa). Badakizu izotza ur gogortua besterik ez dela. Arrautza gorringo gogortu bat har ezazu. Bigun zezala bekatari gogortu haren bihotza. Lapur eta eraile gogortu batek ez eze, kristau bihozberagoak ere ez luke horrela jokatuko.

    (Hiztegi batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    berrogaialdi. Cuarentena, período de cuarenta días. v. berrogeizaro. Berrogei-aldi onen ondoren deabrua alderatu eta tentatzen asi zitzaion. Lard 372. Ta andikan berrogei egunera, berrogei-aldia bete zitzaion. Jesus! Ura edaten asi ta an zakurra ikusten zuala. PEBiz 42. Naiz berrogai-aldi ezoak naiz legorikaragarriak edo izotzaldiak edo uzta ugariak zekazten. Or Mi 90. Garizumako edo berrogeialdiko barua, Jesukristo gure Jaunaren baruaren oroipenean egin oi dugu. Or MB 156.

    Sinonimoak

    ad.   [gogor bihurtu]: mokortu Ipar.    [gogor egin]: aurka egin, aurpegi eman, aurpegia eman, aurre egin, aurre eman, buru atxiki, buru egin, buru eman, burura eman, gogor egin, indar egin, kontra egin, kontrakarrean jarri, burutzia egin Ipar., iharduki Ipar., jarki Bizk., dorpetu g.e., ihardetsi Ipar. g.e., kontratu Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es (1) da/du ad. endurecer(se), entumecer(se); mantenerse, obstinarse; cuajar(se) (2) zaio ad. enfrentarse, hacer frente
    • en (1) da/du ad. (se) durcir, (s’)endurcir (2) zaio ad. faire front, (s’)affronter
    • fr (1) da ad. to harden, to stiffen, to strengthen; to get/go hard (2) du ad. to harden, to stiffen, to strengthen; to make hard/stiff
    • port (1) da endurecer (se) (2) confrontar, fazer frente

    Testuinguruan

    Pedro Sanchez, Espainiako presidenteak gaur eman du jakitera itxialdia gogortu eta erabatekoa izango dela datorren astelehenetik aurrera.

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel