Recent Updates Page 113 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:42 pm on 2020/04/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    lixiba 

    1 iz. Arropak, izarak eta kidekoak garbitzeko eta, bereziki, zuritzeko erabiltzen zen isurkari alkalinoa, errautsarekin egiten zena. Arropa lixiban berotu eta beratu baino lehen. Hiru edo lau lixibatan igarotako oihala. Borrokatzen bazara tentazioen kontra, hauek izan arren zikinenak, haiekin garbituko zara, lixibako hauts lohiak zapiak garbitzen dituen bezala. Lixiba ura.

    2 iz. Sodio hipokloritoaren ur disoluzioa, desinfektatzeko edo garbitzeko erabiltzen dena. Iurretako enpresa batek 1.000 litro lixiba isuri ditu Ibaizabal ibaira, nahi gabe. Lixiba usaina beti amaren eskuetan.

    3 iz. Lixibatzea. Ik. bokata. Lixiba egin. Arropa zuri, lixibara askotan doana, errazago garbitzen da. Zortzi lixiba edo behar ditu matazak zuritzeko. Nire alkandora lixiban dut eta horregatik nago ohean. Lixiba ontzia.

    4 iz. Batera lixibatzen den arropa multzoa. Lehen errautsez egosten zen lixiba. Lixiba zuritu. Emaztea lixibako arropa bezala astindu du. (Hiztegi batua)

    Sinonimoak lixiba iz. (UZEI sinonimoen hiztegia)

    [arropak garbitzeko isurkari alkalinoa]: gobada Gip., bokata Ipar./Naf.    

    [lixibatzea]: bokata, gobada Gip.    

    [batera lixibatzen den arropa-multzoa]: bokata, gobada Gip.

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es (1) iz. lejía (2) iz. colada
    • fr (1) iz. eau de javel (2) iz. lessive
    • en (1) iz. lye; bleach (2) iz. wash, washing, laundry
    • port (1) iz. água sanitária, alvejante, cândida (2) (de ropa) barrela, coada

    Testuinguruan

    Egun osoan lixiba eta amoniako potoen artean sartuta daukat sudurra. Korapiloak, Jasone Osoro (Elkar, 2001)

    Argazkia: casalista.com

    Amonak lixiba zabaldu du. #gaurkohitza

     
  • Maite 11:48 pm on 2020/04/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    odolgiro 

    1 adj. Odolzalea. Kristauen etsai odolgiroa. Hautsi zuen bere oin azpian suge odolgiroaren buru pozoitsua. 2 adj. Odoltsua. 1808 eta ondoko urteetako ezbehar odolgiroak. (Hiztegi batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    berrogaialdi. Cuarentena, período de cuarenta días. v. berrogeizaro. Berrogei-aldi onen ondoren deabrua alderatu eta tentatzen asi zitzaion. Lard 372. Ta andikan berrogei egunera, berrogei-aldia bete zitzaion. Jesus! Ura edaten asi ta an zakurra ikusten zuala. PEBiz 42. Naiz berrogai-aldi ezoak naiz legorikaragarriak edo izotzaldiak edo uzta ugariak zekazten. Or Mi 90. Garizumako edo berrogeialdiko barua, Jesukristo gure Jaunaren baruaren oroipenean egin oi dugu. Or MB 156.

    Sinonimoak

    odolgiro izond.  (UZEI sinonimoen hiztegia)

    [ankerra]: anker, krudel, odolzale, odolti jas., odolkoi g.e., odoltsu g.e.    

    [odoltsua]: odolti, odoltsu

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es izond. sanguinario, -a; cruel; carnicero, -a
    • en izond. bloodthirsty, -a; cruel
    • fr izond. sanguinaire, -a; cruel
    • port izond. sanguinário(a), -a; cruel

    Testuinguruan

    Ezin zerura joan halako piztia odolgiro bat; zeren han bada, behintzat, nik baja eskatu, eta ez dut kapera gehiago zapalduko. [Isilpean gordea, Toti Martinez de Lezea (Miren Arratibel), Erein, 2015]

     
  • Maite 9:58 pm on 2020/04/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    irizkidetasun 

    iz. Iritzi-berdintasuna.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    berrogaialdi. Cuarentena, período de cuarenta días. v. berrogeizaro. Berrogei-aldi onen ondoren deabrua alderatu eta tentatzen asi zitzaion. Lard 372. Ta andikan berrogei egunera, berrogei-aldia bete zitzaion. Jesus! Ura edaten asi ta an zakurra ikusten zuala. PEBiz 42. Naiz berrogai-aldi ezoak naiz legorikaragarriak edo izotzaldiak edo uzta ugariak zekazten. Or Mi 90. Garizumako edo berrogeialdiko barua, Jesukristo gure Jaunaren baruaren oroipenean egin oi dugu. Or MB 156.

    Sinonimoak

    iz. [irizkidetasun]: iritzi-berdintasun, iritzi-kidetasun

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es iz. afinidad/concordancia de opiniones
    • en iz. affinity of opinions
    • fr iz. affinité des opinions
    • port iz. afinidade de opiniões

    Testuinguruan

    Ez da hau irizkidetasun handiko gaia. (Dialektologiatik euskalkietara tradizioan gaindi, Iñaki Camino [Elkar, 2009])

     
  • Maite 10:17 pm on 2020/04/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    andui 

    iz. (Zuhaitzaren) motzondoa. Ik. epaitondo. Mahasti baten anduiak bezala. (Hiztegi batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    (V-m ap. A ; Mg PAbVoc), andu (A), andue (Izt 118v, A), andube (Izt 118v).”Tronco de árbol cortado que queda enterrado, anduea, andubea ” Izt 118v. “Cepa, parte del tronco de cualquier árbol o planta, que está dentro de la tierra y unida a las raíces” A. Tr. Parece que la forma mejor documentada es andui, que puede muy bien venir de andue. Los ejemplos de andu parecen proceder, en general, de autores que podían tener sólo un conocimiento libresco de la voz. Beresija esaten jako esituta daguan leku bati, nun datozan goratuten ez dirian abetxubak, ta andui galantak. Mg PAb 188. Batzutan lurrean etzan, bestetan eroa bezala landan barna iges; gabez ulubika andu tartean, artza bezala. Or Mi 86. Gizonen atzetik lerro luzeka, maasti baten anduak bezala, maillak ageri ziren. Ib. 109. Koko-errian anduak, igar, / bizi-zantzurik ez zuen. Or Eus 382. Eta ataditik gora kakoetan anduak josiz dijoazen matsondo bik tellatu-ertza atzematen dute doidoi aien-luzeka. TAg Uzt 11. Gaurkoan, berriz, andu-motz, erro irotua / baizik ez naiz. Zait Gold 88. Nekazariak / galtzen doaz bizitza, / galtzen ardiek ile- / -matazak bezala, arantzetan, / andu, hesi, bideetan, / eguzki, antzigarretan. Azurm HitzB 65. ANDUI-ONDO. “(V-m), cepa” A.

    Sinonimoak (UZEI sinonimoen hiztegia)

    iz.    [motzondoa]: arbola-ipurdi, epaitondo, motzondo

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es (1) iz. cepa (2) iz. (Mikrob.) cepa
    • fr iz. cep, souche d’arbre
    • en iz. stump; [mahastiarena] vine
    • port (1) iz. cepa (2) (Biol) linhagem

    Testuinguruan

    Unai Brea: Hala ere, badirudi birus hau aurreko beste edozein baino arinago ikertzen gabiltzala.

    Guillermo Quindós: Bai. Esaterako, aste bi pasata bagenekien isolatu ziren lehenengo anduien genoma osoa (behintzat ARNarena). “Zientzialariek, bereziki medikuek, urteak daroatzate hau etorriko dela esanez”, Guillermo Quindósi elkarrizketa Hiruka.eus-en.

     
  • Maite 12:57 pm on 2020/04/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    antigorputz 

    iz. Odol serumean eta beste isurkari organiko batzuetan aurkitzen den proteina, birusek edo bakterioek eraginiko infekzioei aurre egiten diena. Nahiz eta mikrobio eta bakterio askok erasotzen diguten, antigorputz sendoak ditugu. (Hiztegi batua)

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es iz. (Med.) anticuerpo
    • en iz. antibody
    • fr iz. anticorps
    • port iz. (Biol & Med) anticorpo

    Testuinguruan

    Interesgarria litzateke jakitea gaixotu direnetatik zeintzuek garatu dituzten antigorputzak maila egokian. [Konfinamendua ez da nahikoa, Miren Basaras (berria.eus, 2020-04-07)]

    antigorputz

     
  • Maite 8:57 pm on 2020/04/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    astundu 

    da/du ad. astundu, astun/astundu, astuntzen|Astun edo astunago bihurtu. Astoa egur zamaz ongi astundua. Karga astundu. Gaitzak astuntzen dio burua. Gorputz ustelkorrak arima astuntzen baitu. Ez gero zuen bihotzak lurreko kezkez astundu. Berriz ere lo zeudela aurkitu zituen, haien begiak astunduak baitziren. (Hiztegi batua)

    Sinonimoak

    ad.    [astunago bihurtu]: pisutu

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es (1) da/du ad. hacer(se) pesado (2) da/du ad. agravar(se); ponerse serio/severo (3) da/du ad. ponerse pesado/aburrido (4) da/du ad. ralentizar
    • en (1) make (be) heavy (2) ad. aggravate (oneself); get serious / severe (3) ad. get heavy / boring (4) ad. slow down
    • fr (1) ad. faire (être) lourd (2) ad. aggraver (soi-même); devenir sérieux / sévère (3) ad. obtenir lourd / ennuyeux (4) ad. ralentir
    • port (1) ficar pesado (2) agravar-se; fique sério / grave (3) ad. fique pesado / chato (4) abrandar

    Testuinguruan

    Begigainak astundu egin zitzaizkion, zikomotrizitate sistema erlaxatu. [Berandu da gelditzeko, Unai Iturriaga (Susa, 1999)]

     
  • Maite 10:02 pm on 2020/04/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    uhartedi 

    iz. Uharte multzoa. Ik. artxipelago. Kanaria uharteak Ozeano Atlantikoko uhartedietako bat dira. (Hiztegi batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ugartedi. Archipiélago. Cf. Bera EEs 1915, 169: “Ugartediko [= ‘de Oceanía’] ugarte aundienak zein dire?”. v. uharteri.

    [Ugarte] ok aunitz direnean orduan ugartedia deritza. Bera EEs 1915, 167. Iguzkipean ugartedia. Ldi BB 138.

    Sinonimoak

    iz. [artxipelagoa]: artxipelago

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es iz. archipiélago
    • en iz. archipelago
    • fr iz. archipel
    • port iz. arquipélago

    Testuinguruan

    Imajinatu uhartedi bat, milaka lur zati txikiz osatua, itsasoaren erdian. Berria, 2011-02-22, «Koloreen transmisioa», BEÑAT GAZTELUMENDI [Kultura]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel