Recent Updates Page 124 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:13 pm on 2019/12/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    zartailu 

    iz. Zigortzeko tresna. Zartailu latzez, erruki gabe jo eta jo. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zartailu.

    1. zartagailu. Látigo; azote. Yende abarrak arri bat edo zartaillu bat, gaitz bat edo kako bat dakusan tokian. ‘Fouet’ . Or Mi 73. Beorlariak zartagailluaz / aizatu ez baletza andik. Or Eus 338. Zartallu latzez soin-zigorketan / erruki gabe jo ta jo. SMitx Aranz 154. Zu ari zintzaidan oraino, Iauna, nere barnean, bildur-lotsaen zartaillu gogor urrikaltsuz. Or Aitork 205. Haizearen zartailuak zutik jarritako kima gogordun ile-kalparra dirudi. “El látigo del viento” . MEIG IX 139. (en colab. con NEtx) Porra. Poliziak erabilli oi dituan gomazko zartailluak zituzten. NEtx LBB 40.
    2. Espada. Yuda ordokian agiri izan zan, ez babeskirik ez eta zartallurik ere ez zekartzen iru milla gizonekin. Ol 1 Mach 4, 6 (Dv, Ker, BiblE ezpata).
    3. zartagailu. Explosivo. Erromatik hedatu da mundu guzirat Aita Sainduaren herrixkan norbaitek ezarri duela zartagailu bat, eta zartatu dela. Herr 19-7-1962, 3.

    Sinonimoak: iz.

    [zigortzeko tresna]: diziplina, zigor, azote Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. azote [instrumento]
    fr iz. fouet [instrument]
    en iz. whip
    port iz. flagelo

    Mikel Strogoffek zaldiak aurrerago joan daitezen ahalegindu da zartailu ukaldi indartsu bat joaz; baina uko egin haiek. [Mikel Strogoff, Jules Verne / Karlos Zabala (Ibaizabal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zartailu (Argazkia: wallpapershome.com)

     
  • Maite 11:52 pm on 2019/12/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    musurikatu 

    ad. musurikatu, musurika/musurikatu, musurikatzen du  Ipar. Lardaskatu.  (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad. Ipar.

        [musurikatu]: lardaskatu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. (Ipar.) revolver, desordenar
    fr du ad. (Ipar.) mélanger, bouleverser, mettre en désordre loc v
    en du ad. (Ipar.) make a mess of, make untidy
    port du ad. (Ipar.) misturar, desordenar, bagunçar

    Beti bazterrak musurikatzen zabiltza! #gaurkohitza

    musurikatu (Gaurko hitza, CC0 Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 6:45 pm on 2019/12/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    jaiotzatiko 

    adj. Pertsonarekin jaiotzen dena, jaiotzeko une beretik edo lehenagotik badena, hartua ez dena.  Ideia horiek jaiotzatikoak omen ditugu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa eta Hiztegi Batua

    Sinonimoak: izlag.

    [jaiotzatiko] : sortzetiko, berezko

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izlag. (1) izlag. innato, -a, congénito, -a, de nacimiento (2) izlag. (Med.) congénito, -a
    fr izlag. inné, de naissance
    en izlag. innate, inherent, inborn, natural
    port izlag. inato, -a

    Magia, beraz, jaiotzatikoa du gizakiak, eta bere bihotza betetzen duen desira bat kanporatzea besterik ez da.  [Morala eta erlijioaren bi iturriak, Henri Bergson (Xabier Mendiguren Bereziartu), Pentsamenduaren Klasikoak, 2002] (Egungo Testuen Corpusa)

    jaiotzatiko (Gaurko hitza, CCO Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:10 pm on 2019/12/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    besarkatu 

    ad. 1 du ad. Besoez inguratu, gehienetan adiskidetasun seinale gisa. Besarkatzera zihoakionean. Negarrez besarkatu zuten elkar bi anaiek. Ahuspez haren aitzinean, eta zangoak besarkatzen zizkiola. Ikurrina besarkatuz. Bi gizonek ezin besarka dezaketen zuhaitz lodia. 2 du ad. Barnean hartu. Zeruak lurra besarkatzen du bakean. Hitz batek anitz gauza besarkatzen ahal ditu. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad.

        [besoez inguratu]: laztan egin, laztan eman, laztandu, maite egin, besartetu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es ad. (1) besarkatu besarka besarkatzen batzuetan da ad./ du ad. abrazar(se), rodear con los brazos (2) du ad. (hed.) abrazar, rodear, abarcar; rodear con los brazos (3) du ad. abrazar, aceptar, hacer propio, -a
    fr ad. (1) du ad. embrasser (2) du ad. (hed.) embrasser, encercler, entourer (3) du ad. embrasser, accepter
    en ad. (1) du ad. to embrace, to hug (2) du ad. [inguratu] to hug; to enclose
    port ad. (1)

    Luzaz besarkatu ziren. (Elhuyar hiztegia)

    besarkatu (Gaurko hitza, CC0 Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:00 am on 2019/12/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    dendatu 

    ad. dendatu, denda/dendatu, dendatzen || 1 da ad. Bizk. g.g.er. Ahalegindu, saiatu. 2 da/du ad. Bizk. g.g.er. Adoretu, animatu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    dendatu.

    1. (Vc ap. A; Mg Nom 66, Añ, H (V, G, BN, citando a Lç y Mg)), dentatu. Intentar, afanarse, esforzarse, aplicarse. Cf. tentatu. v. ahalegindu, saiatu. Dendadi eta heiagora egin ertzeko penan ez aizená. “Efforce-toi” . Lç Gal 4, 27. Nere Osaba jaun ta besteekin ere leiatu edo dentatu naiz onelako izen-aldatze edo, erdera usaian,. ethimologietan. VMg XVs. Dendatu biar dogu ardura andijagaz guraso tristeen pozgarrijaren billa. fB Ic I app. 10. (Acompañado de -t(z)era ). Ze poza niria enzuten badot bizkaitarrak alkarren leijan dendatuten diriala erostera liburu au. Mg CO IV. Dendatu biar gara […] nekezari euskaldun utsak irakatsi deuskuben gisaan berba egitera. Mg PAb 195s. Murgildu edo mus eginik uretan, dendatu zan arrapatzera. VMg 6. Abiatu ta dendatu bear da laster medizinak, sendagarriak, erremedioak artzera. Añ GGero 214. Dendatu gaitezan bada guztiok dotrina egijazkua ikastera. fB Ic I 9. (Acompañado de -t(z)en ). Dendatu nasala, uste dot, gurasuai eureen, ta umeen onerako zer egin santu au buruban sartuten. fB Ic I 304. Jakitunak ez dirala dendatu [euskeeran] […] eureen adin aberatseen ondasunak zabaltzen. JJMg BasEsc II. Ez zaitiala arren dendatu kendu nai izaten neure gogotik daukadan pensamenturik gozueena. Ib. 278. Dendatuten bagara geure alegin guztijakaz erreiñu au jaso ta eregiten. (1860) BBatzarN189. Euskal azia ereiten, arren, / danok gaitezen dendatu. AB AmaE 427. (Acompañado de -t(z)eko ). Ezarri eutsazan [kargiari] egur barrijak lenguak gitxitu biarrian; dendatuten zan ostera lepora jasoteko, baña alperrik. Mg CO 117. Denda ta igitu zaiteze apari ta oe garbi on bat iminteko lagun oni. Mg PAb 93. Ikustekua da, damubaz bere, zelan dendatuten dirian [azerijak] zelatetako, bidiak ebagiteko, samapeti oratu ta itoteko [ardiak]. Ib. 110.

    2. Animar(se). [Komunioa] sarri egitera dendatu edo animatzeko esan zuen “Ogi au jaten duena biziko da beti”. Mg CC 206. Bildurrak ez dau nagituten, ta bai dendatu ta azkortuten pelietako irme ta sendo. Mg CO 86. Deritxat nor edo nor dendatuko dala Giputz euskeran imintera. Ib. 294. Eztago dema bezelako akullurik nekazaririk txepel, nagi ta geldoena dendatzeko. Ag G 80. Orrelako autuetan joan zitzaien orduak […] goizalderarte, batak bestea dendatzen edo bildurtzen […] beti ere alkarri ixo-ixoka, andik edo emendik zarataren bat ote zalakoan. Ib. 158.

    3. (V-ple ap. A ; Lar, Añ, H). “(Hacer) cala y cata, averiguar con certeza, denda, dendatu, errotik jakin ” Lar. “(Descubrir) campo, explorar” Ib. “Requerir, reconocer, probar” Ib. “Tentar, probar, examinar, tentatu, dendatu ” Lar, Añ.

    4. (V-oroz-ple ap. A; Añ, vEys, H). “Quiere decir adornarse, engalanarse” Ast Apol 90. “Ataviar” Añ. “S’habiller, se vêtir avec recherche, s’attifer” H. “Engalanarse” A.

    5. “(B), incorporar a un niño para que salga de vientre” A.

    Sinonimoak: ad. Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [ahalegindu]: g.e.ahalegina egin, ahaleginak egin, ahalegindu, indarkatu, saiatu, bermatu Ipar., entseatu L-BN, iseiatu Zub., aplikatu zah., permatu Ipar. zah.
    [adoretu]: adoretu, kemendu, kuraieztatu, azkortu Bizk., animatu beh., arnastu g.e., ausarditu g.e., alaitu zah., esportzatu zah.
    [aztertu]: g.e.analizatu, arakatu, aztertu, ikertu, ikuskatu, ikusmiratu, ikustatu, miatu, etsaminatu Ipar., aratu Bizk., azterkatu g.e., bilakindetu zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es ad. (1) ad. intentar, afanarse, esforzarse, aplicarse (2) animar(se), alentar(se), estimular(se) (3) tentar, probar, examinar, tantear, indagar (4) engalanar(se), ataviar(se)
    fr ad. (1) essayer, tenter (2) encourager (3) tenter,  tester (4) se décorer
    en ad. (1) attempt to, try to vtr + prep  (2) encourage, cheer up (3) temp, try, examine (4) adorn
    port ad. (1) esforçar-se, labutar (2) animar-se; alentar (3) tentar, averiguar, investigar, examinar (4) engalanar-se

    Laruelle dendatu zen ahotsa apur bat goratzen. [Sumendiaren azpian, Malcolm Lowry (Karlos del Olmo), Elkar, 2008] (Egungo Testuen corpusa)

    dendatu (Gaurko hitza, CC0 Domeinu Publikoa)

     

     
  • Maite 9:44 pm on 2019/12/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    bilan 

    iz. bilan 1. Ipar. Balantzea. Azken sei urteen bilan baikorra egin du auzapezak. || bilan 2 adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, bilan-ek, ‘bilatzen’ adieran euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bila]. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [balantzea]: balantza, balantze Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) balance
    fr iz. bilan
    en iz. evaluation, assessment
    port iz. balanço

    COP25: bilana, aurreikuspena bezain eskasa.  [Jon O. Urain, Berria.eus, (2019-12-19)]

    bilan (Argazkia: R. Miller, Flickr CC)

     
  • Maite 11:41 pm on 2019/12/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    eutanasia 

    iz. Eritasun sendaezina duen pertsona bati, haren sufrimendua laburtzearren, heriotza eragitea. Eutanasia egiteko, ezinbestekoa da eskaria egiten duen pertsona oso gaixo egotea, eta bere osasun egoerak atzera bueltarik ez izatea.  (Hiztegi Batua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. eutanasia
    fr iz. euthanasie
    en iz. euthanasia
    port iz. eutanásia

    Eutanasiaren aldeko jarrera maiz adierazi du Irigoienek bizitzako hainbat pasadizotan eta literatura lanetan; orain, ozendu egin nahi du. [«Errespetua eskatzen dut; duinki hil nahi nuke, besterik ez», Joan Mari Irigoien (Berria, 2019-12-20)]

    eutanasia (Argazkia: Juan Carlos Ruiz / Foku)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel