Recent Updates Page 131 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:53 pm on 2019/11/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    jangartxutu 

    ad. jangartxutu, jangartxu/jangartxutu, jangartxutzen. da/du ad. g.er. Jateko gogoa galdu edo kendu. (Hiztegi Batua

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. (batez ere B) volver(se) inapetente, desganar(se), perder el apetito, hacer perder el apetito
    fr
    en
    port

    Gaixotasunak jangartxutu egin du.  (Elhuyar hiztegia)

    jangartxutu (Gaurko hitza, CC0 Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:54 pm on 2019/11/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    euroeskualde 

    iz. Europar Batasuneko estatu bi edo gehiagoren artean, mugaz gaindiko elkarlanari esker, sortzen den eskualdea, gobernu erakunde bakar bati atxikia ez dena. Akitaniarekin euroeskualdea eratu nahi du Jaurlaritzak. Estatuen mugez gaindi doazen euroeskualdeak sortzearen aldekoa naiz. (Hiztegi Batua)

    Wikipedian

    Euroeskualdea delakoa europar politikan bi edo europar herrialde gehiagoen arteko mugaz gaindiko elkarlana ahalbideratzen duen egitura bat da. Euroeskualdeak normalki ez daude gobernu legegile edota gobernu erakunde bakar bati atxikiak, ez dute berezko botere legegilerik eta heuren eskumenak maiz tokian-tokiko edo eskualdeko gobernu edota agintaritzen menpe daude. Sarri mugaz gaindiko amankomunak diren interesak bultzatu eta mugen bi aldeetako biztaleen onuraren alde elkarlana sustatzeko tresna dira. Nahiz eta “euroeskualde” hitzak antzeko esanahia izan, ez dira Europako berezko eskualdeekin nahastu behar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. eurorregión
    fr iz. eurorégion
    en iz. Euroregion
    port iz. Eurorregião

    Euroeskualdearen apustua berretsi dute hiru lehendakariek. (Berria.eus, 2019-11-04)]

    euroeskualde (Argazkia: Idoia Zabaleta/ FOKU)

     
  • Maite 3:23 pm on 2019/11/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    azaleratu 

    ad. azaleratu, azalera/azaleratu, azaleratzen || da/du ad. Azalera agertu edo atera. Itsaso haserre honetan, behin murgildu, gero azaleratu. Geure sentimenduak azaleratzen lotsatu ohi gara. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 azaleratu.

    1. Sacar a la superficie. v. azalkeratu. Izurdaak itxasoan azaleratuten dabezan arrain-piloak dira mandsuidsak. A Txirrist 124. Ta lurpean ezkutaturik daukan altxor bikaña azaleratu egin bear degu. Etxde AlosT 12. Gizon iakintsuenek azaleratu lezaizuekete, baldinbait ere, irakatsi aren aldez-aurre erein zan goiz-azia. Zait Plat 25. (Fig.). Adiñak eta bizitzeak, ezkutuan egon oi diran zerik asko azaleratzen ditue. Erkiag BatB 148. Expresar.
    Gaxuxak ordun artean gorde-gordeta euki zun zima sukorra azaleratu zula noizpait. Etxde JJ 77. Euskaldunok orrelakoetan gere sentimentuak azaleratzen lotsatu egin oi gera. NEtx LBB 71. Barneko gentza ta naretasuna azalera bear zuen bakoitzak, guzion begi-betegarri.Zait Plat 60.

    2. +axaleratu.Salir a la superficie. Arri ori lurrera erortzean zazpi eztatuz lurperatzen emen da; gero, urte bakoitzeko eztatu bat igoaz, zazpi urteren buruan azaleratzen dala diote. JMB ELG 83. Azaleratu zanean, munan ez soinekorik ez gizonik ez egoala ikusita, lotsaz gizagaixo andiak bedartza sarri baten bere burua ostendu eban. A EY II 300. Nere emaztearen errua, dollorkeria ta ankerkeria ezkututik azaleratu da. Etxde AlosT 104. Itxaso asarre onetan, bein murgildu, gero azaleratu, ez galduko bai galduko. Ibarg Geroko 46. Epailaren ondartsuan hasten zen lehen xardinaren lana, arrain hori ur axaleratzearekin.GH 1923, 136 (sg. DRA, pero no se encuentra en esa pág. ). Ta txibiak, ur azaleratzen zanean, fart!, bere tintta baltza jaurtiten eban. Etxabu Kontu 127.

    2 azaleratu.”(R-uzt), asustarse” A. Cf. asaldatu .

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    1. azaldu, kanporatu, atera. Ant. barneratu, barruratu.
    2. gaineratu. Ant. hondoratu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. salir a la superficie; emerger; sacar a la superficie (2) da/du ad. (hed.) salir a la luz, aflorar; sacar a la luz (3) da/du ad. (Geol.) aflorar
    fr (1) da/du ad. sortir à la surface, faire surface, émerger (2) da/du ad. (hed.) mettre à découvert, mettre au jour, surgir
    en (1) da/du ad. to emerge, to surface; [bat-batean] to bob up (2) da/du ad. [ideiak, arazoak] to come to light; to emerge, to surface; to become known
    port (1) da/du ad. surgir (2) inundar

    Geure sentimenduak azaleratzen lotsatu ohi gara. (Hiztegi Batua)

    azaleratu (Gaurko hitza, CC0 Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 6:06 pm on 2019/11/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    azkarkeria 

    iz. Maltzurkeria. Nirekin egin duen azkarkeria ez du lehenengo eta bakarra. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    azkarkeria.

    1. Acción o comportamiento taimado. Bide onetik geroz jakin dedanez, nerekin egin duan azkarkeri au, ez du noski lenengo ta bakarra; beste Apaiz batzuei, ta neri baño are geiago, kendu omen die gonadun orrek berak. EEs 1915, 29.

    2. Comportamiento pretencioso, supuestamente inteligente. “Pedantería” JMB At. Nun dituk arestixeko berriketa, arrokeri ta azkarkeri aiek, nun? Eston Iz 105.

    Sinonimoak: iz. Heg. g.e.

    [maltzurkeria]: asmazio, azerikeria, azpijan, azpijoko, azpikeria, azpilan, gaiztakeria, gaiztotasun, jokaldi, maina, maltzurkeria, okertasun, satorkeria, sator-lan, txakurkeria, txarkeria, txartasun, tzarkeria, zuhurkeria, amarru Ipar., arte Ipar., finezia Ipar., jukutria Ipar., malmuzkeria Bizk., bihurri g.e., dongekeria g.e., lukikeria g.e., malezia g.e., txatarkeria g.e., tzartasun g.e., aidurkeria zah., asmo Bizk. g.e., dongetasun Bizk. g.e., atzemankeria Ipar. zah.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. jugarreta, mala pasada
    fr iz. sale coup nm
    en iz. mischief, (informal) dirty trick
    port iz. jogada, trapaça

    Nirekin egin duen azkarkeria ez du lehenengo eta bakarra. (Hiztegi Batua)

    azkarkeria (Gaurko hitza, CC0 Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:16 pm on 2019/10/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    kalabaza 

    iz. Heg. Kuia. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kalabaza.

    1. (V-gip, AN-egüés-ilzarb-olza, Ae, Sal, R; Lcc, Lar, Añ, Lcq 91), kalabaz, kaalauza (AN-5vill). Ref.: Bon-Ond 150; VocPir 693; CEEN 1969, 219; Elexp Berg. Calabaza. Kalabazak denboraz / dakarren loriak, / enamora dezake / aren koloriak (Hernani, 1847). ETZ 236. Ango aragiak, arraiak, baberrumak, kalabazak, porruak, tipulak, eta baratzuriak gogoratzen zitzaieztela. Lard 87. Asi zitzaion Jenobeba bere kalabaz puskara esnea jatzitzen eta abereak batere uzkurtasun gabe kalabaz aiek esnez betetzen utzi zion. Arr GB 45. Merkhatu egunetan saltunen kalabazetarik hartzen dute eta erematen berek behar dutena. Prop 1906, 93. Salgei eukozan baserritar batek kui edo kalabaza ori andi bi. Kk Ab II 117. Artoa eskas, ta kalabaza jaki, / gu nola bizi geran Jaungoikuak daki. Or Eus 370. Kurkubita da kalabaza txiki bat. And AUzta 39. Etxeko soluan artu dogun kalabazia. Gerrika 275. En DFrec hay 3 ejs. de kalabaza. v. tbn. JanEd II 138. Bilbao IpuiB 118. –Zer ondasun, Don Anjel? –Berriz ere D[on] eta kalabaza erria.Apaol 34.Ala bada, sar dedilla kalabazan; eta, ala ez bada, agertu dedilla Bitoriko plazan. (Eztabaida buka dedin esan oi da). EZBB I 29. Ezin dezaket geiago idatzi gertakizun orretzaz. Ala bazan, ez bazan, sartu dedilla kalabazan. BAyerbe 130.

    2. Calavera. Beste batzuek jaten zuten gizonen kalabazareki egiñikako kazoletan akordatziagatik jatien ere eriotzas. (Lakuntza, 1838). ETZ 233.

    3. (V-gip ap. Elexp Berg ). Calabaza, suspenso. Cf. KALABAZA(K) EKARRI. Bildur zan oporraldi luzeak ondatuko othe zioten, libururen bat udan ikasteko utzirik kalabaza batez. Osk Kurl 203. Ez pentsa nik kalabazak dotriñan bakarrik artzen nituela. Zendoia 44. Rechazo, negativa, calabaza. Cf. KALABAZA(K) EMAN. Alperrik gogoratu / gaztetako gauzak, / lengo laztanen ordez / orain kalabazak. BEnb NereA 233. Tabernako neskak, berriz, kontu asko ta kalabaza ugari. BBarand 83. Jende-klase orrentzat / bazuan [neskak] afana, / bestearentzat pronto / kalabaza bana. Insausti 314. v. tbn. Zendoia 44.

    Sinonimoak: iz. Heg.

        [kuia]: kuia (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Heg.) h. kuia calabaza, calabacera (2) iz. (Heg.) [fruitua] h. kuia calabaza (3) iz. (Heg.) (lgart.) calabaza, penco, cate, suspenso
    fr iz. (Heg.) h. kuia citrouille ; courge ; calebasse ; potiron
    en iz. h. kuia pumpkin
    portiz. abóbora

    Itzalitako kalabazak piztera goaz! gaubeltza.eus

    kalabaza (Irudia: gaubeltza.eus)

     
  • Maite 10:38 pm on 2019/10/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    kirastu 

    ad. kirastu, kirats/kirastu, kirasten 1 da ad. Usain guztiz txarreko bihurtu. Hatsa kirastu zaio. Usteldua eta kirastua dagoen bekataria. 2 du ad. Usain guztiz txarra bota. Hilen gorputz ehortzigabeek bazter guztiak kirastu zituzten. 3 du ad. Ipar. Mindu, samindu. Holako egitateak kirasten baizik ez ditu bihotzak. 4 (Era burutua izenondo gisa). Lazaro, lau eguneko hil kirastua piztu zuenean. Usain kirastua. Arranoak haragi kirastura bezala. Aho kirastuaz. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

     [usain txarreko bihurtu] ad.: usaindu Ipar., atsitu Bizk., urrindu Ipar./Naf., urrindatu Ipar. g.e.
     [atsitu] izond.: kiratsu, urrintsu, kirasdun Ipar., atsitu Bizk., hats g.e., kirats Ipar. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. volverse maloliente/fétido/hediondo, volver maloliente/fétido/hediondo; heder, apestar (2) da/du ad. (Ipar.) afligir(se), amargar(se), apenar(se) (3) du ad. apestar, corromper
    fr (1) da/du ad. devenir fétide, devenir puant, -e ; puer, (s’)empester (2) da/du ad. (s’)affliger, faire de la peine (3) du ad. empester, corrompre
    en (1) da/du ad. to stink out, to reek; to become stinky/smelly/foul-smelling (2) da/du ad. [mindu] to hurt, to sadden, to upset
    port (1) da/du ad. feder (2) da/du ad. (Ipar.) penalizar-se, ter pena, afligir-se (3) du ad. corromper

    Usain kirastu bat uzten du bazterretan.  [Azken tranbiaren itzala, Jose Inazio Basterretxea, Elkar, 2011] (Egungo Testuen Corpusa)

    kirastu (Gaurko hitza, CC0 Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 8:51 pm on 2019/10/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    kuma 

    iz. Batez ere Bizk. Sehaska. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 kuma. Etim. De lat. (o rom.) cuna . En las formas kuma, kuba, se ha restablecido la oclusión oral, tras pérdida de -n- , con las labiales m y b , tras u . La palatal ñ en suletino es necesariamente posterior al paso de u a ü .
    1. (V, G-goi, AN-araq; -ea det., Aq 815 (G), Añ (V), -ia det., Mg Nom 68), guia (Lcc), kua (AN-ulz, Sal), kuba (AN; Aq 1059 (AN)), kuia (-ui G-goi, -uixa G-nav), kuina (S; Lecl, Chaho; k(h)üña S; Gèze, H, kh- Arch Gram 10, Chaho, H), kuna (AN-larr-5vill-araq-ulz-erro, Ae, Sal, R; -ea det., Añ (V)). Ref.: VocZeg 286; A (kuma, kua, kuba, kuiña, kuna, khuña); EI 385; Lrq /khün’a/; Echaide Nav 197; Iz ArOñ ; Etxba Eib ; Elexp Berg. Cuna. “Cuna de niño, segian guia ” Lcc. Beste Moisen bat, kumareanik / gizonau egon da señaladurik. EgiaK 86. Khüña bat ohatzeko ükhen gabe. Bp II 19. Kumearen ordeaz daratza pesebrean. Acto 367. Ikusirik Seintxuba / zelan kuman datzan. Iraultza 169. Bere kúna jaiótzean, ganbéla. LE Ong 47r. Establia batetan sorthurik, khuna batetan ezarria. CatLoi 120. (ap. DRA, s.v. kuña) Ni khüñati marrakaz, beinian gosia. Etch 172. Hanitzetan, ahozpeturik ene khuñara, ene boztarioaz irriz ari izan zira. Arch Gram 45. Zugaitik ume biurtuta egon zan kuman. Ur MarIl 114. Kumatik artutakuan. AB AmaE 164. Jesüs haurraren lehen khüna. Ip Hil 101. Seaskan edo kuman ipiñi eik geure laztan ori. A BeinB 46. Khuñatako, lastoa berbera. Menditte “Eguberriko kantika bat” (ap. DRA). Umia kuman eukitzen eben. And AUzta 75. v. tbn. Khüña: Chaho AztiB 10. UNLilia 18.
    Lugar de nacimiento. Bertsolarien kunen jaio ta / bertan pozez azikoa. FEtxeb 88.

    2. Torno, cabrestante. ” Khüña (S; Foix), treuil” Lh. KUMA-EGILE. Fabricante de cunas.Khüña egile aski bai behar lizate. Xikito 8.

    2 kuma. (kh- Dv→A). Sopor. “Assoupissement” Dv. “Sueño” A. v. lokuma. Alferkeriak ekhartzen du khuma, eta arima nagia gosez egonen da. Dv Prov 19, 15 (Ol logale, Ker logura, BiblE lozorro). Huna non ez den, ez khuman, ez lotan sarthuko Israel zaintzen duena. Dv Ps 120, 4. Hordituren ditut, khumara eror eta bethiko loan sar ditezen. Dv Ier 51, 39.

    Sinonimoak: iz. Bizk.

        [sehaska]: sehaska, ohako Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (batez ere B) [sehaska] cuna (2) iz. Ik. kume
    fr iz. berceau
    en iz. cradle
    port iz. cunha

    Kuma hutsik topatu zuten.  #gaurkohitza

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel