Recent Updates Page 17 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:05 pm on 2022/03/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    amain eman 

    Lok. Askatu.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    amain. (V-gip). Ref.: A Apend (amain); Etxba Eib (amaiñ emon). Empleado en la expresión amain emon: ‘dar suelta, liberar’. “Amain emon, bere gisaz, dejar a su aire” A Apend. “Amaiñ emon, dar suelta, liberar. Amaiñ emon zetzan bere buruari, eta jausi zan azkeneko bizi-modura” Etxba Eib. . Biztaldi onetako neke-lorrai amain emon dautsegu. Ibarg Geroko 99. Eta bere gorputzari amain-eman zion. Etxde PerPl 112. Zutiñik egon eziñik ziero auldu zan eta bere gorputzari amain emon (bertanbera utzi) zetsan. SM Zirik 18. Bakarrian amaiñ emoteko bere lertu biarreko illetiari. Etxba Ibilt 487.

    Sinonimoak: Lok.

    [amain eman] : askatu, liberatu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es lok. dejarse llevar
    fr lok. se laisser porter
    en lok. to get carried away, let oneself go
    port lok. deixar-se levar

    Testuinguruan

    Amain eman zion bere buruari. (Elhuyar hiztegia)

     
  • Maite 10:23 pm on 2022/03/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    erneki 

    adb. Erne. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    erneki. (SP, Urt, H). Atentamente. “Vigilamment” SP. “Accurate, atzárki, ernéki” Urt I 87. Zeure erretora erneki entzutea. EZ Man II 178. Irakur ezazu erneki. SP Phil 24. Behar dire halaber ernekiago konsideratu. Ib. 204 (He 206 atenzione gehiagorekiñ). Jeiki behar da erneki eta laster. CatLav 346. (V 168) Begiratu zuen erneki bazter guzietara. Mb IArg I 175. Behar bezain erneki bekatura erorteko zuten lanjerrari gogua eman faltaz. AR 113.

    Sinonimoak: adond. Ipar. zah.

    [erne]: adi, argi, buru-belarri, erne, kontuz, zurt, ernerik Ipar., kasu Ipar., ernai Gip. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. (Ipar.) atentamente; con prontitud
    fr adb. (Ipar.) attentivement, avec attention
    en adb. (Ipar.) carefully
    port adb. (Ipar.) atentamente, atenciosamente

    Testuinguruan

    Begiratu zuen erneki bazter guzietara. Mb IArg I 175. (Orotariko Euskal Hiztegia)

     
  • Maite 9:30 pm on 2022/03/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    usmo 

    1 iz. g.er. Usna, usaimena. 2 iz. g.er. Susmoa. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    usmo.

    1. (L, B), usno, uzmo (Sal). Ref.: A (usmo, uzmo); Lh; Izeta BHizt2. Olfato. “Gure beorrak usmo ona du” Izeta BHizt2. v. usna. . Usmo oneko eize-zakurrekin zebiltzen aren billa. Or SCruz 48. Usnotzat Yauberen beldurra duke, ta ez du azalekorik barne-egitzat etsiko. Ol Is 11, 3.

    2. Indicio; sospecha. Santa Kruzen atzetik bazebillen Arana Komandantea Oiartzunen […] ta atzera Pikoagatik, Fabollagatik Ernanira itzuli zan, ezeren usmorik artu gabe. Or SCruz 52. Prantzian ere agindua zuten, aren usmorik balinba zuten, atxitzeko ta ekartzeko. Ib. 120. Legearen aurka ari diralako usmoa sortu erazten duten agindu-ausleak. “Sospechosos de actividades ilegales” . EAEg 6-11-1936, 231. Onek, mutil zintzoaren usmoa artu deutsa itxas-gizonari. Erkiag BatB 179.

    USMOA GALDU. Perder el rastro.
    Pentsamentua, irudimen zoroak eraginda, erbi-txakur antzera usmoa galdurik balebilkio, asierako liburua eskuratu, zerbait irakurri ta Jainkoaz autu go- zoan sartuko da ostera be. Onaind STeresa 54.

    USMOAN. Buscando; escudriñando. Bide zuzena galduta askotan ibilli ziñan / zorionaren usmoan. Jaukol Biozk 75. Geroztik leioan / nago Zure usmoan / an datorzenetan / Zure iduria noiz ikusiko detan. Ib. 66. Baña, eziñaren usmoan yardutea, ezpaita egoki. Zait Sof 164.

    Sinonimoak: iz. g.e.

    [susmoa]: errezelo, irudipen, iruditu, susmo, peko Bizk., goganbehar jas. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. olfato (2) iz. sospecha, recelo
    fr (1) iz. odorat, flair (2) iz. suspicion, soupçon, méfiance
    en (1) iz. smell, sense of smell (2) iz. suspicion, mistrust, distrust
    port (1) iz. olfato (2) iz. suspeita, desconfiança, receio

    Testuinguruan

    Usmo oneko ehiza-txakurrekin zebiltzan haren bila. (Or SCruz 48. , Orotariko Euskal Hiztegia)

     
  • Maite 8:10 pm on 2022/03/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    freskagarri 

    adj./iz. Freskatzen duena. Edari freskagarriak. Freskagarri bat hartu (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    freskagarri. freskagarri . “Adipsa, […] edari freskagárriak” Urt I 178. “Propre à rafraîchir” H.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz./izond. refresco; refrescante
    fr (1) iz. rafraîchissement (2) izond. rafraîchissant, -e, frais, fraîche
    en iz./izond. soft drink; refreshing
    port iz./izond. refresco; refrescante, revigorante

    Testuinguruan

    Freskagarri bat eskatu zuen, ozenki. [Ez balego beste mundurik, Karlos Linazasoro (Alberdania, 2000)]

     
  • Maite 9:32 pm on 2022/03/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    erretzaile 

    1 adj. Erretzen duena. Ik. erregarri. Bero erretzailea. Su erretzaile hura. 2 iz. (Tabakoa) erretzen duen pertsona. Pipa-erretzailea. Erretzailea da oso. Erretzaileen eremua. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    erretzaile.

    1. (Lar). Abrasador, ardiente. “Quemante” Lar. Zer su dela uste dezu purgatorioko su hau? […] infernu berekoa bezain bizi, bero, erretzallea. Mb IArg I 254. Su erretzalle ark. AA III 478. Antxe, matailburuan, egotzi zion musu erretzalleak. TAg Uzt 249. Gure Jaungoikoa su erretzaillea da ta. ‘Ignis consumens’ . Ker He 12, 29 (Lç su konsumitzen duen bat, Dv su erregarri). Urt, Lar, Dv), erretzale. (Uso sust.). Quemador, que quema. “Bustuarius, gorputz hill erretzaillea” Urt III 428. “Abrasador, erretzallea, lat. ustor” Lar. “Brûleur” Dv. “Talo-erretzaillak, las que los cuecen [las tortas]” Iz ArOñ (s.v. talogiña). Gure menderaino erretzaileak eta hekien laguntzaileak gehienetan utzi izatu dira Jainkoaren justiziari. Dv Lab 310 (se refiere a los que queman el monte). Gisulabe erretzaile bat deitzen du eta erraiten derauko: […]. Arb Igand 105. Ostoaren erretzale, adarraren zikintzale, mulkoaren ustelarazle. Eskual 12-3-1909, 2.

    2. (V-m-gip, G), erretzale, erratzale. Ref.: A EY III 293; Elexp Berg. Fumador. Erretzale geranok eta loteri-zale zeratenok Españi gobernuari urtero miloika asko ematen diozkagu. Ldi IL 155. I baino erretzaile andiagorik etxoat nik inor ezagutu. Azorria bere erreko euke ik. (V-m). A EY III 293. Erretzalle azkarrak / Cubako belarrak, / ostatuan zabarrak, / langille elbarrak. Yanzi 217. Erretzalleak-eta, bizioz artzen dutela oitura, ta ezin iritxiz uzten. (In EZBB I 73). Erretzaille gerala edo zerala? Ez deritzat ongi. Zendoia 185. Persian aldiz eta Turkian, tabako hartzaleeri edo erratzaleeri, sudurra edo ezpainak motz.GH 1923, 445. Au ere zigarro-erretzalle amorratua baizan. Ataño TxanKan 46. Zigarro-erretzaille askok etxean ereiten zuten tabakoa. BAyerbe 151s.

    3. erratzaile. Destilador, fabricante de aguardiente. Cf. erretegi (3). Atxeman zuten alkool-gordegailu bat eta frogatu Marseilleko erratzaile delakoarentzat atxikia zela horko errekitua. Herr 3-11-1960, 2. Dominique Buasco erratzailea eta haren komis François Bernardi agertu dira. Ib. 2.

    Sinonimoak: izond.

    [erretzen duena]: erregarri (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es 1 izond. abrasador, -a, ardiente 2  iz. fumador, -a 3  iz. [ogibidea] quemador, hornero 4  iz. quemador, incendiario
    fr 1 izond. brûlant, -e ; ardent, -e 2 iz. fumeur, -euse
    en 1 izond. passionate, ardent; burning
    port 1 izond. abrasador, -a, ardente 2  iz. fumante

    Testuinguruan

    Erretzailea da oso. (Hiztegi batua)

     
  • Maite 9:38 pm on 2022/03/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    berotu 

    1 da/du ad. Zerbait bero jarri, beroago bihurtu. Labean, eguzkitan, uretan berotu. Ogia jateko, ura edateko eta sua berotzeko. Burdina goritasuneraino berotu. Gehiegi berotu. Berotuaren berotuz kiskaltzen. Sutondoan berotu ziren. Barrua ongi berotuta Nafarroako edari beltzaz.

    2 du ad. Beroa eman. Neguko eguzkiak ez du berotzen. Arte egurrak asko berotzen du.

    3 du ad. Edari alkoholdunak burua nahasi. Ardoak berotutako soinularia.

    4 du ad. (Eguraldiaz mintzatuz). Hego haize pixka batekin asko berotzen zuen eta gaizki ibiltzen ginen.

    5 du ad. (Muskuluak edo gorputz atalak) ariketa fisikoa egiteko prestatu. Bidearen hasiera lasaia da, bailararen edertasunaz gozatu eta giharrak berotzen joateko aproposa. Zango eta besoak gehiegi berotu gabe ekin behar izan zioten lehiari. || Isil-isilik dago kantarekin hasi ziren eztarriak berotzen.

    6 da ad. Ariketa fisikoa egin aurretik gorputza eta muskuluak prestatu. Hasi aurretik, ongi berotu behar da. Berotzen ari zela, ezkerreko hankan min sentitu zuen.

    7 da/du ad. Norbaiten gogoa biziagotu, sutu. Maitasunak beroturik. Gogoa berotzeko. Ebanjelioko hitzak entzunda ere berotzen ez direnak. Eztabaidetan berehala berotzen den horietakoa. Funtsik gabeko gauzetan burua berotzen. Semeari burua berotu diozu niri dirua lapurtzeko.

    8 da ad. Ugaztun emea arreske jarri.

    9 du ad. Lgart. Norbait jo, jipoitu. Denen artean ederki berotu zuten. || Inori bizkarra, jipoia, muturra berotu: inor jo, jipoitu. Ederki berotu zioten jipoia.

    (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [norbait jo]: astindu, bero-bero egin, bizkarra berotu, ederrak eman, ederrak hartu, egurra eman, egurtu, eskua ezarri, eskua luzatu, hebaindu, hebain-hebain egin, jipoitu, jo, makilatu, zaharoztatu, zehatu, zigorkatu, zigortu, zurratu, azotatu Ipar., panpatu Ipar., umatu Ipar., zafratu Ipar./Naf., zaflatu Zub., azorriatu g.e., bizkarra hautsi g.e., hagatu g.e., makilakatu g.e., ukaldikatu Ipar. jas., lepoa berotu
    [sutu]: garreztatu, gartu, sutu, gortu Zub. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es 1 da/du ad. calentar(se) 2  da/du ad. entusiasmar(se), exaltar(se), acalorar(se), enfervorizar(se) 3  da/du ad. achispar(se) 4  da/du ad. (lgart.) calentar(se), excitar(se) sexualmente 5  du ad. (lgart.) dar una paliza, sacudir
    fr 1  da/du ad. (se) chauffer, (s’)échauffer 2  da/du ad. (se) motiver, s’enthousiasmer 3  da/du ad. [edari alkoldunekin] (se) griser, (s’)enivrer 4  da/du ad. s’exciter 5  du ad. flanquer
    en 1  da/du ad. to heat (up), to warm (up) 2  du ad. [biziagotu, gartu] to excite; to stimulate; to anger 3  du ad. [jipoitu] to beat sb up, to hit sb, to give sb a beating, to strike 4  da ad. to work up, to get worked up, to get enthusiastic/excited; to become/get angry

    Testuinguruan

    Korrika hasi da «motorrak berotzen» Iruñean [Ion Orzaiz-Uxue Rey Gorraiz, berria.eus (2022-03-17)]

     
  • Maite 11:19 pm on 2022/03/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    pitaitu 

    iz. (B) Oparia; eskupekoa. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    pitaitu. “(V-m), pitanza. Eun landara erosi neutsazan da bat pitaituan emon eustan, le compré cien plantas y una me dió de pitanza” A.

    Sinonimoak: iz.

    [pitaitu] : oparia

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (B) pitanza, regalo
    fr iz.
    en iz.
    port iz.

    Testuinguruan

    Eun landara erosi neutsazan da bat pitaituan emon eustan. (Orotariko Euskal Hiztegian)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel