Recent Updates Page 18 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:09 pm on 2022/03/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    gandu 

    1 iz. Lausoa, begietako eritasuna. Ganduak begiak lausotu zizkion. San Frantziskok begi bateko gandua kendu zion gazte bati, gurutze bat eginda. 2 iz. Behe laino mehea, eguratsa zerbait lausotzen duena. Itsasotik geldi-geldi jaikitzen zen gandu zuri arina. Gandu meheak. 3 iz. Beiran sortzen den lurrun geruza. Leihoko beiretako gandua. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [begietako lausoa]: lauso, geun Bizk.    

    [behe-laino mehea]: lauso, bruma Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. bruma (2) iz. vaho de los cristales (3) iz. (Med.) [begikoa] catarata
    fr (1) iz. brouillard, brume (2) iz. (Med.) cataracte
    en (1) iz. [lainoa] mist (2) iz. [lurruna] condensation, steam (3) iz. [begikoa] cataract
    port (1) iz. bruma (2) iz. vapor (de los cristales) (3) iz. (Med.) [begikoa] catarata

    Testuinguruan

    Gandua Euskal Herriraino iritsi da, Saharatik datorren hauts hodeia ekarriz. (eitb.eus, 2022-03-15)

     
  • Maite 11:30 pm on 2022/03/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    tulipa 

    1 iz. Zitoriaren familiako landarea, sustrai erraboilduna eta hosto luzaranak dituena, kolore biziko lore bakar ikusgarria ematen duena; landare horren lorea (Tulipa gesneriana, etab.). Ik. idi-bihotz. Holandako tulipak. Tulipa beltza. 2 iz. Lanparetan argia iragazteko edo apaingarri gisa, argia inguratuz jartzen den estalkia, bereziki tulipa-lorearen antzeko forma duena. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    tulipa.

    1. tulipan (A, que cita el msLond ), tulipai (Lar Izt 47 y Lcq 158). Tulipán. Jazintoak, anemonak, tulipak eta narzisoak landatu. ArgEgut 1922, 25.

    2. (Alth Bot 17→A). “Pivoine, à tort, tulipa, asto lilia” Alth Bot 17.

    Sinonimoak: iz.

    [idi-bihotza]: idi-bihotz (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Bot.) tulipán (Tulipa sp.) (2) iz. [beirazko pantaila] tulipa
    fr iz. tulipe [fleur]
    en iz. tulip
    port iz. tulipa

    Testuinguruan

    Enarak etortzen diren garaian galtzen dituzte tulipek petaloak. “Tulipa-petaloak erauzi ditu haizeak; haiekin haizatu da gure poza”, idatzi zuen alargunak. [Errautsera arteko sugarra, Imanol Zurutuza (Elkar, 2002)]

     
  • Maite 8:37 pm on 2022/03/13 Permalink | Reply  

    besarka 

    besarka1 adb. Ipar. eta Naf. Besarkatuz. Lehenbiziko egunean besarka, hurrengoan kolpeka. Atzo besarka, egun atzaparka|| besarka2 iz. Besarkada. Besarka bat eman. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    besarka. Etim. De beso + har + -ka, litm. ‘tomando en brazos’.

    1. (L, Sal, R, S; Urt III 399, H). Ref.: A; Lrq. Abrazando; tomando en brazos. “Besarka norbaiti lotzea, embrasser, jeter les bras autour du cou de quelqu’un” H. Cf. Lar s.v. besar: “Besarka, echar los brazos para abrazar”. Tr. Documentado en autores septentrionales desde comienzos del s. XVII; al Sur lo hallamos en Lizarraga de Elcano, y modernamente en Orixe y Alkain.

    (Fig.). Naturalezari on zaio alfer egoitea, eta maite du gorputzeko pausua. Grazia ezin dagoke zerbait egin gabe, eta lanari lotzen zaio besarka. SP Imit III 54, 3. A brazos, en los brazos. [Iratzea] besarka ekartzeko orde, ene Moiua-ri egin nakon trapu tzar batzuekilan kolier bat. Etchebarne 26.

    2. (gral. ap. A; SP, Aq 848 (AN), Añ, VocBN, Hb, Dv, H). Abrazo. “Musu besarkak, les baisers et embrassements” H. v. besarkada. Tr. Documentado en textos septentrionales y meridionales a partir del comienzos del s. XVII.

    (Alativo en función de participio). Oraino solhastatzeaz eta behatzeaz beraz ere, kilikatzen da, orhoitzen da. Zer izanen da bada, ukitzera eta musu besarketara dadinean? Ax 418 (V 271). Beso (con abrazo). “Action de […] baiser” Hb. Ellegatu zékio [Judas] Jesus onái préso inarastekó, emánzio besárka, baize señalea mostratzekó nori bear ziren eutxi. LE Urt (ms.) 138v bis (tbn. besarka en la ed. de 1846, 390). [Traidoreak] eman ziakozun besarka. Samper Mt 26, 49 (Lç, Ip, SalabBN pot, He, TB, Dv, Ur, Echn, Leon, Or, IBk, IBe musu, Ur (V) mosu, Hual bixiko, Ol muin, Ker laztan).

    BESARKA-DANTZA.Baile agarrado” BeraLzM.

    BESARKAN HARTU. Abrazar. “Almuda besarkan artu ta egiten du lo (AN-5vill), burkoa besarkan artuta lo egiten du (AN-gip-5vill)” Gte Erd 57.

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    adond. Ipar./Naf. [besarkatuz]: besataraka Ipar./Naf., besarkadaka g.e.

    iz. [besarkada]: besarkada, laztan, besarkaldi Ipar., orakada Bizk.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) adb. (GN/Ipar.) abrazando, echando los brazos para abrazar (2) iz. abrazo
    fr (1) adb. (Ipar.) en embrassant (2) iz. embrassade, accolade
    en (1) adb. (GN/Ipar.) hugging (2) iz. hug, embrace
    port (1) adb. (GN/Ipar.) abraçando (2) iz. abraço

    Testuinguruan

    Besarka bat eman dio.

     
  • Maite 9:18 pm on 2022/03/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    ostadar 

    iz. Zeruan, euria egitean edo egin ondoren, eguzkiaren aurrez aurreko aldean gertatzen den uztai argitsua, zazpi kolorez osatua, eguzki-argia euri tantetan islatzen denean agertzen dena. Ik. Erromako zubi; ostarku; ortzadar; ostilika. Ostadarra hodeietan agertuko da. Ostadarraren koloreak. Ostadar bikoitza. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ostadar.

    (AN-gip, L, S), ustadar (G-bet; uzt- AN-gip, hus- Lecl, H (S)), ostagar, ostabar (AN-gip). Ref.: A (ostadar, uztadar); Bähr ArcGp (ostabar, ostadar, ustadar, uztadar); Lrq. Arco iris. “En la zona de habla navarra [de Guipúzcoa] se emplea ostadar” Bähr ArcGp 401. “Ostadar, arco del cielo (S)” A EY I 165. “Se conoce en Eibar por la literatura, no por el uso común. Ostadarran zazpi koloriak” Etxba Eib. Cf. Vill Jaink 22: “Ortzadar / ostadar, ozkarbi, ortzegun / ostegun, ortziral / ostiral eta beste olako baditugu, sustrai berberakin eratuak”. v. ortzadar, ostarku.

    *Emaztiaren adiskidegoa ostagarraren pare dela, gorri, berde, hoilli. Egiat 217. Itsasóko izárra / Bernardok deitzen dú / zerúko ostadárra / bekála ikusten dú. LE Kop 29. Paratuko dut lañuetan ene ostadarra edo argi-uztaia. LE-Fag 65. Eiztari Aundi, –zeure aztarra– / aran-ganean / uztai-antzean / estu eguan goiko ostadarra! Laux AB 21. Ostadarra agertzen danean, bederatzi eguneko euria. (AN-5vill). A EY IV 205. Lurgañean odeiak Nik metatzean, ostadarra odeietan ageriko da. Ol Gen 9, 14 (BiblE ostadar; Urt arkoba, Dv, Bibl arranbela, Ur uztai, Ker ostarku). Esaidazu, goitiko ostadar, erregenoak orain bere laguntzat Benus naiz onen semea dakarren ala ez. Larrak EG 959 (3-6), 225. Zeru-uztai (ostadar) aundia edaten ari da (itsasoko ura). Ibiñ Virgil 77.

    Sinonimoak: iz.

    [ostarkua]: uztargi, ostarku Bizk., ortzadar Ipar./Naf., ostilika g.e., Erromako zubi, Jaungoikoaren gerriko G-N, Jainkoaren paxa, zubiadar Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. arco iris
    fr iz. arc-en-ciel
    en iz. rainbow
    port iz. arcoíris

    Testuinguruan

    Ostadar bikain bat ageri zen lainoaren gainean, musulmanen ustez Denboraren eta Betikotasunaren arteko bide bakarra den zubi estu eta kulunkari hori bezalakoa. [Kontakizunak, Edgar Allan Poe (Koro Navarro), Ibaizabal, 2000]

     
  • Maite 8:40 pm on 2022/03/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    pergut 

    1 adj. Zub. Erreka jo duena, zorrak ordaintzeko dirurik edo ondasunik ez duena. Fortuna egiteko, maita beti lana; pergut ez izateko, lege hori bada. 2 adj. (Irain hitz gisa). Zub. Ganoragabea. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    pergut. (S ap. Lrq ; Foix ap. Lh.). Insolvente, arruinado. “Pergüt (S, Foix), insolvable” Lh. Sarjanten golde nabarrak / dirade gizun okerrak, / haien egitekuetarik egiten tie Indiak / aisa pergüt izanen dira haier behatzen direnak. ‘Seront facilement ruinés’ . Etch 308 (tbn. en ChantP 184 y Or Eus 282). Fortüna egiteko / maitha bethi lana […] Pergüt ez izateko / lege hori bada. Xikito 13. Zertako ez liro erran Bordeleko ardu iraikizaleer pinta zunbait ere hel eraz lezen ber pergüteer. Herr 21-2-1963, 3.

    (Empleado como insulto). Afrontür kokia / Erhokeriaz bethia / ignorent pergüt / erho bürü nahasia. StJul 112s. Eia, urra ezadazie, / ale pergut paria / orai xesteren duzie / ene besuaren airia. AstLas 24. Ale, bugre perguta, / zer arrazunamentia, / eztuk ez horik / gizonen egitatia. Ib. 22.

    Sinonimoak: izond. Zub.

    [ganorabakoa]: arin, babalore, babo, bulunba, buruarin, eltze, ergel, ero, eroxka, inozo, kaiku, kaskarin, kirten, lelantoni, lerdo, memo, tonto, tontolapiko, tutulu, txatxu, txoriburu, zoro, zoroxka, zozo, zozoilo, ments Ipar., pello Ipar., xanfarin Ipar., zuntzun Ipar., tontolo Heg., txoropito Heg., atunburu Bizk., gangar Bizk., ganorabako Bizk., ganoragabe Bizk., ganoragabeko Bizk., kokolo Bizk., lapiko Bizk., lelo Bizk., mozolo Bizk., papao Bizk., pepelerdo Bizk., taket Bizk., tankalo Bizk., tentel Bizk., txotxolo Bizk., tetele Ipar./Naf., pettux Lap., ilupa Naf., astapito beh., ganbelu beh., alotza g.e., haizebelats g.e., inputika g.e., narra g.e., txolin g.e., zoroko g.e., memelo Bizk. beh., koko Bizk. g.e., txotxin Bizk. g.e., pikabuztan Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. (Z) deudor, -a, moroso, -a, insolvente
    fr izond. (Z) débiteur(trice), défaillant, défaillante, insolvable
    en izond. (Z) debtor, defaulter, insolvent
    port izond. (Z) devedor(a), moroso(a), quebrado

    Testuinguruan

    Fortuna egiteko, maita beti lana; pergut ez izateko, lege hori bada. (Hiztegi batua)

     
  • Maite 10:45 pm on 2022/03/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    axekatu 

    axekatu, axeka, axekatzen || du ad. g.er. Xaxatu.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    axekatu.

    1. Tentar, provocar. En AxN se explica narritatzen (340, 540) por axekatzen. v. azikatu. Cf. axeku.
    Bátak itzbát, bérzeak berzebát kóleran moko moko dá nola fú ta fú emátea itxekitzekó yago kolerain súa, eta deábrua está deskuidátzen axikatzeas. LE Matr4 533. Axekatzen zaittuzte zuen Jaungoiko Jaunak, argi agiri dedin ea zuen biotz osoaz maitte dezuten edo ez. Inza Azalp 148. Nagusi-Etxeko Andreak axekatzen dute morroi edo neskamea, auek artu lezazketen gauzen batzuek artzeko bidean utziz. Ib. 148.

    haxikatu (ax- BN-baig), hasikatu (BN-ciz), axakatu. Ref.: A (hasikatu); Satr VocP (axikatu). “Excitar a los perros” A. “Azuzar o incitar a los perros” Satr VocP. v. haizatu (6), haxitu. Oiuz, eskaiñiz, axakatuaz / artzai Petriren txakurra, / zalantzan zerbait ibil ondoren, / itzul diote [beorrari] muturra. Or Eus 330. Zakurrak haxikatu eta ezin ibil. GAlm 1961, 61. (ap. DRA)

    2. (AN-ulz; A DBols), axakatu (AN-ulz). Ref.: A Apend; Iz Ulz 412. Bromear; burlarse (de). “Bromear (AN-ulz)” A Apend. “Eta atsaldian “txix-txix-txix” ittentzuela ta: nor demontre ote de nere (?) ole (?) axakatzen ai dena?” Iz Ulz 412. Liburu xoragarriak elkarrekin irakurteak, elkar axekatzeak, elkar xurikatzeak. “Nugari” . Or Aitork 86. Nere Iaun, nere Argi, emen ere Zure egiak ez al du axekatuko gizona? “Deridebit” . Ib. 318.

    Sinonimoak: ad. g.e.

    [xaxatu]: akuilatu, haizatu, hots eman, kilikatu, kinatu, narritatu, tarritatu, tentatu, zirikatu, aholkatu Ipar., huiatu Ipar., kitzikatu Ipar., xaxatu Heg., zitatu Bizk., atitxatu Zub., narrikatu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. azuzar, inducir, provocar, tentar
    fr du ad. inciter, induire, provoquer
    en du ad. incite, induce, provoke
    port du ad. incitar, induzir, provocar

    Testuinguruan

    On Agustin Eladiori axeka egiten ari zitzaion. [Mariaren mendea, Pablo Sastre (Susa, 1992)]

     
  • Maite 10:08 pm on 2022/03/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    okitu 

    Hiztegi Batuan

    Okitu 1. adj. Ipar. Dagokion izena indartzen duen hitza. Erraten zuten aberats okitua zela: oso aberatsa zela. Ezkertiartzat du bere burua, nahiz aberats okitu bat duen hartua lagun eta presidenteordetzat. Bakarrik libro utzi zituzten biziki eri eta zahar okituak zirenak. Jakitun okitua. || Moltsa okitua ekarri zuen Ameriketatik: poltsa bete-betea ekarri zuen.

    Okitu 2. [okitu, oki, okitzen] da/du ad. Zerbaiten maiztasun edo gehiegikeriarengatik gogaitu edo nazkatu. Eguneroko hegazti jateak okitzen gaitu azkenean. Zergatik ez itxaron bertsolariez guztiak okitu arte, eta orduan zuri atsegin zaizun erdi mailako olertia onetsi?

    Orotariko Euskal Hiztegian

    okitu. I. (Part. en función de adj.).

    1. (AN, L, BN, S, R-uzt ap. A ; -kh- Dv, H). “Aberats okitua, millonario” A. Zeren guziak aberats okhituak baitira. Elsb Fram 167. Egia aberats okituak direla. Automobila ere badute. TP Kattalin 186. Erraiten zuten aberats okitua, urrez hantua zela. Zub 85. Aberats okitu bakanok. Eguzk GizAuz 63. Bazan orduan erri-guraso aberats okitu bat. Or Aitork 142. v. tbn. Otx 74. Zerb IxtS 31. Zait Plat 19. (Sin que le preceda abertas). Rico. Okituak eta ondasunez beteak ezagutzen ez daben mana. Erkiag Arran 117. Bere izerdiz ugazaba gerrieder ta okitu biurtzen dauana. Erkiag BatB 150. Olarratz okitu orren kaltean. Ib. 105. Rico, abundante. Oldozpen eta burutapenetan iori ta okitua zan Sokrate. Zait Plat 84. Edozein izkuntzaz argitaratuak bezin okitu ta aberats nai izan du [lan onek] . Ibiñ EG 1954, 117. Repleto.
    Auzokoaren aletegiokituetara. Ibiñ Virgil 73.

    2. (L, BN; -kh- S; Dv, H, Foix). Ref.: A (okitu); Lh. “Zahar okhitia (S), viejo decrépito” A. “Décrépit (vieux), zahar okhitia” Foix. Gazteak dio zarrokituaz, dagola oin bateki obian. (258). LE-Ir. Eskuara zinez mintzai eskalapoin zahar okitu batentzat daukatenek. HU Aurp 210. Ainbat axolik zitzaigun agure xaar okitu arengatik! TP Kattalin 196. Han bizi omen da, zahar-okitua. Barb Leg 138. (Sin que le preceda zahar). “–Zer adin du gizon zahar horrek? –Okhitua da” H.

    3. Consumado. “Jakitun okhitua (L-ain), sabio repleto” A. Agure iakitun okitu ua. Or Aitork 186. Piano joile okitua bilakatu zen. GAlm 1958, 43.

    II. (Vb.).

    1. (G ap. A ; Bera). Hastiar(se), hartar(se); aburrir(se). “Okitu nau (G-to), me ha hastiado” A. Gaurkoen [jolasen] itxura dutenai begira okitzen bazera. Ag EEs 1917, 201. Bertsolariez guziak okitu arte. Ldi IL 109. Okitu ta iguindu egiten nau gaur arratsa urbiltzeak. Txill Let 80. Egunoroko hegazti jateak okitzen omen gaitu azkenean. MIH 320. 2. Llenar(se). (Sólo en las formas -turik, -tuta; cf. supra). Alako arratzaz okitu-ta zetorren txalupa. Inzag RIEV 1923, 505. Egun askotan egon ziran naigabez okiturik. Otx 182. Liliz eta udare umoz okiturik. Zait Plat 26. Bere burua iakitez iantzirik eta okiturik erakusten. Ib. 113. 3. Satisfacer (intrans., con instr. ). Zu ezin aldendu zera zure odol egarria ase arte. Ni orobat, ene aragi goseaz okitu arte. Etxde JJ 118.

    Sinonimoak: ad.

    [ase]: ase, gogobete (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. hastiar(se), hartar(se) (en sentido real y figurado) || (2) 1.  izond. (Ipar.) lleno, -a; repleto, -a; completo, -a 2.  izond. (Ipar.) muy (en algunos contextos puede substituirse por un adjetivo que refuerce el significado del sustantivo)
    fr
    en
    port

    Testuinguruan

    Zure kexu etengabeek okituta naukate. (Elhuyar hiztegia)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel