Recent Updates Page 39 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:22 pm on 2021/10/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    mahats-luku 

    iz. mahats luku, mahats-luku || Mahats mordoa.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    MAHATS-LUKU (mats- G-goi; maats-luke G-goi). Ref.: Gte Erd 257. Racimo de uva. v. MAHATS-MORDO. Hay tbn. mahats-luku en el voc. final de BiblE. Maats luku (mordo) ederrak. Ayerb EEs 1912, 156. Mahats-lukuen gozoa dute niretzat zure bularrek. BiblE Cant 7, 9 (Dv mahatsaren molkho, Ol, Ker maats-mordo ).

    Sinonimoak: iz.

    [mahats-mordoa]: mahats-mordo, mahats-mulko, mahatsoko Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. racimo [de uva]
    fr iz. grappe de raisin
    en iz. bunch of grapes
    port iz. racemo, cacho [de uva]

    Testuinguruan

    Irtetean, makila urrun bota zuen eta, gau hartan, amets egin zuen makila hura lurrera erortzean sustraiak ateratzen zitzaizkiola, berehala ernatu eta loreak eta mahats-hostoak ateratzen zituela eta berehala betetzen zela urre koloreko mahats-lukuz. [On Camillo, Giovanni Guareschi / Koldo Biguri (Ibaizabal, 2001)]

     
  • Maite 10:43 pm on 2021/10/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    begi-orde 

    iz. g.er. Betaurrekoak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    BEGI-ORDE (L ap. A ; SP, Lar, Hb, H). “Lunettes, biserak (Ax)” SP. “Antojos, anteojos, begiordeak, beakaiak, miserak ” Lar. ” Begietakoak ou begiordeak (SP), lunettes” Dv. ” Begiordeak, lunettes; id. begi-orde thailluak (Ax)” H. Presuna hirosak, erreak eta haserrekorrak ez ohi du begiorde anhitz higatzen eta ez komunzki bere umen umerik ere bere ingurunean ikhusten. ‘No gasta muchos pares de gafas’ . Ax 280 (V 187). Badira bisera batzuk, begi-ordethaillu batzuk, zeiñek gauzak diren baiño handiago iduri arazitzen baitituzte. Ib. 143 (V 94). Ala nola bista laburra duena baliatzen den begiordez edo anteojoz, billatuz argi, ta begiratuz ongi. LE Urt 176. Eskribauaren jantziya izan biar du jaun batena, bañan arras antziñakua. […]. Begiordeak eta kapela gopa. Sor AKaik 110. Catalejo(s). “Antojo de puño, eskuko begiordea ” Lar. “Antojo de larga vista, de allende, begiorde luzea, misera urrutirakoa ” Ib. Fedea da errazoiarentzat, begiorde luzea begientzat dana legez, an, nun begiak ikusi ezin daben, begiorde luzeak agertu eragiten dau miragarrizko gauzen mundu bat. Itz Azald 15. Gauza bera urrutitik begiratzen baduzu, berriz, begitasunaren begi-ordeekin, orduan aunditu oi da, dizdiratsu ageri da. Vill Jaink 128.

    Sinonimoak: iz. g.e.pl.

    [betaurrekoak]: betaurreko pl., luneta Ipar. pl., antiojo Heg. beh. pl., antipar Heg. g.e. pl., begi-lagun Ipar. pl., begi-akuilu Zub. pl. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (herr.) (pl.) gafas, anteojos (2) (herr.) catalejo, anteojo
    fr (1) (herr.) (pl.) lunettes (2) (herr.) longue-vue
    en (1) (herr.) (pl.) glasses (2) (herr.) telescope, spyglass
    port (1) (herr.) (pl.) óculos (2) (herr.) telescópio

    Testuinguruan

    Ozenki eta gogotik ari zen xurga eta xurga; eta sarritan sudur gaineko begi-ordeak kentzen zituen begiak xukatzeko, musuzapi zimur, gris eta mela-mela egindakoaz xukatu ere. [Hona hemen gu biok, Dorothy Parker / Mirentxu Larrañaga (Alberdania-Elkar, 2006)]

     
  • Maite 9:38 pm on 2021/10/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    zapartatu 

    da ad. zapartatu, zaparta/zapartatu, zapartatzen || Ipar. Zapart egin, lehertu. Ez da ezartzen ardo berria ontzi zaharretan, bestenaz ontziak zapartatzen dira. Danbada batez zapartatzen diren ezkur eta gaztainak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zapartatu.

    (AN, L, BN, Sal, S, R-uzt; Lecl, H), dzapartatu (BN-mix). Ref.: A (zapartatu, dzapartatu); Lh; Lrq . Estallar, reventar (tbn. fig.).; hacer reventar, hacer estallar. “Éclater” Lecl y Lrq. “Uduri zeitadan egarriak nundiela zapartatzen” H. “Zaparta baledi! (S)” Urq RIEV 1920, 115 (usado como maldición). Hantik diradiala itzalpiak, jeloskeriak ta desenfidantzak sortzen, hantzen ta zapartatzen. Egiat 217. Zapartatü izan baliz Xarlemaiña / hobe zatian guretako. Xarlem 997. Zapartatzen ezpaniz / betzaie dolütüren. Ib. 301. Errabia, in negar ta zaparta! (322). LE-Ir. Zapartatu ze kodizioso garren tinaja (202). Ib. Urkaturik bere burua arbola batetik, dilindaka esteak lurreraño zapartaturik. LE Urt 246 (citado por Harriet y Azkue, que traduce “colgando y esparciendo hasta el suelo los intestinos”). Ez da ere ezartzen arno berria untzi zaharretan; bertzenaz untziak zapartatzen dire. TB Mt 9, 17 (Lç, SalabBN, Dv, Ip, Echn, Hual, Samper, Ol, Ker, IBe le(he)rtu, He hautsi, Ur urratu, Leon zartatu). Xangriz eta despitez / behar dut zapartatu gaur. Mustafa 91 (ap. DRA). Batian ihurzuriak adiarazten du harrabots idor eta desberdin bat zapartatzen den xispa baten kolpia iduri. Atheka 57s. Zeren muurten iai kalako gisan aiketa alte guziuetarik zaparta dazaian artio. “Te reviente” [dirigiéndose a una pulga]. Mdg 164. Aphez hanitz jan dina zapartatü beitzen. Xikito 6. Airean zapartatzen ziren aleman obusa batzueri. Zerb Gerlan 19. Eki balinbada, hegalda hadi; ebi balinbada, zaparta hadi. Zerb Herr 21-8-1958, 3. Danbada batez zapartatzen diran ezkur eta gaztaiñak yaurtitzen ditute txiñarretan. Amez Plat 90. Errebolber txar bat baizik etzuen, hantxet ur bazterrean erosia egun batez eta menturaz sudurrerat zapartatuko zaiona. JEtchep 113. Aurrean sobera zapan atxikitzen den barne-indarra […] egun batez, adinarekin […] oldartuz zapartatzen [da]. Larz GH 1963, 324. Sasietan, alegerazko irrintzina batzuen pare, dira zapartatzen popoin gazteak eta baratzen lilipek dituzte begi lilluratu batzu idekitzen. (Interpr?). GH 1965, 125 (ap. DRA). Aldi batez xamariak txaskatu zuen xakoa ardoz beterik eta zapartatu zuen. ZMoso 62. Bere bizkar len ziorkadaz zapartaturik zeukanaren gañean gurutzea zuala abiatu zan.Inza Azalp 69.

    Sinonimoak: ad. Ipar.

    [lehertu]: esplotatu, eztanda egin, leher egin, leher gaizto egin, lehertu, zapart egin, zart egin, zartatu, errebentatu Bizk. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da ad. (Ipar.) estallar, explotar, reventarse
    fr (1) da/du ad. (Ipar.) exploser ; éclater (2) da/du ad. craquer, crever
    en ad. explode, blow out, burst
    port ad. estourar, explodir, arrebentar-se

    Testuinguruan

    Lurra jo eta nola zapartatu den ikusi duzue aho zabalik. [Elektrika, Xabier Montoia (Susa, 2004)]

     
  • Maite 9:59 pm on 2021/10/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    petrikor 

    Euria lur lehorrean erortzen denean sortzen den usainaren izena.

    Wikipedian

    Petrikor (antzinako grezieraz: πέτρα harria eta ἰχώρ ikor) euria lur lehorrean erortzen denean sortzen den usainaren izena da. Askotan «lur bustia» edo «euriaren usain» gisa adierazten da. Normalki, euririk egin gabe denbora bat egon behar da usain hori agertzeko, eta nabarmena da lehorte baten ostean. (Jarraitu irakurtzen…)

    Sinonimoak: iz.

    [petrikor] : lur bustia, euriaren usain (Wikipedia euskaraz)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. petricor
    en iz. petrichor
    port iz. petricor

    Testuinguruan

    Zapaltzen dugun zoru gehiena infernuan egon da noizbait, orain, ekaitz ondorengo arratsaldetan, petrikor usaina darion arren. [La Palma: esnatu da lokartutako erraldoia, Juanma Gallego / Anakoz Amenabar (Alea.eus, 2021-10-08)]

     
  • Maite 10:11 pm on 2021/10/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    antzutu 

    1 da/du ad. Antzu bihurtu. Zahartzaroan antzutu zen. Ardiak antzutzeko zain. Emakume juduak antzutzen zituzten. 2 da ad. (Ugatzak) esne ematetik gelditu. Umeari ugatza ez emanaz antzutu eta lehortzen zaio bularra. Behiari errapea antzutu zaio. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    antzutu.

    1. (gral.; Lar, Añ, Dv, H, Foix ap. Lh; -nz- SP, Lar, Lecl, Arch VocGr ), antzitu (V-ger-arr-ger, G; Añ (V)), antzotu (V-gip), auntzutu (G-nav). Ref.: A (antzutu, anzu, antzitu); Lrq; Iz Ulz (antzú), UrrAnz , Als (auntzuba); Etxba Eib (antzotu); Elexp Berg . Volverse estéril, secarse. “Secarse los pechos a una mujer” Lar y Añ. “Anzutu, desecar, que principalmente se dice de lo animado” Lar (s.v. enxugar). “Perdre le lait” Arch VocGr. “Cesser d’avoir du lait, en parlant des femelles de bêtes” Dv. “1. cesser d’engendrer, […]; 2. cesser d’avoir du lait” H. “(V, G, AN, L), secarse la ubre” A. “Antzitu (V-ger-arr-m, G), quedarse sin leche una vaca, secársele la ubre” Ib. “Perdre le lait” Lh. “Perdre le lait; commencer à ne plus allaiter” Lrq. “Para que cese de dar leche, errepea antzutu, [a la oveja que sufre de mamitis] suelen untarle la ubre con manteca de cerdo (G-goi)” AEF 1955, 118s. “Antzútu de, ha dejado de dar leche” Iz Ulz. “Bost umealdi izanda gero, antzotu jaku txakurra” Etxba Eib. “Zartzara, danak dau antzotutzia” Ib. “No dar ya leche, volverse estéril” Elexp Berg.

    2. (H, que cita a He). Perder vigencia, caducar. Mintzo denean bada alientzia berri batez erakusten da antzutua dela lehenbizikoa: bada antzutzen eta zahartzen dena, hurbil da akhabatua izatetik. “Quod autem antiquatur, et senescit” . He He 8, 13. Baldinetariak ezen legeko direnentzat bada primeza, fedea ez da deusetako, antzutua diteke Jainkoaren agintza. “Abolita est promissio” . He Rom 4, 14 (Harriet traduce: “La promesse du seigneur devient sans effet (est épuisée, stérilisée)”; Lç iraungi, TB desegin, Dv ezeztatu, IBk, IBe indarrik gabe gelditu).

    3. (B, S; VocBN). Ref.: A; Lrq . Destetar. “Sevrer, sevré. Ce verbe s’emploie pour l’espèce humaine comme pour les animaux” VocBN. .

    4. ” Antzutzerat utz ardiak, ne plus traire les brebis, leur faire perdre le lait” Hb. ” Antzutu ein bittugu, tenemos que dejar de ordeñar” Iz ArOñ. .

    Sinonimoak: ad.

    [agortu]: agortu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. volverse estéril; esterilizar
    fr da/du ad. devenir stérile; stériliser ; cesser de produire [du lait, des fruits]
    en (1) du ad. to sterilize, to sterilise (2) da ad. to become sterile, to become infertile
    port iz. esterilizar

    Testuinguruan

    Behiari errapea antzutu zaio. (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 10:37 pm on 2021/10/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    heiagoraka 

    adb. Heiagoraz. Eskuak bere begitarte erreari loturik, heiagoraka ari zen. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    heiagoraka. (H), heigoraka. A gritos, gritando. “À hauts cris” H. Izialdurak heiagoraka abiarazi zituen. “Prae timore clamaverunt” . Dv Mt 14, 26 (Ip oihuz hasi). Heigoraka zauden (muttiko) bi biak. Iratz (ap. DRA). Eskuak bere begitarte erreari lothurik, heiagoraka ari zen. “Il se lamente sans arrêt” . Barb Leg 24. Heiagoraka joan zen gero jaunaren ganat, eta, bethi bezala, Maria Balentinaren gain eman zituen oro. “En poussant les hauts cris” . Ib. 68.

    Sinonimoak: adond.

    [heiagoraz]: heiagoraz Ipar. jas. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. (Ipar.) gritando, gimiendo
    fr adb. (Ipar.) gritando, gimiendo
    en adb. (Ipar.) gritando, gimiendo
    port adb. (Ipar.) gritando, gimiendo

    Testuinguruan

    Gau guztia heiagoraka egon ginen. (Elhuyar hiztegia)

     
  • Maite 11:53 pm on 2021/10/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    zerga 

    1 iz. Administrazioari, gastu publikoei aurre egiteko, ordaindu behar zaion diru kopurua. Zergak ordaindu ezinik. Estatuak bakoitzaren jabetzari ez dio zerga larregirik ezarri behar. Zenbateko zergak jarri behar zituzten asmatzeko. Ez duzu, beraz, zerga hori zor. Zergari erantzun. Errentaren gaineko zerga. Tabakoaren zergak igotzea proposatu du Bruselak. 2 iz. Jaunak mendekoei ezartzen zien ordaintzekoa. Ardiak zergak ordaintzeko eman behar zituztelako. Hiru behien zerga. 3 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Ik. fiskal1. Aberatsen aldeko zerga-politika bultzatu izana leporatzen diote gobernuari. Bergarako zerga-bulegoan. Interes-tasa txikiek eta zerga-murrizketek kontsumoa indartu dute. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zerga. (L, BN ap. A ; Arch VocGr, HeH Voc, VocBN, Dv, H), zerda (Lh) Tributo, impuesto. “Impôt public” VocBN. “Impôt, tribut” Dv. “Imposition, tribut, impôt […]. Zergak biltzea, recueillir les impositions (Mb)” H. “Tributo, alcabala, contribución, impuesto público” A. v. 1 petxu, 2 petxa, 2 legar, zergera. Tr. Documentado en autores septentrionales desde finales del s. XVIII y en meridionales modernos. La forma zerda sólo se encuentra en Hiribarren. En DFrec hay 97 ejs. de zerga. Jarraitu irakurtzen…

    Sinonimoak: iz.

    [petxa]: zergera, legar Ipar., petxa Heg., taila Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. impuesto; tributo, tributación
    fr iz. impôt ; contribution, tribut
    en iz. tax
    port iz. imposto

    Testuinguruan

    136 estatuk onartu dute %15eko gutxieneko zerga ezartzea. [Iker Aranburu, berria.eus (2021-10-08)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel