Recent Updates Page 392 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:28 am on 2014/07/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    udate 

    iz. uda-denbora. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [uda-denbora] : udaldi, uda parte, uda-denbora, udalde (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es temporada de verano, periodo estival; verano, estío
    fr saison d’été, période estivale; été
    en summer time; summer
    port temporada de verão; verão

    Entzun:

    Hemen badakik – azaldu dit Jeannettek frantsesez -, irailaren 1ean bertan, udatea “finie”. Egünak joan, egünak jin, udatea pasa, eta ezjakinean gelditu nintzen.  [Labartzari agur, Txillardegi (Elkar, 2005)] (Egungo Testuen Corpusa)

    udate (FlickrCC, Chris Bartnik)

     
  • Maite 9:09 am on 2014/07/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    birbidali 

    INFORM. Norberak hartu duen mezu bat beste norbaiti bidali. (Euskalterm)

    Sinonimoak: iz.
    [birbidali] : berriz bidali (5000 Adorez hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es reenviar
    fr transférer
    en forward
    port reenviar

    Entzun:

    Gidaliburu honetan, jasotako posta nola birbidali azalduko dugu (Elhuyar hiztegia)

    birbidali (PixaBayCC, OpenIcons)

     
  • Maite 8:45 am on 2014/07/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    tortika 

    iz. 1. Zerbaiti itsatsita geratzen den zikinkeria, kraka. Ehun urteko tortika zuen lapiko hark ipurdian. 2. Tanua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak

    [kraka] zetaka, zolda, kraka, uger (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es mugre, pringue, porquería
    fr  crasse
    en grime, dirt, filth, muck
    port sebo

    Entzun:

    Maistraren irribarreak, eztitasunez askatu zuen emeki-emeki mesprezuaren tortika nire larruazaletik, eta bidea zabaldu zidan. [Hauts bihurtu zineten, Juan Kruz Igerabide (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    tortika (FlickrCC, Lee Jordan)

     
  • Maite 7:36 pm on 2014/07/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    pilixka 

    iz. (Ipar) Kopuru txikia, pixka (atzean bat ezartzen zaio askotan). Bertze aldeko jende pilixka batekin.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    pilixka.

    Pequeña cantidad. v. pilista.  Jinak ziren bertze aldeko jende pilixka batekin. Herr 4-6-1959, 3.

    Sinonimoak: iz.
    [pixka] : pixka, kopuru txiki (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) poco, -a, cantidad pequeña; pedacito, pizca
    fr (Ipar.) une très petite quantité
    en little bit, pinch, small amount
    port (cantidad pequeña o número pequeño) pouco(a)

    Entzun:

    Joanak ziren beste aldeko jende pilixka batekin. [Orotariko Euskal Hiztegia, moldatua]

    pilixka (dreamstime.com)

     
  • Maite 12:50 pm on 2014/07/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    daborduko 

    adb. (B) Dagoeneko. Zoritxarrez, egia samin horren ondorenak ageri dira, daborduko ere, euskaldunon artean.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia:

    daborduko (V-ger), daburduko (V-ple-ger-m), dagoan orduko (Aq 916 A), dagon orduko (B). Ref.: A (daburduko); A Morf 672.

    Ya, para ahora. “Daburduko (V-ple-ger-m), tan pronto. Dagoan orduko (AN; Aq), dagon orduko (B), para hora, tan pronto. De dagoan-orduko, para la hora que es” A. v. dagoeneko. Eztau onek daborduko attaren antzik artu gura! Otx 113. Nire mutil koskor au daborduko asi da beronen tentelkerijaren ezaugarri berezijak emoten. Ib. 125. Il ete zan edo ziur jakiteko, arnasarik baeukan jakiteko, pospollo garun bat urreratu eutsen biztuta surrera, ta konturatu gabe surran puntea erre. Orduan Moxilok inpernuan egoalakoan, apur bat begiak zabalduaz: Daburduko asi gaituk! EgutAr 28-6-1957 (ap. DRA).

    Sinonimoak: iz.
    [dagoeneko]: dagoeneko, jadanik, honezkero (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (B) para ahora, para entonces; tan pronto; [uste baino lehenago] ya
    fr déjà
    en already
    port (em negativas) ainda; (em afirmativas) já

    Entzun:

    Agian daborduko badaki, jakin, itzuliko balitz nora itzuli ez lukeela.  [Itzuliko balitz, Goizalde Landabaso (Larrepetit, 2014-07-15)] (Berria.eus)

    daborduko (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 9:08 pm on 2014/07/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    kadeluxa 

    iz. ZOOL. Bibalbioen klaseko zenbait moluskuren izen arrunta. Jangarriak dira eta kusku fin, zapal eta oboideak dituzte. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kadeluxa. “Coquina, tellina (Donax trunculus), tellina, txirla; kadeluxa” FauMar 123. v. kabuxa.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

    es (Zool.) coquina, tellina
    fr clovisse; haricot de mer,  tellina
    en wedge-shell, tellin
    port cadelinha

    Entzun:

    Itsas animalia ornogabeak dira itsaskiak eta bi taldetan biltzen dira: krustazeoak eta moluskuak taldeetan. Ondokoak dira krustazeoen ezaugarri nagusiak: estalki gogor edo biguna, bi antena eta simetrikoki banatutako hankak (kopurua ez da beti bera). Talde honetakoak dira ganbak, otarrainak, otarrainskak, kiskilak, zigalak, karramarroak, abakandoa, txangurroa, nekora, lanperna eta itsasoko idia. Moluskuek berriz, tegumentu biguneko animaliak dira eta normalean maskor simetrikoz estaliak. Txirlak, muskuiluak, muxilak, berberetxoak, ostrak, beirak, lapak, kadeluxa eta itsas barraskiloak dira ezaugarri horiek dituzten moluskuak, eta itxura bestelakoa duten arren, txibiak, olagarroak eta txokoa ere moluskuak dira. [Itsasoko altxorrik preziatuena: itsaskia edo mariskoa, Arantza Lorenzo eta Ane Miren Uranga (zientzia.net, 1999/01/01 )] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kadeluxa (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 9:27 am on 2014/07/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    gogara 

    adb. (Ipar.) Norbaitek atsegin edo gogoko duen erara, gustura (-en kasu-atzizkia hartu duen izensintagma baten ondoan). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag. Ipar.

    [atsegin duen erara]: erara, gustuz, nahierara, gustuan Ipar., gustura beh., alagalan Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) (osagarriak -en kasu-atzizkia duela) a gusto (de), a su (mi, tu…) gusto, a satisfacción de
    fr (Ipar.) (osagarriak -en kasu-atzizkia duela) au goût de, à mon/ton/son/notre/votre goût
    en (osagarriak -en kasu-atzizkia duela) to sb’s satisfaction, to sb’s liking, for one’s liking
    port ao gosto de

    Entzun:

    Mundialeko arbitroek bezala, hauek espraia badute marra non den erabaki eta lurrean pintatzeko, gogara. [Epailetu, Anjel Erro (Jira, 2014-07-13)] (Berria.eus)

    Ororen gogara egitea da gauza nekea (esr. zah.). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    gogara (Gaurko hitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel