Recent Updates Page 407 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:38 am on 2014/04/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    marmaratila 

    iz. BOT. Kaprifoliazeoen familiako zuhaixka, 4 m-raino hazten dena. Hostoak aurkakoak, osoak, forma desberdinekoak, baina biribildu eta lodi samarrak dira. Loreak zuriak eta usaintsuak dira eta zima trinkotan kokatuta daude. Fruituak, hasieran gorriak eta gero beltzak diren drupak dira. Batez ere eskualde mediterranearrean hazten da (Viburnum lantana). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [marmaratila] : Viburnum lantana (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Bot.) viburno (Viburnum lantana)
    fr viorne lantane
    en viburnum lantana (Wayfaring tree)
    port viburnum lantana, viburno

    Entzun:

    Ondo ezagutzen dudan errepide-tarte batean, naturaren paisaiak berak haltz, marmaratila, iratze eta ipuruz hornitu zituen ertzak, eta lore distiratsuen edo udazkeneko fruitu-mordoen kolore-tonu aldakorrak izaten ziren, urte-sasoiaren arabera. [Udaberri isila, Rachel Carson/Lurdes Rada (Pentsamenduaren klasikoak, 2007)] (Egungo Testuen Corpusa)

    marmaratila (Wikimedia Commons)

    marmaratila (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 11:12 am on 2014/04/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    mergatz 

    izond. (batez ere B) Zakarra, garratza. Bakar ordu mergatzetan.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    mergatz (A (que cita RS)).

    “Desabrido” A.  Egia da latz ta garratz ta mergatz. “Áspera y agria y desabrida”. RS 518. Eskar-ordez, ona bere itz mergatzak. BAizk Ipuin 19. Egia garratz eta mergatza dan arren, egia beti. Eguzk GizAuz 162. Bizitzako bidezka medar ta mergatzetan aurrerantz ekiteko. Erkiag Arran 196. Bakar-izketa gorian, zalantza ta ezpai mergatzez orniduak. Onaind in Gazt MusIx 154. Zer esan Baken lakoin ñabarretaz, otso mergatz eta zakurretaz? Ibiñ Virgil 99.

    Sinonimoak:  izond. Bizk.
    [zakarra] : latz, takar, zakar, lakar Bizk., lakatz Bizk., maker g.e., aspre Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. (1) desabrido/da, amargo/ga (2) irud. de carácter desabrido
    fr amer(ère)
    en (de sabor desagradable) bitter; (desagradable o triste) gloomy; (pesimista o de mal talante) bitter, negative
    port amargo(a)

    Entzun:

    [esr.] Egia da latz ta garratz ta mergatz: Las verdades duelen. (RS 518) Labayru Ikastegia

    Egia da latz, garratz eta mergatz: la verdad es áspera, agria y desabrida.  (5000 hiztegia)

    mergatz (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 9:24 am on 2014/04/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    pettux 

    izond. (L) Leloa, kaikua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    pettux (L ap. A), petus (BN-mix ap. Lander sg. DRA).

    “(L), bobo, imbécil” A. “Peal: persona torpe y despreciable. Comprobado en BN-mix, a la vista de un pobre ataúd, al que se le define diciendo: Erori duk hori ere, atusetik petuserat (Lander)” DRA.

    Sinonimoak:  izond. Lap.
    [ergela] : arin, babalore, babo, bulunba, buruarin, eltze, ergel, ero, eroxka, inozo, kaiku, kaskarin, kirten, lelantoni, lerdo, memo, tonto, tontolapiko, tutulu, txatxu, txoriburu, zoro, zoroxka, zozo, zozoilo, ments Ipar., pello Ipar., xanfarin Ipar., zuntzun Ipar., tontolo Heg., txoropito Heg., atunburu Bizk., gangar Bizk., ganorabako Bizk., ganoragabe Bizk., ganoragabeko Bizk., kokolo Bizk., lapiko Bizk., lelo Bizk., mozolo Bizk., papao Bizk., pepelerdo Bizk., taket Bizk., tankalo Bizk., tentel Bizk., txotxolo Bizk., tetele Ipar./Naf., ilupa Naf., pergut Zub., astapito beh., ganbelu beh., alotza g.e., haizebelats g.e., inputika g.e., narra g.e., txolin g.e., zoroko g.e., memelo Bizk. beh., koko Bizk. g.e., txotxin Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (L) tonto, -a, necio, -a, majadero, -a, bobo, -a, imbécil
    fr sot, sotte, léger, -ère ; niais, -e ; stupide
    en stupid, foolish, silly
    port tonto(a), néscio(a), tolo(a), bobo(a)

    Entzun:

    -Utz nazak bakean, pettux horrek!

    pettux (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 7:46 am on 2014/04/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    ttalaka 

    iz. 1. iz. Abereen lepotik zintzilika jartzen den kanpaitxoa, zintzarria. 2.izond. Asko hitz egiten duena, berriketan jardutea atsegin duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    ttalaka (BN-ciz ap. A).

    1. Cencerro. “Ttalaka, […] este término significa unas campanillas que no tienen un sonido retumbante, por no ser de materia fundida. Están destinadas sobre todo a los burros, a las vaquillas lecheras y hasta a los cerdos, que tratan de penetrar en los campos cultuivados” Lander (ap. DRA).  Astoa, ttalakarekin, / Tarrapatan dabil arin. / Kakoletan badu berdin: / Zaku, zorro, saski, dupin, / Artzainaren tresnarekin. Héguitoa GH 1966, 282.

    2. “(L, BN), habladorzuelo (pop.). Dim. de kalaka. Alguien dice que kalaka son los hombres y ttalaka las mujeres” A.

    Sinonimoak:  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia eta Elhuyar Hiztegia)

    iz. [joarea] : zintzarri, joare, arran; [ovejas] bulunba; [carneros] klask, dunba, metale Ipar., xilintxa Ipar., arran Bizk.
    izond. [asko hitz egiten duena] : berri-jario, berriketari, eletsu, elezu, erausle, hitz-jario, hitz-mizti, hitzontzi, hiztun, jolastun, mokokari, elekari Ipar., eleketari Ipar., berba-jario Bizk., berbaldun Bizk., berbati Bizk., berbatsu Bizk., berbontzi Bizk., kalaka Ipar./Naf., kalakari Ipar./Naf., elestari Zub., eleberriti zah., erasle Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) cencerro (2) habladorzuelo; hablador, -a
    fr (1) sonnette, clochette (2) bavard, -e ; hâbleur, -euse
    en (1) bell; cowbell (2) talkative, loquacious
    port (1) chocalho (2) falador(a)

    Entzun:

    Ttalaka hitza hiztegitik kanpo dago egun, baina zera esan nahi zuen:
    1. Berritsua 2. Zintzarria.
    Eta gu hortara gatoz, sarean zarata pixka bat egin eta zuek guztiak euskaraz eta kulturaren inguruan berriketan jartzera! Aisialdia euskaraz bizi nahi? Egin bat gurekin! (ttalaka.org)

    ttalaka (Wikimedia Commons)

    ttalaka (Clipart, Frankes)

     
  • Maite 8:07 am on 2014/04/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    aiho 

    iz. (Z) Nahia, desira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    aiho (S ap. A y Lh; H (BN, S)).

    Deseo. “Désir” H, que cita a Inchauspe. “Aiho gaitz, gaisto, kaitz (S), mauvais désir, passion mauvaise” Lh. v. desira, deseo. Oraino haur ttipia zelarik piztu zen haren bihotzean misioneetarako aihoa. Prop 1884, 200. Berthutian aitzinatzeko aihoa. Ip Imit I 18, 6 (Mst desira). Ezi nik eztit beste aihorik, eztit beste güdiziarik zurekin izatia baizik. Ip Hil 188. Jesusek entzün zütian haren aihoak. Ip Hil 188. Gure aihoak eta hasperenak […] thaigabe igain ditian zelialat. Ib. 186. Etxe naroak ikusten ditut, / botz ixilaren egoitzak; / betha litzake arima batek, / han, bere aiho bakhoitzak. Mde Po 79. Bere aio gartsuak gogoa errerik. Mde HaurB 10. Ihurk badaki aita Jesuitak zuñen jakintsün eta aiho gaixtoen brentsazale paregabekoak diren. Herr 21-4-1952 (ap. DRA s.v. brentsazale).

    Sinonimoak: iz.
    [nahia] : nahi, desira (ADOREZ  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es deseo, apetencia
    fr désir, appétence
    en wish; desire, appetite, hunger, passion
    port desejo, apetite, petência

    Entzun:

    Ezi nik eztit beste aihorik, eztit beste güdiziarik zurekin izatia baizik. Ip Hil 188.  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    aiho (Gaurko hitza, CC)

     
  • Eneko Bidegain 7:46 am on 2014/04/01 Permalink | Reply  

    haizatu 

    1. du ad. Zerbait haizetara bota, haizearen eraginpean jarri; bereziki garia eta antzeko laboreak haizetara bota, lastoa eta alea bereizteko. 2. du ad. Egurastu. 3. du ad. Airean dagoena, haizearen eraginez trinkotasuna galduz joan desagertu arte. Kea bezala haizatua. 4. du ad. (hed.) Desagertu, galdu. Hire liburuaren urrin ona ez duk haizatuko mila urtetan. 5. da/du ad. Haizez edo airez puztu. Haize bigunak oihala haizatzen duela. Basoan jandako belarrak haizatu zizkion, nonbait, hesteak astoari. 6. da/du ad. (hed.) Harrotu, hantustez bete. Munduak haizatu zuen, bere bihotzean esateraino: “Nire aitalehenak baino gehiago dakit”. 7. du ad. Uxatu, aienatu. Etxetik zakur amorratua bailitzan haizatu zuten. 8. du ad. Ahaikatu, zirikatu. Txakurra behin eta berriro haizatuz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Azpimarratu behar da ez duela ordena hori proposatzen Orotariko Euskal Hiztegiak:

    1. Ahuyentar, espantar; disipar (el humo, el miedo, la confusión…); expulsar, echar. “Effaroucher” SP. “Abigere” Urt I 24. “Chasser les oiseaux, la volaille; effaroucher les animaux” Dv. “3. chasser, faire envoler des oiseaux; […] 4. chasser, expulser, mettre en fuite; […] 5. dissiper, faire évanouir” H. “Espantar animales” A. “Aizatu […] (S-saug), chasser au loin” Lh. “Despachar” Asp Leiz2. v. uxatu.
    2. Aventar (el grano), dispersar, esparcir (algo al viento, en el aire); airear, orear, ventilar.
    3. (Urt I 412, H), haizetu (H). Soplar, dar aire.
    4. “Soplar la dama, aiza dama” Lar (ref. al juego de damas).
    5. axetu. Echar a volar. v. airatu.
    6. Incitar, azuzar.
    7. Inflar(se), hinchar(se).
    8. “Aizatu (Sc), agarrarle a una persona por los miembros y hacerle dar contra la tierra repetidas veces” A. “Faire toucher terre à quelqu’un; basculer, terrasser. A! ze holakuaren aizatzia! (S-saug), Ah! quelle envie de jeter à terre un tel” Lh.
    9. “Meteorismo agudo o gases en la panza [de la oveja] (aizatu)” JMB AEF 1955, 113. v. tbn. AEF 1956, 92.

    Sinonimoak
    [uxatu] : aienatu, aldenarazi, aldendu, desagerrarazi, uxatu, haizarazi Ipar., kasarazi Ipar., kasatu Ipar., aizkatu g.e., akazatu Zub. zah.
    [haizeratu] : haizeratu g.e.
    [zirikatu] : akuilatu, hots eman, kilikatu, kinatu, narritatu, tarritatu, tentatu, zirikatu, aholkatu Ipar., huiatu Ipar., kitzikatu Ipar., xaxatu Heg., zitatu Bizk., atitxatu Zub., axekatu g.e., narrikatu g.e.
    [egurastu] : egurastu, haizeberritu, haizeztatu, aireztatu Ipar.

    en
    1 du ad. to winnow
    2 du ad. [egurastu] to air, to ventilate
    3 du ad. [uxatu] to frighten away, to scare away
    4 da/du ad. [haizez puztu] to blow up, to inflate; to swell up

    es
    1 du ad. aventar
    2 du ad. ventilar, orear, airear
    3 du ad. (hed.) dispersar, arrastrar; hacer desaparecer, destruir
    4 du ad. ahuyentar, espantar
    fr
    1 du ad. vanner
    2 du ad. aérer, ventiler ; exposer à l’air
    3 du ad. (hed.) disperser, emporter, porter
    4 du ad. inciter
    5 da/du ad. (se) gonfler, ballonner, (s’)enfler
    6 da/du ad. (hed.) (se) dissiper, devenir plein de vanité
     

    Entzun:

    Hura xukatu ordez, urduri uzkurtu zituen aurpegiko muskuluak, intsektu gogaikarri bat haizatu nahian bezala. [Bederatzietatik bederatzietara, Leo Perutz / Anton Garikano (Alberdania-Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Gaur mendiaren lepoan atzeman nauen haizeak nau hangora haizatu, edozein ufako aski baitzait funtsean airatzeko. [Azken apeza, Piarres Aintziart (Elkar, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Komediantea barrez hasi zen; karpeta ireki eta folio mordoa haizatu zuen, dirua haizatzen den bezala, hatzekin sortaren ertza sakatuz. [Belarraren ahoa, Harkaitz Cano (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    haizatu (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:45 am on 2014/03/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    apodiopsi 

    iz. norbait mentalki biluztea.

    Sinonimoak

    [norbait mentalki biluztea] apodyopsis

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es apodyopsis (acto de desvestir mentalmente a una persona).
    en apodyopsis (the act of mentally undressing someone).

    Entzun:

    Bolada hartan, parkeko banku batean esertzen zen egunero ordu berean. Jendea pasatzen zenean, apodiopsia praktikatzea gustuko zuen. 

    apodiopsi (Argazkia: Ander Morea @karhobi)

     
    • Maite 1:32 pm on 2014/03/31 Permalink

      Onartu beharrean nago neska honek nik baino hobeto azaldu duela apodiosi hitzaren esanahia:

      Aspaldi esan zidan @joxe -k… 🙂

c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel