Recent Updates Page 408 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:50 pm on 2014/03/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    erromintxel 

    erromintxel (Wikipedia)

    Erromintxela (baita errumanzel eta erremaitzela ere[3]) ijito edo buhame euskaldunen eta haien hizkeraren izena da. Erromintxela ez da hizkuntza, ez eta dialektoa ere: pagadolektoa da, “hizkuntza apurtua”, euskara eta romania batzen dituena.[4][5] Romani linguistikaren baitan para-romani multzoan sailkatu ohi da, hiztegi arloan jatorrizko romani hizkuntzaren lexikoa hein handiz gordetzen duelako, baina aldiz gramatikaren arloan romaniaren ezaugarriak galdu eta beste hizkuntza batenak hartu dituelako, kasu honetan euskararenak.[6] Hortaz erromintxelak romaniaren hiztegia eta euskararen gramatika uztartzen ditu. Jarraitu irakurtzen… (Wikipedia)

    Berria.info (hiztegia)

    erromintxela. Ijito euskaldunen mintzaera.

    Beste hizkuntza batzuetan (Wikipedia):

    es Erromintxela
    fr Erromintxela
    en Erromintxela language
    cat Caló basc

    Entzun:

    “Ulertzen du eta gai da erromintxelez hitz egin eta euskaraz edo gaztelaniaz erantzuteko, baina horiek gordetzen duten hiztegia askoz ere nahastuago dago.  [Erromintxela, euskal ijitoen hizkera, Lore Agirrezabal (Argia, 2003-09-28, 1913. zbk. )] (Egungo Testuen Corpusa)

    erromintxel (Wikipedia)

     
  • Maite 6:24 pm on 2014/03/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    arantza 

    iz. 1. BOT. Zenbait landaretan sortzen diren ziri zorrotzetako bakoitza. 2. (hed.) Gauza mingarria. Bihotzean daramagun arantza. 3. Ik. elorri. 4. ZOOL. Zenbait animaliak, itsas triku eta arantzurdeek kasu, duten prozesu zorrotz puntaduna. 5. ZOOL. Ornoen eta beste zenbait hezurren apofisi puntaduna. 6. ZOOL. Hegats-erradioa. • arantza bifido. MED. Bizkarrezurraren malformazioa, orno-arkuen bi erdiak behar bezala soldatu ez direlako sortua. Arrailadura edo fisura horretatik orno-muina eta meningeak irten daitezke, larruazalaren azpian tumore-moduko bat sortuz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.
    [ziri zorrotza] : erren Naf. g.e.
    [elorria] : arantze, elorri Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) espina, púa, pincho (2) (hed.) [samina, atsekabea] espina (3) endrino, arán, arañón ➥ elorri beltz (4) [arrainen hegatsena] (Zool.) espina
    fr épine
    en (1) thorn; spine; prickle (2) (hed.) pain; suffering
    port (1) (de planta) espinho (2) (hed.) dor (3) [arrainen hegatsena] (Zool.) espinha

    Entzun:

    arantza (FlickrCC, jenny downing)

    Larre berdeak, etxe zuri teila gorriak,
    jendarme auto bat
    bidean bildots artean pasatzen.
    Etxe elizetan otoitzak,
    betiko otoitzak neguko keearen antzera
    lehun igotzen.
    Martin Larralde ez da sekula itzuli,
    baina itzuli balitz
    (arantzak barrurantza itzuliak lituzkeen sagarroia bezala)…
    Itzuli izan balitz, zer? Gaur igandea da,
    larre berdeak,
    etxe zuri teila gorriak, jendarme autoa bidan
    Bayonne 17 panopetik.
    Jendea familia erretratuetan bezala
    larritasuneraino
    perfumaturiko arima erakutsiz doa mezara.
    Inork ere ez du
    (dena ohitura, dena errua, dena barkamena)
    oroimenaren
    korapiloa deslotzen. Inork ere ez du
    koblakaririk behar…

    Martin Larralde honelako egun batez hil zen
    galeretan,
    begiak zabalik etzanda, agian, zerua,
    itsaso ziki bat dela esanez.

    [Martin Larralde, Joseba Sarrionandia/Ruper Ordorika]

     
  • Maite 7:50 am on 2014/03/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    traganarru 

    iz. METEOROL. Haizezurrunbilo gehienetan indartsua, hodei zutabe gisa azaltzen dena eta behealdean itsasotik jasotako ur-tantak edo lurretik jasotako hauts, harea eta zaborra izan ohi dituena; tragarroia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    traganarru (V-m ap. A), tragonarru, trabañarro, tragarroi (V-ger ap. A).

    “Manguera, manga o columna de agua que se eleva desde el mar con movimiento giratorio por efecto de un torbellino atmosférico” A.  Betiko sua / da aren [andra ordiaren] barrua, / ur sutsu eta ardaoan / traganarrua. Azc PB 105s. Tragonarrua baizen ao andiagaz. Ag AL 140. Beste odai baltz itzaltsu ikaragarri batek danba, trumoia egiñaz, buru buruan io eban traganarrua: tximizta batek ebagi eutsan traganarruari sabela. A Txirrist 6. Trabañarro beltzaren aizetan txorabiatuta ibilli. ZArg 1957, 189.

    Sinonimoak: iz.
    [traganarru] : ur-erauntsi, tragarroi (Adorez Sinonimoen Hiztegia eta Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Meteorol.) iz. tromba, manga (columna de agua que se eleva del mar en torbellino); manguera [columna de agua]
    fr trombe marine
    en waterspout
    port tromba marinha

    Entzun:

    “Ekaitzak harroturik ikusi ditut aintzirok, haizeak ur-zirimolak altxatzen zizkiela, ozeano handian traganarruak nolakoa izan behar duen aditzera emanez (…)”.  [Frankenstein, Mary Shelley. Itzultzailea: Iñigo Errasti]

    traganarru (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 8:14 am on 2014/03/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    txintxorro 

    iz. (Itsas.) Txanel hondo lauko txalupa txikia, bereziki portuetan lehorretik ontzira joateko erabiltzen dena. Itsasontzi handietan ere erabiltzen dituzte eginkizun txikiak egiteko. (Wikipedia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es chinchorro
    fr youyou
    en dinghy

    Entzun:

    Hamar litro hek ahitutakoan txintxorroa berriz hartu eta hor ikusten nuen bazihoala ontziola flotantearen gibeletik, ur onenaren xeka. [Sua nahi, Mr. Churchil?, Koldo Izagirre (Susa, 2005). Orr.: 181] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txintxorro (FlickrCC, Marta Miranda)

     
  • Maite 7:38 am on 2014/03/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    aiherga 

    iz. eta izond. Ezertan interesik ez duena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [interesik gabe] : axolagabe, ezaxola; interesik gabe(ko); epel, hotz
    [gogogabe] : geldo, epel, hil; gogogabe; gogorik gabe

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es indiferente, apático, -a
    fr indifférent(e), apathique
    en indifferent, disinterested, apathetic, lethargic, listless
    port indiferente, apático(a)

    Entzun:

    Ongi zihoan afaria, umoretsu, baina gaia atera da mahai artetik, iheslari politikoena, eta hor, umorerako tarterik ez dago, nehor ez da aiherga gaiarekiko, eta bera gutiago. 30 urte daramatza sorlekutik kanpo, ttipitako artadi, pinudi eta soroak irudikatzen, imajinazioaren bidez lagun eta hurbilekoak koadro bilakatzen, non margolanak taupadarik amultsuenak diren.  [Itzultzen, Jon Garmendia @txuriya (txuriya.com, 2014-03-25)]

    aiherga (FlickrCC, TC Crouch )

     
  • Maite 1:04 pm on 2014/03/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    birla 

    iz. Bola-jokoan, zutik jartzen diren zurezko pieza bakoitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [birla] : txirlo (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es bolo [del juego de los bolos]
    fr quille
    en skittle
    port pino de boliche

    Entzun:

    Memento batez, joko lege edo araudiaren arabera, erdiko birla hori behar zen besteen artetik bolarekin jo eta kanporatu besterik lurrera bota gabe. [Luzaiden gaindi, Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren (Elkarlanean, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    birla (Pixabay CC, OpenClips)

     
    • Ricardo Gómez 9:37 pm on 2014/03/25 Permalink

      Lazarragaren eskuizkribuan “birlo” aldaera agertzen da, eta badirudi adiera metaforikoa duela, ‘zakila’ alegia, baita aldameneko “bola” hitzak ere, jakina:

      Juzgatzen badozu ule onegaz
      otzitu jatala niri odola,
      indarsuak ditut birlo ta bola.
      (B3: 91-93)

    • Maite 10:04 pm on 2014/03/25 Permalink

      Mila esker, Ricardo! Sekula hitza entzun gabe nuen. Are gutxiago Lazarragaren adiera metaforikoa. Egunero ikasten da zerbait. Mila esker! :))

  • Maite 8:02 am on 2014/03/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    katakresi 

    iz. Hitz baten esanahia bere esparru hertsitik zabalagora hedatzen duen metafora (adib., aulki baten besoak). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Wikipedian:

    Katakresi grezieratik dator, κατάχρησις, eta jatorriz “baliatzea” esan nahi du. Literaturan hau da figura erretoriko bat zeinean errealitate bat definitzeko garaian eta berezko hitza ez dagoenean metaforikoki izendatzen dugun. Esaterako “bihotza eskuan” esaten dugunean ez dugu literalki organo hori aipatzen baizik eta sentimenduaren adierazpena. Tropo artean sailkatzen da.

    Adibide batzuk: zubi festa, zulo beltza (ez dago benetako zulorik), txoriburu (ez da txori bat), kalkulu orria (ez da orri bat), ontziaren ezpaina, diru beltza, diru zikina…

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

    es (Hizkl.) catacresis
    fr catachrèse
    en catachresis

    Entzun:

    Nekez aurkituko da literatura grekolatindar guztian beste pasarte bat hizperri grekozko
    hainbesteko luxu eta zarrastelkeriarekin horrelako katakresi-sorta bat eskaintzen duenik,
    hau da, beste hitz batzuetan esateko, metafora metaforaren gainean metatzean datzan
    figura erretorikoa lengoaiak bere pobretasun eta egokimen eza adierazkorrez huts egiten
    duen tokian. (Mistika-liburuak, ehu.es/ehg/klasikoak) [pdf]

    zulo beltza, katakresi (Wikimedia Commons)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel