Recent Updates Page 409 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:27 pm on 2014/03/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    barda 

    iz. Zuhaitz edo zuhaixken adar txikia, abarra.  2. adb. Joan den gauean., bart. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, moldatua)

    Sinonimoak:  adlag. Ipar.
    [bart] : bart (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) rama pequeña, ramilla  (2) (Ipar.) [h. bart] anoche, ayer por la noche
    fr hier soir, la nuit dernière;
    en last night
    port ontem à noite

    Entzun:

    Euskalkirik gabeko euskaldunok tipo serioagoak ematen dugu eta seguruenik bagara (azken finean, teleberria aurkeztuko bagenu bezala kontatzen dugu bardako flirta)…  [Grazia, Angel Erro (Jira, 2014-03-21)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    barda (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 8:59 am on 2014/03/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    koipu 

    iz. ZOOL. Kapromidoen familiako ugaztun karraskari urtarra, 60 cm-ko luzera eta 9 kg-ko pisua izatera heltzen dena. Ilajea arre-gorrixka eta leuna da; oin palmatuak ditu. Jatorriz Hego Amerikarra da, baina Europan hazten da bere larrua lortzeko eta zenbait kasutan naturalizatu egiten da (Myocastor coypus).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Zool.) coipo, coipú, rata nutria (Myocastor coypus)
    fr ragondin
    en coypu
    lat Myocastor coypus (Molina)

    Entzun:

    Den-dena erakutsi zigun: gazteluko emakume jabearen bizilekua, haren gerruntzeak, haren pixontzi-aulkia, haren koipu-tranpak, haren koipu-orea prestatzeko errezetak, haren botila pattarra eta haren Bottin mondain zaharra -goi mailako jendearen aurkitegia-, dena koipetsua, eskuetan behin eta berriz erabili izanaren poderioz. [Ihesaldi polita, Anna Gavalda / Jon Muñoz (Alberdania, 2010)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    koipu (Ander Morea, @karhobi) [Creative Commons AipatuEzKomertziala]

     
  • Maite 7:45 am on 2014/03/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    birbirra 

    iz. ardo aparduna.

    Sinonimoak: iz.
    [xanpaina] : xanpain

    Beste hizkuntza batzuetan (Gastronomiako Euskal Anaiartea):

    es (1) Aguja que produce el txakoli o la sidra al escanciarse en el vaso (2) champaña, champán
    fr champagne
    en champagne
    port champanha

    Entzun:

    Horrez gain, beste bi produktu ere egiten dituzte: xanpaina da bat –birbirra deitzen zaio Euskal Herrian eta txakolinaren oinarria hartzen da, irakinda–, eta besteak berantiarra du izena. [Ezaugarri bereziak ditu Euskal Herriko mahastigintzak, Irati Sarasua Arabaolaza (Argia, 2014-03-09)]

    Txomin Etxaniz – Birbirra 2006

     
  • Maite 8:01 am on 2014/03/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    kuxin 

    iz. 1. Eseri, etzan, oinak jarri, etab.etarako balio duen burukoantzeko gauza biguna. 2. ZOOL. Zenbait animaliaren oinaren zola edo behatzen azpialde bigun eta loditua. 3. Ik. 1 kusi. • kuxin-laba. Ik. 1 laba.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [kuxin] : 1 bururditxo. 2 kutun (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) cojín; [handia] almohadón (2) (Zool.) cojín, almohadilla, toro
    fr coussin
    en cushion
    port almofada

    Entzun:

    Kuxinak behar nituen oherako eta ez nekien etxetik gertu kuxinik non erosi ahal nuen zehazki. Ez garestiegi. Kalean gora ibili naiz, ea zoria alde dudan. [Aukerako, Anjel Erro (Jira, 2004-02-15)] (Berria. info)

    kuxin (FlickrCC, masochismtango)

     
  • Maite 7:48 am on 2014/03/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    elekatu 

    da ad. (Ipar.) Hizketan jardun. Harekin elekatzen nintzela. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Ipar.
    [elestatu] : hitz egin, hizketatu, jardun, mintzatu, solas egin, ele egin Ipar., ele eman Ipar., iharduki Ipar., mintzo izan Ipar., solastatu Ipar., berba egin Bizk., ele erran Zub., elestatu Zub.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) hablar, conversar; tratar(se)
    fr parler, converser
    en to speak, to talk; to chat (inf)
    port falar, conversar

    Entzun:

    Ostalaritzako miseriez ordu erdiz elekatu gintuen, Charlyk eten arte.  [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Eta zertarako nahi zenuten elekatu?  [Hautsi da katea, Toti Mtz. de Lecea / Elena Touyarou (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    elekatu (PixabayCC, Nemo)

     
  • Maite 8:20 am on 2014/03/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    itsasaldi 

    iz. 1. Itsasoz egiten den ibilaldia, itsasoan ematen den denbora. 2. Marea; itsasoa aldizka igo eta jaistea, Eguzkiaren, Ilargiaren eta Lurraren baterako grabitate-eraginen ondorioz (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa eta Euskalterm)

    Sinonimoak:  iz.
    [marea] : marea zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es marea
    fr marée
    en tide
    port maré

    Entzun:

    Asteburuetan itsasaldi luzeak egin ditugu elkarrekin. [Denak du bere prezioa, Migel Angel Mintegi (Ibaizabal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Itsasaldi harroa den guztietan izaten da arrantza ona, une egokietan, saiatzeko kemena izanez gero; baina Lofodengo arrantzaleen artean, hirurok bakarrik joaten ginen maiz uharteetara, esan dizudan bezala. [Kontakizunak, Edgar Allan Poe / Koro Navarro (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    itsasaldi (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:47 am on 2014/03/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    ttotta 

    iz. 1. Tanta, zurrutadatxoa.  2. Pattarra, aguardienta. 3. Gosari arina.

    Sinonimoak: iz. Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia eta Elhuyar Hiztegia)
    [tanta] : tanta, tantakada, xorta Ipar., tanga Bizk., tantaka Bizk., ttantta adkor., tanto g.e., ihintz Ipar. g.e., tangada Bizk. g.e.
    [pattar] : pattar, aguardient; edari bizi

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (1) gota, traguito (una pequeña cantidad de licor) (2) aguardiente (3) desayuno ligero
    fr (1) goutte,  petit gorgée (2) eau-de-vie
    en (1) drop, droplet; sip, swig (2) moonshine, liquor
    port (1) gota, gole pequeno (2) aguardente

    Entzun:

    Kafea hartu genuen gero; eta ttotta bat pattar; edo bi, edo lau.  [Labartzari agur, Txillardegi (Elkar, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Arratseko 8etarik goiti, hurrupaldiaren ondotik izan da afaria: salda, zizka-mizka, oiloa errizarekin, gasna, izozkia, kafe eta ttotta, 16 euro helduentzat, 8 euro haurrendako. [Sara, P.D., “Herrietako kronikak: Lapurdi” (Herria, 2005-03-24, 4. orr.)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ttotta (Wikimedia Commons)

    ttotta (FlickrCC, Javi S&M)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel