Recent Updates Page 560 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:57 am on 2011/04/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    elurte 

    iz. 1. Elur-erauntsi larria. 2. Elur asko egiten duen denboraldia. Ezagutu dudan elurterik handiena 1888koa izan zen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [elur-erauntsi larria]
    elurtza Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es nevada; temporada de nieves
    fr temps de neige, quantité de neige, grande chute de neige
    en (1) snowstorm; snowfall (2) snow season

    Abestia entzun eta hutsuneak bete ariketa egiteko, egin klik irudiaren gainean.

     
  • Maite 8:09 am on 2011/04/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    azpizun 

    iz. Abereetan (bereziki idi eta kidekoetan), bizkarraren eta saihetsen arteko haragizerrenda, oso preziatua dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [solomoa]
    solomo Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es solomillo
    fr aloyau, filet de porc
    en sirloin (steak)

    Berro-zopa, txerri-azpizun errea, lekak almendrekin, eta, azken-buruko, budina, eta horri guztiari laguntzeko, ardo-turrusta oparoak. [Brooklyngo erokeriak, Paul Auster / Oskar Arana (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    azpizun (FlickrCC, jlastras)

     
  • Maite 11:16 am on 2011/04/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    hobendari 

    izond. eta iz. g.er. ‘bekataria’ (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz./izond. neol.
    [bekataria]
    bekatari, bekatore Ipar., bekatoros Ipar., hobendun Ipar., hobendi neol. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es pecador, -ora
    fr pécheur, pécheresse
    en sinner

    Arren obendari onen erruki izan ezazu! EEs 1921, 40. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Nik sinisten dut Garbiñek errurik ez duela, baina herriaren aurrean hobendari bezala agertu da; burua estaltzera behartu dute, galdurik neskatxaren izen garbia; eta Ugarteko etxearen omen beti goitua, oso lurperatu da. (Garbiñe. Katalina Eleizegi, 1916)

     
  • Maite 5:32 pm on 2011/04/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    kotoi 

    iz. 1. Kotoi-landarearen hazia estaltzen duen zuntza. 2. Delako zuntzez eginiko oihal edo ehuna. 3. Kotoi-landarea. • kotoi-olio. Kotoi-landarearen hazietatik lortzen den olioa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [kotoi-landarearen hazia]
    algodoi Heg.
    [kotoi-landarea]
    kotoi-landare, algodoi Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es algodón
    fr coton
    en cotton

    Berrehun metroko luzera izango duen kale nagusia, eliza bat koloretako beiradiekin, kotoi fabrika bat, eta fabrikako langileen etxeak. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kotoi (FlickrCC, Martin LaBar)

     
  • Maite 7:34 pm on 2011/04/19 Permalink | Reply  

    astapito 

    iz. (L, BN eta GN) 1. Ardiak lepoan daraman zintzarria. 2. (hed.) Pertsona berritsua, txotxoloa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) cime, sommet (2) terrasse
    fr (1) cime, sommet (2) terrasse
    en (1) summit, peak (2) flat roof; balcony
    port (1) cume, cume (2) terraço

    Nola ekarri ordea hitzetara, gaindegian nik lizar hotsa atera ordu behorrek behetik egiten zuten irrintziak bihotzondoan eragiten zidan birbirrekoa! [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 11:25 am on 2011/04/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    molokot egin 

    du ad. (B) Fabrika, lantegi, etab.ek porrot egin.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Bizk.
    [porrot egin, kiebra jo]
    erreka jo, kiebra jo, pikutara joan, porrot egin, toton egin, poto egin Heg., errekaratu Ipar., gopor egin Ipar., turrut egin Ipar., kilimon egin Bizk., txulut egin Bizk., kiebra egin g.e., kluk egin Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es hacer quiebra, quebrar
    fr faire faillite
    en to go bankrupt

    Neguriko dirudunen enborreko ezpal galdua, molokot eginda bukatu zuen. [Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan, Edorta Jimenez (Susa, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 5:27 pm on 2011/04/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    etxe orratz 

    iz. Pisu asko eta ohi baino altuera askoz ere handiagoa duen eraikina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel