Recent Updates Page 561 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 12:54 pm on 2011/04/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    arrotz 

    iz. eta izond. 1. Bertakoa ez dena, atzerrikoa; atzerritarra. Ohitura arrotzak. 2. Ohizko ez dena. Badakit arrotz irudiko zaizuela lan honi lotzea. 3. Ostatu ematen zaion pertsona, apopiloa. Koinatak nauka arrotza. 4. BOT. Lekuz kanpo jaiotzen dena, zurtoinetatik jaiotzen diren sustraiak esaterako. Sustrai arrotza. 5. EKOL. Gizakiak eskualderen batean sartutako animalia edo landarea, bertan denboratarte batez ugaldu ondoren iraungi egiten dena. • gorputz arrotz. MED. Animali edo giza gorputzean ez-naturalki dagoen gauza.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    iz. g.e.
    [ostatu hartzen dagoena] apopilo Heg. beh., ostalari g.e.
    iz./izond.
    [atzerritarra]
    atzerritar, erbestetar, kanpoko, kanpotar, lekortar Ipar., atze g.e.
    izond.
    [arraroa]
    bitxi, estrainio Ipar., sordies Ipar., xelebre Heg. beh., arraro Ipar. beh.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) forastero, -a, extranjero, -a; extraño, -a (2) extraño, -a; ajeno, -a; raro, -a (3) huésped, -a
    fr (1) étranger, -ère (2) rare, étrange, bizarre (3) hôte
    en (1) foreigner; outsider (2) foreign (3) strange, odd, weird

    Abestia entzun eta hutsuneak bete ariketa egiteko, egin klik irudiaren gainean.

     
  • Maite 10:04 am on 2011/04/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    itunpen 

    iz. Ituna, hitzarmena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. g.e.
    [ituna, hitzarmena]
    egiune, elkar-hartze, elkartasun, hitzarmen, itun, ituntze, kontratu, akordio Ipar., paktu Ipar., ongunde g.e., patu Ipar. g.e., elkargo zah., abeniko Ipar. zah., aliantza Ipar. zah. (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es convenio, tratado
    fr accord
    en agreement

    Gure lanaren inguruko itunpen bat idatzi genuen.

     
  • Maite 8:30 am on 2011/04/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    kuso 

    iz. Txorimaloa. Euskal mitologian jeinu gaiztoak uxatzeko erabilitakoari ere honela esaten zitzaion.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [txorimaloa]
    izugarri, kuka, txori-izugarri, txorimalo, mamu Ipar., arranpalo Bizk., malo Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es espantapájaros, espantajo
    fr épouvantail
    en scarecrow

    Euskal lexikoan nahastu egiten dira, beraz, ihautetako mozorroak eta alorretako hegazti harrapariak izutzekoak: mozorro, txorizomorro, belezomorro, mamu, txorimalo, kuso, artakuso, txorikuso… [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kuso (FlickrCC, Marxchivist)

     
  • Maite 4:35 pm on 2011/04/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    garramura 

    iz. (B) Atseginetarako grina bizia; haragikeria. Atseginetara makurtzen gaituen lera horri, irrits edo garramura deritzogu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: irrits, grina (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es lujuria
    fr luxure
    en lust

    Atsegiñetan makurtzen gaituan lera orri, irrits edo garramura deritxogu. [Eguzk LorIl 139 (ap. DRA)] (Orotariko Euskal Hiztegia)

     
  • Maite 7:36 am on 2011/04/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    izterbegi 

    1. iz. (Ipar.) Etsaia, arerioa. 2. Izterbegi (mendia) Nafarroa eta Nafarroa Beherea arteko mendia, Erroibar eta Urepele artean; 1.027 m. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar. g.e.
    [arerioa]
    antagonista, aurkako, aurkari, etsai, arerio Bizk., kontrario beh., aitziko jas. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es enemigo, -a; contrario, -a; adversario, -a
    fr ennemi personnel
    en enemy, opponent

    Ez zuen zepo berean berriz ere erori nahiko, behar baino izterbegi eta kontrario gehiago eginez lur honetako boteretsuen artean. [Mailuaren odola, Aingeru Epaltza (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:09 am on 2011/04/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    katamalo 

    iz. Material desberdinez (kartoi, tela, etab.ez) eginiko irudia, aurpegia irudikatzen duena eta begitartea estaltzeko erabiltzen dena;  mozorro. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [mozorroa]
    maskara, mozorro, koko Bizk., mamu g.e., maska Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es máscara, careta
    fr masque
    en mask

    [Gizonari] emoiozu arpegi-katamalo bat eta egia esango deutsu. [EgutAr 20-9-1960 (ap. DRA)] (Orotariko Euskal Hiztegia)

    katamalo (FlickrCC, Nwardez)

     
  • Maite 10:57 am on 2011/04/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    sokatira 

    iz. Bi talderen arteko joko edo kirola, soka luze bati muturretatik helduz eta talde batek alde batera eta besteak kontrako aldera tira eginez, elkar herrestan eramanez indarrak neurtzean datzana. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel