Recent Updates Page 562 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:17 am on 2011/04/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    euskalakari 

    1. iz. / izond. Euskara maitatu, ikasi eta erabiltzen duena. 2. iz. / izond. Euskara erabiltzeko helburuz, euskara maitatuz, euskara ikasi, eta hobetzeko ahaleginak egiten dituena. Horretarako urratsak ematen dituena. (Korrika.org)

    1. n./ adj. quien ama, aprende y usa el euskara. 2. n./adj. quien se esfuerza en aprender el euskara y mejorarlo, por amor a la lengua y con el ánimo de utilizarlo. Quien da pasos en ese sentido.

    KORRIKA 17ren mezua osorik.

    Abestia entzun eta hutsuneak bete ariketa egiteko, egin klik irudiaren gainean.

     
  • Maite 10:46 am on 2011/04/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    kukutu 

    da/du ad. (Ipar.) 1. Estali. Piltzarrez lepo belarriak kukuturik. 2. Ezkutatu, gorde.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [estali]
    Ipar. estali, tapatu beh., bozatu Ipar. zah., gerizatu Ipar. zah.
    [ezkutatu, gorde]
    ezkutatu, gorde, ostendu Bizk., ostu Bizk., kukuldu g.e., ezabatu zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia eta Word Reference):

    es (1) cubrir(se), tapar(se) (2) esconder(se), ocultar(se)
    fr (1) (se) couvrir (2) (se) cacher
    en (1) to cover oneself (2) to hide

    Mahai gaina ogi apur tikienez ere xahutu arte ez genion batak bertzeari zehar-so egin, eta orduan ere, laster batean pizturiko zigarroen kearen gibelean kukutu genituen geure pentsamenduak. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:34 am on 2011/04/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    makakorroka 

    adb. Makakorro eginez. Heldu ginen helburu nagusira, nahiz orro eta makakorroka maizegi ibili. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [abere nagusien orroa]
    orro, marru Heg., murrusa Bizk., marraska Ipar., marruma Ipar., marraka Sort., marranga g.e., marrubia Ipar. zah. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es  adb. rugiendo; haciendo ruido
    fr adb. rugissement
    en adb. roaring

    Heldu ginen helburu nagusira, nahiz orro eta makakorroka maizegi ibili. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 9:17 am on 2011/04/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    zizpildu 

    da ad. Kiskali.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: xigortu, kiskali, kiskaldu, txingartu, erre (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es tostar(se), abrasar(se)
    fr (se) griller, (s’)embraser, (s’)enflammer

    «…eguzkia sartu ondoan ere zizpiltzeko beroa egiten zuen.». [Henry Sugarren ixtorio miresgarria, Roald Dahl (Elkar)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:27 am on 2011/04/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    txorrotxio 

    iz. Txorien kantu-hotsa. Bazekien txori bakoitzari bere txorrotxioaz hots egiten. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [txorien kantua]
    txinta, txio, txiruliru, tiuta Ipar., pio g.e., txortxor (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es trino, gorjeo, canto de los pájaros
    fr gazouillement, gazouillis, pépiement
    en birdsong, chatter, twitter

    Eguerdiak argitasun aparta zuen, zumarren ernamuinak indartuz joan eta gerizpe emateko prestatzen hasiak ziren, lapur-txorien txorrotxio istilutsua adarretan zabalduz. [Ordaina zor nizun, Joxemari Urteaga (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txorrotxio (@aormaetxea, Twitter)

     
  • Maite 8:15 am on 2011/04/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    ateri 

    iz. 1. Euririk, elurrik edo antzekorik gabeko eguraldia (gehienetan mugatzaile eta kasu-atzizkirik gabe). Eguzkirik ez bada ere, ateri dugu. 2. Aterbea. Zatoz aterira. • ATERI EGON. Euririk, elurrik edo antzekorik ez egin.
    ad. du (zah.) Atertu.
    (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [aterpea]
    antapara, aterpe, babes, babesgarri, babesgune, babespe, babestoki, beroki, estalgune, estalpe, gordegarri, hegazpe, itzalpe, lehorpe, magalpe, geriza Ipar., sikupe Bizk., babeski jas., babesleku jas., aterki g.e., gerizagarri g.e., gorape g.e., hegipe Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es iz. (1) tiempo sereno/escampado, tiempo sin lluvia (2) cobijo, refugio, alojamiento, albergue; lugar cubierto
    fr temps sans pluie, éclaircie
    en clear weather

    Eguerdi hartan ateri bazegoen ere, eguraldia pisua eta lainotsua zen eta irratiak ilunabarrerako berriz euria eginen zuela adierazi zuen. [110. Street-eko geltokia, Iñaki Zabaleta (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:42 am on 2011/04/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    aizkora 

    iz. Zura eta kidekoak ebakitzeko erabiltzen den lanabesa. Burdinazko xafla laun aho-zorrotz eta begidun batez, eta begian finkatzen den zurezko gider batez osatua dago. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel