Recent Updates Page 565 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:15 am on 2011/03/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    lehenbizi 

    adb. 1. Gainerakoak baino lehen, besteen aurretik. Hark ikusi du lehenbizi. 2. Lehenik. Hitzez lehenbizi, idatziz gero. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) lehenengo, lehenik, aurrenik, lehendabizikoz, hasteko (2) lehen, lehenbiziko, lehenengo (3) (-baino lehen), aurren (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) antes; primero, -a (2) en primer lugar, primeramente; primero
    fr d’abord, en premier
    en (1) before; first (2) first; firstly

    Bi arerio izanez gero – teoria gogoratu zuen, beste behin -, lehenbizi egin aurre arriskutsuenari. [Gloria Mundi, Fernando Morillo (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:44 am on 2011/03/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    zaparrada 

    iz. 1. Prezipitazio zakar eta sarritan laburra, tanta edo zatiki solidoak beste prezipitazioenak baino handiagoak izaten dituena. Euri-zaparrada. 2. (hed.) Mota bereko objektuen aldibereko edo bata bestearen ondorengo higidura zaratatsua. Teilak egundoko zaparradan joan ziren lurreraino. 3. (hed.) Bata bestearen ondoren eta azkar esandakoen multzoa; errieta. A ze zaparrada bota zidan berandu heltzeagatik.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) euri-jasa, euri-zaparrada, indriska, zapar, zarraka, zarrasta, erazarri, aramai, erauntsi (2) jario (3) errieta, tarrapata, kalapita, liskar (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) chubasco, chaparrón (2) chaparrón [ugaritasuna] (3) reyerta, riña
    fr averse
    en (1) heavy shower, downpour (2) barrage

    Eguraldi sargori erabat sasoiz kanpokoari jarraiki, udakoa zirudien zaparrada eta trumoien erasana entzuten zen kanpoan. [Pasaia blues, Harkaitz Cano (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Ukabilik sartu barik aritu zen Zarandona lehen minutuan, baina handik aurrera, asaltoa amaitu arte, zartako zaparrada jasan behar izan zuen Joseluk. [Odolbildua, Josu Landa (Susa, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Burua jaitsi eta amaren zaparrada entzun behar izan nuen. (Elhuyar Hiztegia)

     
  • Maite 10:12 pm on 2011/03/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    hirotu 

    da/du ad. (batez ere Z) 1. Usteldu; andeatu, galdu. 2. Zahartu, ahitu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) usteldu, hondatu, galdu, alferrik galdu, andeatu (2) akitu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) corromper(se), pudrir(se) (2) envejecer, consumir(se), gastar(se)
    fr (1) pourrir (2) vieillir
    en (1) to go bad, rot (2) to age

    Yves Kleinek tinta urdina purruxkaz purruxka osatzen zuen, urrea eta neguko hotzek setiatu baserri guneetan bildu arbola abar, hosto eta beste lore hirotuak baliatzen zituen arren. [Jalgi hadi plazara, Itxaro Borda (Susa, 2007)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:35 am on 2011/03/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    hitz eta pitz 

    adond. Berriketan, hitz eta hitz.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond.
    [ele-meleka]
    berriketan, ele-meleka, hizka-mizka Ipar., tartarika Ipar., tartarikan Ipar. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es charlando, cotorreando
    fr en bavardant
    en chatting (away), chattering (away)

    Ordu haietan, hitz eta pitz, elkarrenganako begikotasuna sortu zen bien artean. [110. Street-eko geltokia, Iñaki Zabaleta (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:37 am on 2011/03/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    izterbegi 

    (1) iz. (Ipar.) Etsaia, arerioa.  (2) Izterbegi (mendia) Nafarroa eta Nafarroa Beherea arteko mendia, Erroibar eta Urepele artean; 1.027 m. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar. g.e.
    [arerioa] antagonista, aurkako, aurkari, etsai, arerio Bizk., kontrario beh., aitziko jas. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es enemigo, -a; contrario, -a; adversario, -a
    fr ennemi personnel
    en enemy, opponent

    Ez zuen zepo berean berriz ere erori nahiko, behar baino izterbegi eta kontrario gehiago eginez lur honetako boteretsuen artean. [Harreman arriskutsuak, Choderlos de Laclos / Jon Muñoz (Ibaizabal, 1997)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:37 pm on 2011/03/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    torloju 

    iz. Hainbat formatako burua (hexagonala, karratua, biribila, etab.) eta gorputz hariztatua dituen pieza zilindriko edo konikoa, eskuarki metalezkoa. Biraraziz, beste pieza batean sartzeko (adib., azkoin batean) edo hainbat elementu beren artean lotzeko, indarra egiteko, mugimendua transmititzeko, etab.etarako erabiltzen da.

     
  • Maite 11:57 am on 2011/03/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    fagozitosi 

    iz. BIOL. Zenbait protozoo eta zelulak (fagozitoak) beste partikula edo mikroorganismoak inguratu eta digeritzean datzan prozesua.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: berandutu, belutu, atzeratu, kadendu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es fagocitosis
    fr phagocytose
    en phagocytosis

    Abestia entzun eta hutsuneak bete ariketa egiteko, egin klik irudiaren gainean.

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel