Recent Updates Page 564 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 12:53 pm on 2011/03/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    korromio 

    iz. (Ipar.) Gorrotoa, herra.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar. g.e.
    [gorrotoa, herra]
    ezin eraman, ezinikusi, gorroto, higuin, ikusiezin, aiherkunde Ipar., herra Ipar., hudigo(a) Ipar., otin Gip., gaitzerizko jas., aiher g.e., herragune g.e., higuindura g.e., inkurio g.e., hastio Ipar. g.e., herrakunde Ipar. g.e., higuintza g.e., keru Ipar. g.e., kurruka Bizk. g.e., hegigo zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es odio, resentimiento
    fr haine, aversion, abomination, exécration
    en hate, hatred, loathing, aversion; rancour (Br); rancor (Am)

    Arbolek denbora behar dute loratzeko, eta elurrak denbora behar du urtzeko; guk denbora behar dugu barruan daukagun guztia loratzeko eta korromio guztiak urtzen joateko. [Note book, Pako Aristi (Erein, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:18 am on 2011/03/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    aho batez 

    adlg. Erabakietan, guztiak ados datozela, inor kontra agertzen ez dela. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag.
    [guztiz ados]
    boz batez Ipar., gogo batez, guztiak batera, iritzi batez, aburu batez, bihotz eta aho batez. (Adorez  eta UZEIren sinonimoen hiztegiak)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es unánimemente, a una voz
    fr unanimement
    en unanimously

    Auzitegi Gorenak debekatu egin du Sortu legezko izatea, baina ez aho batez. [Sortu legeztatzearen aurka azaldu da Auzitegi Goreneko 61eko aretoa, Berria.info (Osteguna, 2011ko martxoaren 24)]

     
  • Maite 7:32 am on 2011/03/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    poxelatu 

    du ad. (Ipar.) Eragotzi, trabatu. Elkar poxelatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) debekatu, oztopoak jarri, trabatu, eragotzi, butxatu (2) haurdun utzi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) impedir, obstruir, estorbar (2) preñar
    fr embarrasser, gêner, entraver, faire obstacle, encombrer
    en to impede, to hinder

    Greba horrek gutunen bideratzea poxelatu du. [Nola erran, frantses-euskara hiztegi elektronikoa]

     
  • Maite 10:53 pm on 2011/03/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    astakirten 

    izond. Astakeriak egin edo esaten dituena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [astakiloa]
    aker, astakaiku, astakume, astapotro, astaputz, astazakil, asto, astalapiko, astotzar, mandotzar, astaña Ipar., belarri-luze Ipar., astakilo Heg. beh. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es burro, -a, asno, -a; zopenco, -a; torpe
    fr niais, -e ; imbécile, abruti, -e
    en stupid; clumsy; dope, half-wit

    -Bada, zer nahi duzu esatea, astapotro eta astakirten hutsak dira… horrelako jendilajearekin ibiltzeko… hobe bakarrik. [Ugerra eta kedarra, Sonia Gonzalez (Txalaparta, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:32 am on 2011/03/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    sohorna 

    sohorna (FlickrCC, Fco. Javier Martín)

    iz. (Ipar.) 1. Bi etxeren arteko kale estua; etxartea. 2. Lubanarroa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) etxarte, arteka (2) lubaki, luban, lubanarro, hobi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) callejón (2) foso

    fr (1) ruelle [entre deux maisons] (2) fossé

    en (1) alley (2) moat

    Mohamed Chukrik, hara joaten zen bakoitzean, karrika eta sohorna desberdinak hautatzen zituen: ez zuen atsegin beti bide bera ibiltzea. [Pospolo kaxa bat bezala, Patxi Zubizarreta  (Pamiela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
    • arasanse 10:45 am on 2011/03/21 Permalink

      Orion, karkara erabiltzen dute bi etxeren arteko kale estua esateko; hiztegietan begiratuta, karkara barre algara da, baina oriotarrek bestela erabiltzen dute. Horregatik herriko aldizkariak izen hori dauka http://www.karkara.com/

    • Maite 10:16 pm on 2011/03/21 Permalink

      Oso kuriosoa!! Egia esateko, gehiago gustatzen zait “karkara” etxe arteko kale estua esateko, barre algara baino. Ez zait pittin bat ere gustatzen kar, kar, kar… hori, eta nahiz eta jakin gaizki esanda dagoela, nik beti gaztelaniazko ja,ja,ja erabiltzen dut. 😉

  • Maite 10:20 am on 2011/03/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    azkoin 

    iz. Pieza hariztatu arretan, torlojuetan adibidez, lotzeko erabiltzen den pieza hariztatu emea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 12:25 pm on 2011/03/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    labezomorro 

    iz. ZOOL. Diktiopteroen ordenako intsektua, gorputz obal, zapala, antena luzeak eta tegumentu larrukara eta distiratsua duena. Nahiago ditu leku ilun, heze eta epelak eta zenbait espezie, labezomorro beltza (Blatta orientalis) eta arrea (Blatella germanica) kasu, gizakiaren eraikinetan bizi dira.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: kaspar, labatxori (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es cucaracha
    fr cafard
    en cockroach

    Abestia entzun eta hutsuneak bete ariketa egiteko, egin klik irudiaren gainean.

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel