Recent Updates Page 615 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:51 am on 2010/03/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    firrinda 

    iz. (Ipar.) Makila, soka, etab.en higidura lasterra; delako higidurak egiten duen hotsa. Sokaren firrinda entzuten zen bakarrik. • FIRRINDAKA. Firrindan. || FIRRINDAN. Guztiz laster; lastertasun horri dagokion hotsaz.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: furrunda, burrunbada (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es zumbido, silbido
    fr poulie; bruit d’un objet dans l’air
    en whish, whoosh

    Bero zen eta ez zen ezer aditzen, lokomotoren hotsa, eulien firrinda eta polizien arnasots larri, zurrungaren mugakoa besterik. [Hiltzaile baten aitormena, Joseph Roth / Matías Múgica (Igela, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 11:18 am on 2010/03/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    espaloi 

    iz. Kale, hiribide, etab.en bi bazterretara, galtzada-zorua baino pixka bat goraxeago eta oinezkoak bertatik ibiltzeko den kale-zati edo espazio zolatua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 8:52 am on 2010/03/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    addar 

    iz. Zuberoan eta inguruan, deabrua izendatzeko hitza (izen berezi bezala erabiltzen da). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [deabrua]
    deabru, demonio, gaizkin, txerren, satan Ipar., gokaizto neol., añen g.e. (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia eta Word Reference):

    es demonio, diablo
    fr démon
    en devil

    -Milaka izen zeuzkaat: Prakagorri, Luzifer, Etsai, Satanas, Addar [Onan, Aitor Arana (Txalaparta, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 5:43 pm on 2010/03/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    pozarren 

    adb. Oso pozik, pozaren pozez. Pozarren zebilen artzaintzan.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag. Bizk.
    [pozik, pozaren pozez]
    esnetan, kontentik g.e., poz, pozaren pozez, pozik, pozkiro, alegerarik Ipar., kontentu Heg. beh., pagurik zah., paguz zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es muy contento, -a, con mucho gusto
    fr avec grande joie, avec plaisir
    en delighted, elated, overjoyed

    Pozarren egin zuen bide osoa: txistu egiten zuen, eskua aho aurrean bildurik soinua ateratzen zuen, turuta jotzen balego bezala, eta azkenean kanta bat abesteari ekin zion… [Arima hilak, Nikolai Gogol / Jose Morales (Ibaizabal, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:53 am on 2010/03/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    solasturi 

    iz. (batez ere Ipar.) Hiztuna.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz./izond. Ipar.
    [hiztuna]
    hiztun, berbadun Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es orador, -a; charlatán, -ana
    fr beau parleur
    en talkative, loquacious

    -Ba al dakizu zer gertatu zitzaion Demostenesi? – erran zenidan, fidantzia handiz jada, zeren baitzinen solasturi amoltsu eta arronter –. [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:28 pm on 2010/03/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    berdate 

    iz. Aldi luzeko eguraldi txarra, euritsua. Ostiraleko trumoia, berrogei eguneko berdatea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: berdantza (OEH)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es temporal lluvioso y prolongado

    Ostiraleko trumoia, berrogei eguneko berdatea (G-azp). A EY I 175. [Orotariko Euskal Hiztegia, OEH]

     
  • Maite 8:08 am on 2010/03/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    gaurgero 

    adb. 1. Dagoeneko, jadanik. Kirastu da hilotza gaurgero, ezen lau egunetakoa da. 2. Gaurdanik, mintzatzen den unetik aurrera. Gaurgero ez da handituko. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond. jas. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    [dagoeneko, jadanik] dagoeneko, honezkero, ja, engoitik Ipar., jada Ipar., jadan Ipar., jadaneko Ipar., jadanik Ipar., daborduko Bizk., gaurgoitik g.e.
    [gaurdanik, hemendik aurrera]
    egundanik, gaurdanik, gaurgoitik Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) para ahora, para entonces; ya (2) desde hoy, a partir de hoy, de hoy en adelante
    fr (1) déjà, à cette heure, dès lors (2) dorénavant, dès aujourd’hui
    en (1) already (2) from now on, as from/of today

    Esazu zeure izaera bazterreko horrek ez duela lekurik gaurgero. [Mutuaren hitzak, Hasier Etxeberria (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel