Recent Updates Page 614 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:46 am on 2010/04/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    hazaita 

    iz. Ugazaita. Aurretiko seme-alabei buruz, haien amarekin ezkontzen den gizona, aitaordea.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar. g.e.
    [ugazaita]
    ugazaita, aitaorde g.e., aitaizun Ipar. g.e. (Uzeiren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es padrastro [marido de la madre]
    fr parâtre
    en stepfather

    Ainhoa, nire laguna, ez da bere hazaitarekin ongi konpontzen.

     
  • Maite 10:16 am on 2010/04/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    ahate 

    iz. ZOOL. Anatidoen familiako zenbait hegazti antseriformeren izen arrunta. Forma desberdinekoak eta tamaina ertainekoak dira eta oin palmatuak, moko zapala, hanka laburrak eta hego luzeak eta muturdunak dituzte. Oro har igerilariak dira, baina badaude espezie murgilariak ere. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 9:11 am on 2010/04/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    berein 

    zenbtz. zehaztgb. Asko, anitz (dagokion izenaren aurretik eta delako izena mugagabean). Berein aldiz adierazi zion. Berein hil izango dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: zenbtz. Bizk.
    [asko]
    asko, aunitz, franko, ugari, anitz Ipar., heuragi Ipar. zah. (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es mucho(s), mucha(s)
    fr beaucoup (de)
    en a lot (of); (zenbakarriekin) many; (zenbakaitzekin) much

    Ibaia hazi egin da berein
    ez ezazu uren kantu oldarra oztopa.
    Ezen elkarri hitza eman deraukogunez,
    ezein areriok galerazo diro gure bat-egitea.

    Maitaleak, Valjean (Txistu y Tamboliñ aldizkaria, 1990ko azaroa)
    Literatur Aldizkarien Gordailua, Susa argitaletxea

     
  • Maite 10:27 am on 2010/04/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    diharu 

    iz. (Z) Dirua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Zub.
    [dirua] diru, moneta, sos
    [txanpona]
    diru, txanpon (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es dinero
    fr argent
    en money

    Noiz nahi agitzen ahal da, oraiko diharü joküekin bereziki. Min eginen deigü guri ere. Nola presta, batetik horri ihardokitzera, bestetik hortaz baliatzera? Abertzale lana egün oroz eginez gure leküan, eraikuntza nazionala zolatik hasten beita, ez hegatzetik. ­ [Kosovo, Jean-Louis Davant  (Berria, 2008-03-06)]

    diharu (FlickrCC, Jeff Belmonte)

     
  • Maite 9:56 am on 2010/04/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    akura 

    iz. 1. Agotek ordaintzen zuten zerga. 2. Inorena den zerbaiten ordainketa bidezko erabilera; ordainketa horren zenbatekoa, errenta. Etxeko nagusi batek mahasti bat landatu zuen, gero langile batzuei akuran eman eta joan egin zen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [alokatu]
    akuratu, errentan hartu, alokatu Ipar., alogeratu g.e., errentatu g.e., aloitu Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) contribución, tributo (2)  arriendo, alquiler
    fr locacion
    en renting, leasing; [zerbitzua bereziki] hire; [prezioa] rent, rental

    Begiak makaldu zitzaizkion eta pertsianak ez ziren berriro ireki. Urte asko igaro zen eta etxea ez zuten saltzen, ez akuratzen. Kasurik egingo ez zioten beldur, Zorionek ez zuen inoiz konponketarik egitea eskatzen; gapirioak ustelduz zihoazen; negu oso baten zehar euriak here oheburua busti zuen. [Bihotz apala, Gustave Flaubert / Karlos Santisteban (Kriselu, 1998)] (susa-literatura.com)

     
  • Maite 10:06 am on 2010/03/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    haikatu 

    da/du ad. (Ipar.) Altxatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. neol.
    [altxatu]
    altxatu, jaiki, tentetu, zutitu, jagi Bizk., zutundu Bizk., zutikatu g.e. (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es levantar(se)
    fr se lever [du lit] ; lever, soulever
    en to stand (up)

    Oenopsen seme Liodes izan zen lehenik haikatu zena. Arkua eta gezi lasterra hartu zituen. Alarzean kokatu zen eta entseatu zen baina ezin izan zuen arkua tinkatu. Sokari tiraka aritzearekin, esku minberak andeatu zitzaizkion. Ezkongai gazteak ere entseatu ziren. Nehork ez zuen arkua tinkatu ahal izan. Indarra eskas zuten… [Odisea, XXI. eta XXII. kantuen arabera. Iliada eta Odiseako irakurgaiak, pdf (IkasDok)]

     
  • Maite 10:15 am on 2010/03/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    mitxirrika 

    iz. ZOOL. Tximeleta. Lepidopteroen ordenako zenbait intsekturen izen arrunta. Egun argiz dira aktiboak eta atsedenaldietan itxita edukitzen dituzten lau hego handi dituzte. Nektarrez elikatzen dira eta horretarako aho-aparatua tronpa bilakatua dute. Beren larbak (beldarra) fitofagoak dira eta sarritan kalteak eragiten dituzte nekazaritzan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Gip.
    [tximeleta]
    inguma, jainkoilo, marisorgin, mitxeleta, pinpirin, sorgin-oilo, tximeleta, txiribiri Bizk., pinpilinpauxa jas., tximirrika g.e., apex Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es mariposa
    fr papillon
    en butterfly

    Eta, bat-batean, zinezko tximeleta zuri bat – mitxirrika, inguma, txoleta – hegan etorri eta justu goroldio hartan pausatu zen, eta Moro astoa guregana abiatu zen belazean barrena, eta hegazkin bat zeruan azaldu zen atzean estela bat uzten zuela, eta zeru hartan bertan eguzkia sartzeko zorian zegoen. [Soinujolearen semea, Bernardo Atxaga (Pamiela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    mitxirrika

    mitxirrika (FlickrCC, Hadi Fooladi)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel