Recent Updates Page 613 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:44 am on 2010/04/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    xaribari 

    iz. 1. (pl.) Ahozko euskal literaturaren tradiziozko herriantzerki mota, Zuberoan egiten dena. 2. Zarata, zaratotsa. Salbatore eguerdian, euri eta haize-zirimola izugarri batek inarrosi gaitu. Deabruen xaribaria izan dugu instant batez.

    Xaribaria Europa osoan zehar zabalduriko tradizio zahar batean oinarritua dago eta hainbat izen hartzen ditu herrialdearen arabera; esate baterako, “tarivari” da Proventzan eta “esquellotada” Katalunian.
    Pertzak eta zartaginak atabal hartuta, halako habarrots alaia egin ohi zen ezkongaien arteko desberdintasuna aitzakia hartuta, adina zela, edo bietakoren bat alarguna, edo dirua… Azken finean, trufazko azalez, xaribaria ez da herriaren bizimodu arruntetik edo ohituretatik urruntzen direnek ordaindu beharreko zerga baino. Haiei buruzko kritika festa-girokoa zen, ironiaz beteriko txantxa. Oso pieza gutxi gorde dira, Elizak eta agintariek, herriak gehiegikeriak egiten zituela iritzirik, debekatu egin baitzituzten. Balio literario handirik ez badute ere, interes berezikoak dira ohitura zaharrak, herri-hizkera, esaerak eta garaiko herri-morala ezagutzeko. Hiru eratakoak ezagutzen dira: xaribari serenatak ilunabarrean egiten dira eta “galarrots” eta “zintzarrots” izenez ere ezagunak dira; xaribari paradak egunez antzezten dira eta “asto-lasterrak”, “tobera-mustrak” ere esaten zaie; azkenik, xaribari farzak ditugu. Hauek ohiturazko komediatxoak dira eta lehenengo zatian gertakariei ematen zaie garrantzia eta bigarrenean errudunen zigorra antzezten da. George Hérelle-k aztertu zituen lehenik xaribariak, eta Patri Urkizuk ezagutarazi ditu, hainbat testu argitaratuz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [zalaparta, zarata] ahakar, anabasa, birrinbili-barranbala, errieta, errietaldi, etiketa, iskanbila, istilu, lipizta, liskar, liskarraldi, liskarreria, mokoka, mokokaldi, zalaparta, zaparrasta, aharra Ipar., eskatima Ipar., kalapita Ipar., karmañola Ipar., kasaila Ipar., tarrapata Ipar., astrapala Bizk., baraila Bizk., droga Bizk., lazka Bizk., ardaila Gip., matxetin Gip., bilaxka Zub., armonia beh., desditxa beh., matrikula beh., demanda Heg. beh., sesio G-N beh., matraka Bizk. beh., okasio Gip. beh., atarrapuzka g.e., ausiabartza g.e., kimera g.e., zirriparra g.e., debadio Ipar. g.e., haparka Ipar. g.e., atralaka Bizk. g.e., despita Gip. g.e., ahaka zah., ateleka zah., biahore Ipar. zah., disputa Ipar. zah., bilaka Zub. zah.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) nombre dado a una forma de teatro popular perteneciente a la tradición oral de la literatura del País Vasco (2) bullicio, alboroto
    fr (2) tapage, vacarme, désordre, tumulte, éclat
    en (2) din, hubbub; fuss; [hirikoa] bustle; [pozez] merriment; [metalarena] clash; [talka egitean] clatter, crash

    Halako batean, ordea, kanpaiak entzun ditu, gazte xaribari zaleen zalapartaren gainetik. [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:01 pm on 2010/04/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    zorrozkailu 

    iz. Zorrozteko erabiltzen den tresna; lapitzak zorroztekoa bereziki.

     
    • Pernan 12:10 pm on 2010/04/11 Permalink

      “zorrozkailu” izan daiteke izen egokia eta hiztegian agertzen dena, baina ahozko hizkuntzan nik askotan entzun dut “txorroskilo”, “zorrotzkilo” eta halakoak… eta zuek? Zelan esaten duzue?

    • Maite 12:17 pm on 2010/04/11 Permalink

      Bai, Pernan! Guk ere “txorroskillo” esaten diogu ikastolan… Askoz ere politagoa da, ezta??? 😉

  • Maite 11:28 am on 2010/04/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    berun 

    iz. 1. KIM. Zenbaki atomikoa 82 eta pisu atomikoa 207,19 duen elementu kimikoa (Pb). Metal astun, harikor, xaflakor eta biguna. 2. Hari batez eta honen muturrean lotzen den pieza (berez berunezko) batez osatutako tresna, bertikaltasuna egiaztatzeko, uraren sakonera neurtzeko, etab.etarako erabiltzen dena. 3. Arrantza-aparailuei (sareei, kanaberaren hariari, etab.i) ur azpian beherantz luza edo heda daitezen ezartzen zaien berunezko pieza. • BERUNEAN EGIN. Beruna delako tresna erabiliz egin. Berunean egindako horma. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) plomu (2) aztaberun, kalaberun, udenda, zingo, zunda (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es plomo (kim); plomo, plomada (haridun pieza); sonda, plomada, plomo (arrantzan)
    fr plomb (kim); fil à plomb (haridun pieza); plomb (arrantzan)
    en lead (kim); plumb line (haridun pieza)

    erori banaiz ere, gorantz erori naiz
    nola urazaleratzen diren arrainak hiltzean

    oroimena da urperatzen nauen beruna
    ametsa, berriz, gorantz naraman zama astuna
    aingura hegoduna

    erortzeko beldurrez garelako eusten diogu elkarri
    oinez ikasi orduko, hegan ahantzi

    zu zara orain urperatzen nauen beruna
    beste dena, ordea, gorantz naraman zama astuna
    aingura hegoduna

    …erortzen bagara ere, amets berriei helduz gorantz
    erortzen gara. gorantz jaitsiko gaituen aingura
    hegodunari… arrain hilak bagina, hondoratu ordez
    urazaleratzen gara

    [Aingura hegodunak, Zebra, Anari]

     
  • Maite 1:24 pm on 2010/04/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    haia-haia 

    adb. (Ipar.) Laster, arin.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond. Ipar.
    [bizkor]
    aire berean, aitaren batean, arin, arin-arinka, arinka, arinki, azkar, bizkor, bizkorki, bizkorrik, iradu, laster, lehiatsuki, presaka, agudo Heg., fite Ipar., frixtan Ipar., lehiaka Ipar., airean beh., lehiatuki Ipar. jas., lasterki g.e., erresaka Ipar. g.e., erresakan Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es deprisa, con paso ligero
    fr vite, vivement, à pas pressés
    en quickly, fast

    Bidaia segitu dugu haia-haia belaunaldiz belaunaldi: Erdi-Aroa eta Santiagorateko bide xaharren bazterrean eraiki eliza eta kaperak aipatuz. [Jean-Louis Davant euskaltzainarekin xuberoan gaindi mendez-mende, sinadurarik gabe (2005-04-14, 1. orr.). Astekari euskalduna, (Herria, 2001-2005)](Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:24 am on 2010/04/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    haidor 

    izond. Harroa, burgoia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Ipar. g.e.
    [harroa]
    arrandia, arranpalo, buruharro, buruiritzi, buruzut, gorati, haizeputz, haizetsu, hanpurutsu, harro, harroputz, ustetsu, burupetsu Ipar., farfaila Ipar., fier Ipar., handios Zub., burgoi jas., handiputz jas., goi-nahi g.e., handiusteko g.e., hantustetsu g.e., hantuts g.e., harroti g.e., putzontzi g.e., hankor Ipar. g.e., hanpurus Ipar. g.e., banaloriatsu zah., soberbio Heg. zah., fazati Ipar. zah., superbio Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es altanero, -a; orgulloso, -a
    fr fier, fière
    en proud, arrogant, show-off

    «Ni bezalakorik nor ote da?» haidor
    mintzatu zen behin zeruan Luzifer;
    «nor da, nor ni bezain handi eta eder?
    nik deusik ez diot nihori ere zor.

    Ni baino gorago ez dut nahi nihor,
    ez gizon, aingeru, ez Jainko, ez ezer;
    nausi izango naiz, ez menpeko lander,
    Jainkoa bezanbat ahaldun ta sendor.

    Izarren gainetik izango naiz gora,
    hantxe jarriko naiz errege antzora;
    Gorenaren pare izango naiz, baiki!»

    Et’aingeru asko, zentzua galdurik,
    beren egiazko Jauna ukaturik,
    Luziferren alde ziren bertan jaiki.

    Nor ni bezalakorik?, Polikarpo Irazoz
    (Literatur emailuak, armiarma.com)

     
  • Maite 3:25 pm on 2010/04/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    xuxurlatu 

    du ad. 1. Ahots isilez hitz egin. 2. (hed.) Xuxurla, hots arina, sortu. Haizeak pago-adarretan xuxurlatzen zuen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) txutxu-mutxu egin, txutxu-mutxuka egin, murmurikatu, bar-bar, erran-merranetan aritu, esamesaka aritu (2) marmaratu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es susurrar
    fr murmurer, chuchoter
    en (1) to whisper; to mutter (marmarrean ibili) (2) to gossip (esamesaka ari izan) (3) to murmur (haizeak)

    Gizonak sorbaldatik oratu zion, horrela oratzen zuen lehen aldia zen, emakumeak burua goratu zuen, begiek, lanpararen beheko argiak ukiturik, dir-dir berezia egiten zuten, hauxe xuxurlatu zuen, Ez ezazu ezer esan, hitz bakar bat ere ez, ez ezazu esan zure gustukoa naizela, ezta maite nauzula ere, musu bat emaidazu. [Lisboako Setioaren Historia, José Saramago / Jon Alonso (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
    • woooooowowo 4:59 am on 2012/08/09 Permalink

      I’ve been browsing online more than three hours today, yet I never found any interesting article like yours X Gaurko hitza. It is pretty worth enough for me. In my opinion, if all website owners and bloggers made good content as you did, the internet will be a lot more useful than ever before.

  • Maite 8:51 am on 2010/04/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    hotzautsi 

    izond. Epela. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [epela]
    epel, hotzepel, zerbel, zerrepel g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es templado,-a
    fr tiède, tempéré, -ée
    en warm; [janaria, edaria] lukewarm, tepid

    Neguaren osteko egun hotzautsi eta haize gozoak jendeak mendira eraman du.

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel